11 km baino apur bat gehiagoko luzera eta ia 500 metroko desnibelarekin txango erraza eta Iruñatik gertu. Ibilbidearen zailtasun bakarra lohia izan daiteke, baina bertzela bide gehiena pistetatik burutu egiten denez, erraza da.
Ibilbidearen xehetasunak wikilocen:
Powered by Wikiloc
Ibilbideko bideoa:
Ibilbidea eta altimetria
Elia herriko plazan edo karrika nagusian kotxeak utzi eta ibilbidea hasi baino lehenago bertan dagoen oroigarrian taldetxo argazkia egin dugu.
Bertan ere, erreka aldean harraska ikusgai dugu.
Herria pistatik utziko dugu. Aurrerago bidegurutze bat topatuko dugu. Igoera eskuineko aldetik egingo dugu, jaisteko aldiz bertze aldetik bueltatuz.
Aldapan gora jarraituz, Amokain herriko barrutian barneratuko dugu. Horretarako pistan dagoen ataka gainditu beharko dugularik.
Aurrerago Amokain herri zaharrera iritsiko gara. Aspaldi ez da inor bertan bizi eta gainera eraikin ezberdinak hondaturik daude. Hala ere baseliza eta etxe handi baten hormak oraindik tente diraute.
Amokain herriaren inguruko informazioa Arzibarreko webetik bilduta:
" Zenbait idazkitan jaurerri bezala deitua izan da, bazeukan jauregia, borda bat eta eliza. Inguru maldatsuan dago, 700 metroko altueran, baratze eta pentze izandako lurrez inguratua, bai eta pinudiez ere. Eguesibarko Ibirikutik igo daiteke, Etxalatz zeharkatu eta ondoren Eliatik har daiteke Amokaineraino daraman bidea. Hortik Galdurotzera joan daiteke, 2,6 kilometrora, hura ere Artzibarkoa izandako herrixka.
Artzibarkoa izan zen XIX. mendea arte eta hortik aitzina Eguesibarren dago.
Eliza txikia zen, baseliza zirudien, eta gelditzen diren hondakinen artean ezkila-horma ikus daiteke. Ataria puntu erdikoa zen. Zaharberritu zuten baina harriak desagertu dira.
Gelditzen diren hondakinen artean pareta sendoak zituela ikus daiteke; ataria puntu erdikoa zen eta leihoak harlanduzkoak. Alde batean dorrearen paretak ikus daitezke. "
Pistatik gora jarraitu mendatetxo batera iritsi arte. Bertan bidegurutze bat dago, gaurkoan ezkerreko pista jarraitu beharko dugu. Honetarako bertze ate bat gainditu beharko dugu.
Metro gutxi batzuk geroago pista ezkerretik abiatzen den pista txikiago batetatik utziko dugu.
Pista honek mendi-ertzara eramango gaitu eta bertatik jarraitu beharko dugu.
Pistatik jarritzea erabaki dugunez, puntu batean hesi eta ataka batekin topatuko gara. Hau gainditu ordez ezkerreko bidetik gorat ekingo diogu Elimendira iristeko.
Elimendiko haitzak eskuinean utziz, tontor aldera gerturatuz.
Elimendira iritsteko bertze hesitxo bat gainditu beharko dugu. Tontorra bertan dago, beraz ohartu gabe aurrera jarraitu daiteke Lakarri mendiko erpin geodesikoa ikusten delako.
Lakarri mendiko tontorraren azpian dagoen basora iritsi eta bertan geroago erabiliko dugun bidearen bidegurutzea, ezkerretik gorat jarraituko dugu.
Tontorrak ikuspegi ederrak eskaintzen dizkigu.
Tontorretik gertu sai baten gorpua topatuko dugu.
Tontorretik jaitsi eta arestian aipaturiko bidegurutzean, oraingoan ezkerretik basoan barna segitu beharko dugu.
Lakarri hego aldeko magalera pasatu eta pista batekin topo egitean, ezkerretik jaisten jarraituko dugu.
Apur bat aurreragao pista hau utzi eta eskuineko pista batetara igaroko gara.
Eguteran hamaiketakoa leku aproposa topatu eta indarrak berrituko ditugu.
Aurrera jarraitu eta puntu batean hesia gaindituko dugu, pinadi batetik jaisteko. Laburbide bat da.
Bide honetatik jarraitu eta haranera iristean pista nagusiago batetara iritsiko gara. Ezkerretik jarraitu, trokatxo txiki bat gaindituz.
Las Bordas trokaren bertze ertzetik jaisten jarraituko dugu.
Igoerako bidegurutzera iritsi baino metro gutxi batzuk lehenago errekatxoaren bertze ertzera igaro eta handik Elia herrira iritsiko gara.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina