Ibilbidearen xehetasunak wikilocen:
Powered by Wikiloc
Ibilbidea eta Altimetria.
Baguada ingurutik irten eta Donibane igerilekuko gibeleko partean dagoen oinezkoentzako pasealekura zuzenduko gara. Txaleten ingurutik izango dugu ibilbidearen ikuspegi orokorra.
Bertatik Barañainerantz bideratuko gara. Landabenera doan errepidea zeharkatu eta zuzenean jarraitu.
Lagunak eta Argaren parkera jaitsiko gara eta bertan ibilbide honekin bat egingo dugu.
Parkean, eskuinera jo beharko dugu aurreneko bidegurutzean, Arga ibaia zeharkatzeko.
Arga ibaia zeharkatuko dugun aurreneko aldia izango da oraingoa. Itzuleran bertatik pasako garelarik.
Elortz eta Arga ibaiak bat egiten dute puntu honetan. Errepidearen azpiko eremuan trail zirkuito txiki bat prestatu dute.
Pistatik jarraituz, Arazuriko zubi zaharrera iritsiko gara.
Erdi aroko zubia gainditu eta eskuineko pistatik jarraitu beharko dugu.
Ibaiaren ertzetik doan pasealekuak, Arazuriko igerilekuetara eramaten duen zubiaren aldamenera eramango gaitu. Hala ere gaurko ibilbidea segitzeko zuzen jarraitu beharko dugu araztegiko errepidera iritsi arte.
Errepidera ateratzean, eskuinetik Ororbia eta Paternain herriak elkartzen dituen errepideko bidegurutzera iritsiko gara. Kontuz hemen, errepidea zeharkatu eta ezkerretik errepidez jarraitu beharko dugu eta.
Paternain herrira gerturatu beharra dugunez, bidegurutzean eskuinetik segi.
Herrira iritsi eta bihurgunean errepide nagusia utziko dugu, eskuinetik industrigune batetara hurbiltzeko.
Industrigunera iristean, ezkerreko karrikatik jaitsi, asfaltoaren bukaera arte iristeko.
Industria gunea akitzen den lekuan, zuzen ageri den pistara pasako gara.
Pista lasai honetatik jauntzerri batetara gerturatuko gara. Bertatik Sarbileko ikuspegia ederra da.
Erieteko jauntzerrira iritsiko gara.
Erieteren inguruko informazioa hau eskaintzen digu wikipediak: "Eriete es una localidad española de la Comunidad Foral de Navarra perteneciente al municipio de la Cendea de Cizur. Está situada en la Merindad de Pamplona, en la Cuenca de Pamplona y a 14,1 km de la capital de la comunidad, Pamplona. Su población en 2014 fue de 1 habitantes
La localidad tuvo relativa importancia en la Cendea de Cizur. Ya consta como habitado en 1222 y más tarde como señorío de realengo donde se ubica un palacio de cabo de armería que perteneció en 1513 a Antonio Olleta. Más tarde el Marqués de Vesolla fue dueño y Señor del lugar. Tiene una iglesia parroquial dedicada a San Adrián, en la actualidad abandonada."
Jauregia eta elizaren inguruko informazioa:
"El Señorío está formado por una iglesia y un palacio, rodeados de campos de labranza.
Construcción posiblemente de origen medieval, muy reformada en el Barroco, estilo al que pertenecen las cubiertas. Su estado es de abandono.
Presenta una sencilla planta de nave rectangular de cuatro tramos, incluída la cabecera recta. Muestra muros enlucidos imitando sillar y cuatro bóvedas de lunetos separadas por fajones de medio punto.
El coro de madera se levanta a los pies de la nave y la sacristía se adosa a la cabecera por el lado de la Epístola.
En el exterior, la cubierta del pórtico se ha derrumbado en parte. Se accede al pórtico por un gran arco rebajado y cobija la puerta de acceso al templo. La torre se adosa al tramo de los pies de la nave y al pórtico.
La primitiva pila bautismal se sostiene sobre un pedestal de cemento y se encuentra en el sotocoro.
Preside el presbiterio un retablo mayor romanista, de finales del siglo XVI, cuya escultura es de baja calidad, mostrando una policromía del siglo XIX. De este siglo es también el sagrario-expositor.
En el lado del Evangelio se ubica un retablo protobarroco de la primera mitad del siglo XVII, de tosca factura y repintado en 1852.
Se encuentra próximo a la iglesia un edificio, antiguo Cabo de Armería.
En el siglo XVIII era propiedad del marqués de Vessolla.
Presenta una fachada horizontal de tres cuerpos entre dos torres, con basamento de sillar y parte alta en ladrillo, con una gran portada de arco de medio punto adovelado. "
Bisita egin ostean Otazu upategien mahats ondoen artetik ibiliko gara tarte batez.
Pista jarraitu eta zubitxo honen ostean, eskuinetik zuzen jarraituko dugu mahats ondoetatik.
Zuhaitz batzuetara gerturatzean, ezkerretik bertze pista batetara igaroko gara.
Pista honek Etxaurira daraman errepidera eramango gaituelarik.
Errepidera irten eta eskuinetik Etxauri herrirantz bideratuko gara.
Arga gaineko zubira iritsiko gara.
Zubia zeharkatu ondoren eguneko aldaparik malkartsuena izango dugu, Etxuari herriko plazara iristeko.
Han iturrian ura edan eta atsedentxo baten ostean bidea jarraitzeko.
Errepide nagusira irten eta Iruñearako bidea, hots, eskuin alderantz bideratuko gara.
Honela Iberora iritsi baino apur bat lehenago arte, non ezkerretik bertze errepide batetara pasako gara, Izkuera doana, ibilbidearekin jarraitzeko.
Aurreneko herria Izkue izango dugu. Hau bisitatzeko beta izango dugularik.
Elizaren inguruan iturri bat topatuko dugu.
Errepidez Artazkozera iritsiko gara ondoren.
Eta herritik irten baino lehenago, eskuinera ateratzen den karrika batetatik elizaraino joko dugu.
Elizan zerbait jan eta edango dugu, ibilbidearekin jarraitzeko.
Beharantz doan pistatik jarraituko dugu. Segituan iturria bisitatuz.
Ibairen meandroetan barneratuko gaituen pista jarraitu. Aurrerago pista ixten doa eta momentu batean soro baten ertzera eramaten gaitu. Ertzetik jarraitu beharko dugu. Oso gutxi erabilitako pista izanda sasiz beterik aurkituko dugu puntu batean, beraz eskuineko soroen ertzetik ibiltzea errazagoa egingo zaigu. Metro gutxi bazuk dira.
Soroaren ertzetik ibiltzea errazagoa egingo zaigu.
Aurrerago pistara irtengo gara, baina metro batzuk aurrerago halako sorpresa izango dugu.
Nekazariak traktorea behar baino gehiago zabaldu izan du eta pista desagertu egin da.
Bizikleta gainean hartu behar izan dugu ehun bat metro lurraren gainetik zeharkatu ahal izateko eta berriz pistara iristeko.
Pistatik Izuko iturri zaharrera iritsiko gara.
Ondoren hilerria eta segituan aldapatxo baten ostean errepidera aterako gara.
Errepidea eskuinetik beherantz jarraituz, Asian herriko zubira iritsiko gara.
Zubia zeharkatu eta herritik eskuineko norantza jarraituz, Ororbiara daraman errepidetik zati bat jarraitu beharko dugu.
Iruña futbol taldeak dituen zelaietara iristean, ezkerrera igaro, errepidea gurutzatuz, eta handik abiatzen den pista zuzenean jarraitu beharko dugu.
Pista zuzen jarraitu denbora luzez.
Honela Izara eramaten duen errepide batetara iritsi arte. Kontuz hemen, zuzen jarraitzen duen pistatik segi behar bai dugu.
Zuzen jarraitzen duen pistatik segi.
Arazurira doan errepidera iritsi eta hau ere gurutzatu beharko dugu zuzen jarraituz.
Honela Orkoian herriko zubi zaharra dagoen bidegurutzera iritsiz.
Eskuineko pistatik segi, metro gutxi batzuk.
Segituan eskuinetik, eta autopista zeharkatu gabe doan pistatik jarraitu.
Honela Arazuri herrira daraman errepide nagusira irtengo gara.
Errepidean kontu handiz trafiko nahikoa izaten bai du eta gainera metro gutxi aurrerago ezkerrera igaro eta handik autopistara igotzen den aldapatik jarraitu beharko dugu eta.
Ezkerretik Autopistarako aldapa hartu. Lasai ez bai gara horretan sartuko eta.
Aldapa buatzear dagoela, eskuinetik Arazuri herrira daraman errepidetxo bat dago eta bertatik abiatuko gara.
Arazuriko jauregia bisitatzera joango gara.
Arazuriko jauregiaren inguruko informazioa gran enciclopedia navarratik. "
Figuraba como de cabo de armería en la nómina oficial del Reino. Constituye uno de los mejores ejemplares de castillo-palacio dentro de una estructura todavía medieval. Conserva sus recias torres aspilleradas en los ángulos, un lienzo con barbacana y el torreón principal coronado por matacanes. A partir de una torre de planta rectangular más antigua se construyó el típico recinto cuadrangular con torres en los ángulos y construcciones a lo largo de los muros. Se conserva todo el pabellón occidental, en el que podemos advertir interesantes elementos de las construcciones civiles del gótico avanzado: ventanas geminadas, chimeneas, lienzos sobre modillones, etc.
A principios del siglo XV pertenecía a don Lancelot de Navarra, protonotario de Benedicto XIII, y a mediados del mismo siglo al tesorero Juan de Monreal. Tras el matrimonio de doña Luisa de Monreal con don Juan de Beaumont, pasó a pertenecer a este noble linaje. Sirvió de avanzadilla al duque de Alba en la conquista de Navarra. En 1524 era palaciano don Francés de Beaumont, hijo de don Juan, que heredó las mercedes y acortamientos que disfrutaba su padre. En 1644 llevó pleito el conde de Escalante, nuevo propietario, quien logro sentencia favorable de exención de cuarteles para el palacio. Hubo nuevos pleitos en 1749, que promovió el que a la sazón poseía el título condal, don Sancho Fernández de Miranda.
En los siglos XV y XVI se hicieron en el palacio obras de importancia. Según el Libro de Armería, el antiguo escudo de este noble solar era, en campo de gules, un chevrón combado de plata y tres panelas del mismo metal."
Errepidez inguratuko dugu eta bukaeran bidegurutze bat izango dugu. Oraingoan eskuinetik portlandezko pistara igaro eta handik beherat egingo dugu, Arazuriko zubi zaharrera iristeko.
Arga ibarrera iristean, goizeko bide bera, kontrako norantzan, egingo dugu.
Barañain azpira iristean, oraingoan, ezkerrean dugun oinezkoentzako zubia zeharkatuko dugu, Arga ibaiko paseabidetik jarraitzeko.
Pasealekuak Landabenera daraman errepidera eramango gaitu. Hau zeharkatu eta berriz ere Argaren bertze aldera igaroko gara.
Ibaiaren bertze ertzetik dagoen pistara jaitsiko gara, bertatik Iruñeara iristeko.
Paseabideak Miluzeko zubira eramango gaitu,
eta handik Biurdana parkera, bertatik Donibane auzora igotzeko, ibilbidea amaituz.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina