2019(e)ko urriaren 5(a), larunbata

Punta Aguerri eta Peña Aguerri zirkularra Gabarditotik

Punta Aguerri eta Peña Aguerri eta Punta de Valencia tontorrak bisitatzeko ibilbide zirkularra. Gabarditoko aterpeko aparkalekutik abiaturik eta Taxeras haranetik mendi-ertzetik egindako igoera, bertze aldeko ertzetik jaitsi eta Peña Aguerri eta Punta Valencia tontorrak bisitatuko dira, 15 kilometro baino gehiagoko ibilbidea eta ia 1400 metrotako desnibelduna.

Ibilbidearen xehetasunak wikilocen

Powered by Wikiloc

Ibilbideko bideoa:


Ibilbidea eta altimetria


Goizean goiz Gabardito aterpearen aurretik dagoen aparkalekutik abiatuko naiz.
Aparkalekutik Gabarditoko aterpera daraman errepidera jaitsi eta bertatik egunsentiko aurren argiak Lenito, Peña Forca eta Chipeta mendiko tontorrak hanpatzean momentu paregabea eskaintzen didate.




 Aterpera iritsi aurretik eskuinetik abiatzen den pistatik barneratuko naiz.

Pista honek basotik aurrera doa eta aurrerago, bihurgune batean, zuzen jarraituz utzi beharko dut.
 Eguna aurrera egin ahala, mendiak argitzen hasiko dira.



 Aurrera jarraituz, bertze bidegurutze batetara iritsiko naiz. Eskuinetik Foraton ingurura joaterik dago, baino gaurkoan zuzen, beheko bidea jarraitu beharko dut Taxeraz eta Aguerri mendira gerturatzeko.

 Aguerriko trokara jaitsiko naiz. Zati honetan gaurkoan ez du urik eramaten, nahiz eta aurrerago errekatxoa ikusiko dugun.

Bertze ertzetik bide nabaria jarraituko dugu, errakatxoaren haranaren sorburu aldera hurbiltzeko.

 Puntu honetan itziko dugu gaurko ibilbide zirkularra
 Plandaniz menditxo aldera.


 Momentu batean korta batetara iritsiko gara. Leku estrategiko batean kokaturik dagoena, bere inguruan Aguerriko errekatxoak ura eramaten bai du.
 Plandanizeko trokatik jaitsi egitean halako ur-jauzitxoa ere ikusgai da. Bertatik errekaren bertze ertzera igaroko naiz eta bertatik igotzen jarraitu.
 Errekaren ezkerrean utzita eta Foratoneko trokatxoa gainditurik, ezker aldetik , Ipar Ekialdeko norantza jarraituz altuera irabazten hasiko naiz.
 Momentu batean bide zahar baten aztarnak ikusgai izango dira.
 Eta apur bat aurrerago, Taxerazeko errekatxoa zeharkatu beharko dut, igoerarekin segitzeko.

 Secuseko aterpera iritsiko naiz. Topi estrategiko batean kokaturik eta ikuspegi ederrak dituena.


 Eta apurtxo bat aurrerago Taxeraseko harantxora.
 Haran honetatik Secus eta Bisaurin alderako norantza hartu ordez, Mendebaldera joko dut, Aguerri mendiko ertzera bideratuz.
 Puntal de Secus eta Bisaurin.
 Haran osoko panoramika. Behean Ricon mendia.
 Secus mendiko tontorra
 Punta Aguerri eta ezkerreko mendi-ertzaren bidetik igoera ikusgai.
Hasieran haranetik bideratuko naiz eta horregatik momentu batean ezkerrera jo eta mendi ertzera iristeko aldapa eder bati ekin beharko diot.
 Ertzera iritsi eta bertatik bidea sumatuz aurrera jarraituko dut.




 Bertze mendi-lepo batetara iritsiko naiz.
 Altuera irabazita, ikuspegiak zabalago eta lirainagoak dira.








 Azken aldapak mendi-lepo horren ondoren izango dira.


Azken zati honetan igoera errazagoa izango da, hego aldeko magaletik belarra ere topatuko bai dut.
Honela gailurraren aurretik dagoen tontor batetara iritsiko naiz.



 Hechoko harana azpiko zatian ikusgai.

 Gailurraren aurreko tontorretik Punta Aguerri. Hara iristeko lepotxo batetara jaitsi eta pasarte bat eskuak erabiliz igo beharko dut.


 Punta Agerriko gailurrera iristerakoan.
 Tontorreko ikuspegiak ederrak oso dira. Kontutan izan Bisaurin ondoren inguruko tontorrik altuenetarikoa dela, 2448 metroko altuerakoa.
 Infierno mendietako xehetasuna.

 Castillo de Acher mendiko azken malda.


 Bisaurin eta Secus mendien gibelean Pirinio Axiala.
 Bisaurin mendiko Ipar aldeko hormak.
 Tontorreko buzoia eta oroigarria.

  Peña Forca eta Lenito mendi aldera.
Tontorrean tarte luzetxo bat eman ostean, eguraldia benetan berezia izan dela, mendi ertza jarraituz aldapan beherat abiatuko naiz.
Puntu batean halako lezetxoa topatuko dut.
 Bertze magaletik Ozako oihana eta bere inguruko tontorrak ikusgai izango ditut.

 Punta Aguerri eta Peña Aguerri arteko mendi-lepora jaitsiko naiz.
 Punta Aguerriko mendi-ertzatik jaitsi berria naiz.
 Eta Peña Aguerrira igo beharko naiz.



 Peña Aguerritik Punta Aguerri eta Pirinioen ikuspegia.
 Peña Aguerritik Punta Valencia aldera. Hauxe izango da gaurko txangoko azken tontorra.


 Peña Valenciako tontorra.

Tontorretik beherat egin eta mendi-ertza utziz, ezkerreko kanaletik beherat egingo dut. Zati honetan bidea ez da soberan argia, beraz kontuz izan. Jaitsiera nahiko zuzen egiten dut zenbait metrotan zehar, altuera nahikoa galduz.
 Puntu batean, kanal batean barneratu aurretik, ezker aldera eta malda zeharkatzen duen bidetxotik jarraituko dut. Bidea nabarmenagoa izango da eta ez du altuera gehiegirik galduko.

 Aguerri mendien arteko troka aldera bideratuko naiz.
 Troka zeharkatu eta metro gutxi aurrerago, eskuinetik beherat doan bide zabalagoa topatuko dut. Bertan harri metatuz bidea markaturik ageriko da.

 Aguerriko aterpera iritsiko naiz.
 Aterpetik zuzen beherat jarraitu Cahirnak non dauden erreparatuz, eta bideak igoerako ibilbidera eramango nau.
Oraingoan, goizean igotako bidearen kontrako norantza jarriatuz baso aldera iritsiko naiz.


 Eta basotik,

 Gabarditoko aterpetik gertu dagoen iturri freskora iritsiko naiz.
Iturritik aparkalekura metro gutxi batzuk ez dira faltako.
Ibilbide zirkular ederra, eta horren ezagunak ez diren tontorrak bisitatzeko beta eskaintzen duena.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina