2019(e)ko ekainaren 12(a), asteazkena

Menditxuri Auritzeko zelaietatik

Menditxurirako ibilbide zirkularra aurkeztuko dut gaurkoan. Auritzeko zelaietatik, Antsobiko errekatxoaren aldamenean hasita hain zuzen ere. Jaitsiera bertze troka batetik burutuko dugularik.
Ibilbide laburra eta eragozpenik gabekoa.

Ibilbidearen xehetasunak wikilocen:
Powered by Wikiloc

Ibilbideko bideotxoa:



Batzuk gaua bertan egitea erabaki dugunez, izarretako argazki batzuk egiteko beta izan dugu.



Zelaietan kotxeak utzi eta dena prestatu ondoren Antsobi errekatxoaren gainean dagoen zurezko zubitik pistara irten eta ezkerretik ibiltzen hasiko gara.





 Ezkerreko pistatik jarraituko dugu.


 Aparkaleku batetara iritsi arte.
Bere aldamenean langa bat gainditu beharko dugu, basoan barneratzeko. Xuringoa izeneko eremuan barneratuko garelarik.



Pista aurrera jarraituz eta zenbait puntuetan azken egunetako euriak sorturiko urezko hildotxo batzuk gainditurik, aurrera goaz.

Antufako bidea jarraitzeko, puntu honetan Alduideseko bidea utzi eta ezkerretik pista nagusia utziko dugu. Zutoin baten bitartez norantzak adierazirik dauzkagu.



 Xubingoa errekatxoa nondik gainditu topatu ostean, elkarri lagundurik, guztiok lehor iritsiko gara bertze ertzera.







 Pista honen hasieran bertze langa bat izango dugu.

Pistatik gora hasiko gara eta aurrerago bidegurutze batetara iritsi ere. Jaitsiera bertze bide horretatik egingo dugu.Atsedenalditxo bat egiteko une izan dugu.



 Pistatik segi eta basotik irtetzeko hesi bat gainditu beharko dugu. Momentu egokia taldea berriz elkartzeko.
 Gorago pista ezkerretik utzi eta hesira bideratuko gara, bertan mendi ertzera iritsiz. Ondoren bidetik Menditxurira gerturatzea baino ez zaigu geldituko.


 Azken maldak.




 Eta Menditxuriko tontorrera iritsiko gara.







 Amaiur Mendi Taldeko buzoia ikusgai.


 Tontorraren azpian, haizez babesturik hamaiketakoa hartuko dugu eta ondoren talde argazkia egin.








 Jaitsieraren hasieran Pirinioak elur nahikoarekin ikusgai ditugu.

 Arritxipi mendiaren aldameneko bunkerra hesitik ikusita.
 Pistara jaitsi eta bere azpiko partean bertze bunker bat ikusgai dago.


 Bidegurutzera iritsi eta oraingoan eskuinetik jaitsiko gara. Azkenean pista zabalago batetara ateraz

 Pistan dagoen bertze langa bat gainditu.

 Eta abiapuntura iritsiko gara.
Bertan gure finalista ospatuko dugularik

 Baina uretan freskatzeko momentua dugu.


 Oparien banaketarako haurrak prest.




























https://mendikosterak.blogspot.com/2019/06/menditxuri-auritzeko-zelaietatik.html

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina