Ibilbidearen xehetasunak wikilocen:
Powered by Wikiloc
Txangoko bideoa:
Ibilbidea eta altimetria.
Neguko egun eguzkitsu baina arraz hotz batean Lizarragako tuneletik igaro eta Bentaberrira arte jaitsiko naiz eta bertan kotxea utzi eta botak paratu ostean agudo, zero azpitik hainbat gradutara, ibiltzen hasiko naiz.
Bentaberrin pista zuzenean hartu eta metro batzuk egin ostean, pistak eskuin alderako norantza hartzen duenean, zuzenean utzi beharko da.
Lantzurdak agerian erakusten du gauan tenperatura baxuak izan direla oso.
Belarrean ibilgailuen arrastoetatik jarraitu.
Abelbidearekin bat egin arte. Abelbidea ezkerretik jarraitu beharko da.
Abelbide honen azken zatia, edo aurrenekoa, urtaroaren arabera, ibiliko dugu. 1924. urtean egindako txostenean argi ikus daitekenez. Deierritik Andian barneratzen dena. Halako azalpena ematen du azken zati honetaz: Lezunetik, "Desde este punto puede marchar por el téminos "Lancelaya" de Lezaun hasta la caseta de los camineros y desde este punto por la izquierda de la carretera hasta las tapias de la "Venta de Zunbelz" de donde entra en plena Sierra de Urbasa". (Cañadas V liburua, Distrito de Estella, 1924)
Abebidea zabala eta erosoa da zati honetan. Aurrerago ataka bat topatuko dut, hau gainditu eta zuzenean jarraituz,
Errepidera atera beharko naiz. Seguruenik eta deskribapenean ikusi dugun moduan errepidetik kanpo iritsiko zen XX. mendearen hasieran Zunbeltzeko bentetara, baina egun, errepidetik azken metroak burutu beharko dira.
Zunbeltzeko bentetara iritsi eta azkenean eguzkia ikusterik dut, eta estimatu egiten da, tenperatura apur bat igo egin delako.
Bentetara igarotzeko ataka bat gainditu eta eraikinen aurrien ondoren, pista bat abiatuko da.
Pista zabala da eta bertatik basorantz abiatuko naiz, igoera erraza bati aurre eginik. Adar batzuetan liken ezberdinak ikusgai direnez, argazki batzuk egiteko beta ederra eskaini didate. Baita makroarekin liken berezi honenak ere.
Pista gora egitean eguzki aldera irtengo naiz.
Metalezko bertze ate bat gainditu beharko dut.
Eta handik metro gutxietara, pista zabalago batetara irtetean, eskuinerantz jo beharko dut.
Aguines ingurura iristean zuzen jarraitu beharko da.
Bidegurutze honetan, borden aldera igaro gabe, zuzen jarraitu. Norantza ongi adierazita dago.
Beriain mendia ikusgai.
Dulanzko lepoko menhirrera iritsiko naiz.
Pistatik zuzen jarraitu eta Dulantz aldera gerturatzean Pirinioak ederki ikusteko aukera izango da.
Lizarraldea eta Ebroko haranak aldiz, lainoz estalirik ageri dira.
Pista eskuinetik utzi beharko da, Dulantzeko tontorrera igotzeko.
Dulantz mendiko buzoira iritsiko naiz.
Eta ondoren erpin-geodesikora gerturatuko naiz, bertan hamaiketakoa hartzeko eta paisai eder hauetaz gozatzeko. Dulantz mendiak ikuspegi zabalak eta ederrak eskaintzen duen tontor horietarikoa dugu. Edonora begiraturik, trabarik gabe kilometro anitzeko ikuspegia dugu.
Lokiz aldea eta bere gibelean Ezkarai inguruko mendiak.
Tontorretik ateratako panoramikak, ikuspegi estrategiko eta ederren lekuko.
Pirinioen xehetasunak.
Lizarrandeko harana lainopean.
Jurramendi
Nire denbora bertan eman ostean, itzulerako bide bera hartuko dut. Hori bai, oraingoan tontorretik zuzenean pistara jaitsiko naizenarik.
Bide lagunak lasai oso pista okupatu egiten dutenez, bazterretik ikusgai geldituko natzaie.
Basoan sartu eta eguzkia altuago dagoenez, neguko zuhaitzen profilak egitura ederrak osatzen dute.
Berriz Zunbeltzeko bentetara iritsi eta langa igaro eta gero, errepidetik metro batzuk egingo ditut.
Abelbidera aldera barneratzeko.
Abelbidearen xehetasunak.
Eta txangoa bukatzeko Bentaberrira iritsiko naiz. Orbeletan lantzurda oraindik desagertu ez delarik.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina