2020(e)ko urtarrilaren 21(a), asteartea

Maddalen Irañetatik

Sarrera honetan Maddalen haitzetarako ibilbidea aurkeztuko dut. Irañeta herritik abiaturik, ipar aldetik zuzenean eta sokaren bitarteko igoera eginik, ondoren eskegitako haranetik itzulia eginik, berriz ere igoerako pistara itzuliz.
Ikuspegi ederrekoa, Maddalen baselizaren aurriak bisitatuz eta Irañetako iturburutik bueltatuz. Maddalen haitzek historikoki populaturiko gune estrategikoa direla agerikoa da. Bere azpian Zamartzeko erromatar garaiko aurriak kontrolpean, eta bertze alderantz Arriandi edo Artxueta. Sakana gaineko kontrol gune garrantzitsua izan da betidanik, kontutan izan Ata edo Satrustegi mendi zerra baina altuera urrikoa izanda komunikazio gune berezia eskaintzen duela.

Ibilbidearen xehetasunak wikilocen

Powered by Wikiloc

Ibilbideko bideoatxoa:

Ibilbidea eta altimetria.
Esteka honetan ibilbidea 3Dn ikusgai: https://ayvri.com/scene/0o5vvno756/ck5o60dmx00013c68s108hhf1

Irañetako herrian kotxea utzi eta prestaketen ostean, eguneko aurreneko argiekin ibiltzen hasiko naiz.

 Ibai aldera gerturatu eta iturri berri bat topatuko dut.
 Informazio ohol honetan Aralarreko itzulia ageri da. Tartetxo batez bide bera jarraituko dut.
 Beriain mendia eta Satrustegi mendizerrran hodeiak korapilatu egiten dira, eta honela emango dute goiz osoa.

 Maddalen tontorra.
 Irañetako erdi aroko zubia. Hiru begikoa, erdikoa bertzeak baino altuagoa. Zamartzetik gertu egonik, posible da garai bateko erromatar zubi baten gainean eraikitakoa izatea.

 Madalen haitzen mendi-ertza ezberdinak ikusgarriak dira bertatik.
 Zubia igaro eta eskuineko pista hartu beharko dut.




 San Miguel berriko baselizara iritsiko naiz. Eraikin xumea, : "En cuanto a la ermita de San Miguel Berri, se encuentra en uno de los extremos del pueblo, y parece existir también para el siglo XVIII. La planta, muy simple, dibuja un rectángulo con muros enlucidos y tejado a dos aguas. Se ilumina mediante dos vanos, una saetera en el lado de la Epístola y una ventana cuadrangular a los pies. En cuanto a la puerta de acceso, es un hueco simple adintelado, abierto en el muro meridional. Al interior se encuentra un retablo barroco dieciochesco que lleva un cuerpo y ático. Se decora con frutas, aletones y alguna cabeza de querubín. Va presidido por la imagen titular de San Miguel, barroca."

 Pistatik Eraikin batzuk gainditu eta Madalen haitzen azpiko partera iritsi.
 Aparkaleku txiki batetara iristean pista eskuinetik utziko dugu. Harrizko zubi zahar batetatik Urruntzur errekatxoaren bertze ertzera igaroko naiz.

 Ezkerretik bidetxo bat jarraituko dut, pista hau gurutzatuz eta Irañetako iturburura hurbilduz.

 Sorburuaren parean, eskuinetik gorat doan bidea hartu beharko dut.
 Eta metro gutxi batzuk aurrerago ezkerreko bidetxo zabalagotik jarraitu.




 Gorago pistara iritsiko gara eta oraingoan ezkerretik jarraitu beharko dut.

 Bidegurutze honetan pista utzi eta eskuinetik abiatzen den pistara igaro.
 Maddalen haitzentaran hurbiltzen gaituen pista altuera agudo irabazten du.

 Kontuz  apur bat aurrerago pista ezkerreko bidexkatik utzi beharko da eta.
 Eta apur bat aurrerago, malda nabarmentzen denean, soka bat topatuko dut, igoeran errazteko. Kontutan izan oso malkartsua dela eta gainera laiotseko eremu honetan ia beti hezetasuna eta beraz lokatsa topatzen dela. Sokarik gabe igotzea zaila liteke.
 Ehun bat metro gorago soka bukatu egiten da, bidearen aldapa gutxitu egiten delako eta ezkerrerako zeharkaldixoa burutzeko aukera dagoelako.
 Bideak haitzen azpiko aldera eramango nau eta ondoren troka estu batetik goiko aldera.
 Goiko bidearekin bat egitean, eskuineko aldetik jarraitu beharra dago. Ezpelak nagusitu egiten den eremuan barneratuz.
Tontorrera gerturatuko naiz, baina karharria agerian dagoenez kontuz ibili beharra dago azken zatian.
 Aralar eta Artxueta aldera
 Sakana



 Tontorretik ateratako panoramikak




 Sakana eta Zamartze, Uharte Arakil baino lehenago.

 Eta itzultzean apurtxo bat desbideratuz Maddalen baselizaren aurrietara iritsiko naiz.
 Agerikoa da ez direla borda baten aurriak, ikusgai dira harlandu batzuk dekorazio profila dutela.

 Maddalen izena aintzinako adbokazioaren erreferentziaren lekuko liteke. Hitzaurrean aipatu bezala inguru hauetan, historiarreko aztarnaz gain, erromatar garaiko  galtzada eta aztarnategiak ditugu, Zamartze. Ohikoa izaten da Euskal Herrian, eta bertze eremuetan ere, aurreneko kristautasun eremuak, Maddalen edo eta Dona Maria inguruko adbokazioak jasotzea, Halakoak ditugu errate baterako Iruñako katedralarena, edo eta Iratxeko monasteriokoak, bertzeak beste. Dokumentaturik ditugun kristautasuneko aurreneko kultu guneak izaten dira.
Bertakoa izendapen horretakoa da eta dokumentaziorik ez badugun arren, ez da soberan arraroa, bere kokalekua eta dimentsioak zeintsuk diren kontutan izanik. Egun ikusten diren aurriak, jatorrizko oina baina txikiagoak dira, baina kokaleku era bat estrategikoan egonda, suposatu dezakegu komunikaziorako gunea ere izatea. Gazteluak euren artetik elkar ikusten ziren moduan, edo honela ez bazen, armeriako kaboko gotorlekuen bitartez osatzen zituzten moduan, gune hau era bat estrategikoa da. Satrustegiko mendizerra eta Ata edo Aralarrekoa baino baxuagoa eta isolatua egonda, gaurkoan bezala, lainoak edo hodeiak ez dute horren erraz estaltzen. Sakanako sarbidea eta jarraipena ere kontrolatu egiten da Maddalenetik, eta aurri hauek tontorretik metro gutxi batzuetara daude. Haitz baten gainean egonik, ia sarbide bakarra Ekialdetik du, eta altuera honetan egon arren aurrerago zelaiak ditu, laborantzan aritzeko beta eskaintzen zutenak. Guzti honengatik kontrol edo behatoki berezia eskaintzen duen gunea da.

 Bidera itzuli eta oraingoan eskegitako harantxoa Ekialderantz zeharkatuko dut.


 Aurrerago topatuko dugun tontortxotik Maddalen ikusgai.


 Gaztelu eta Txurregi mendiak.
 Beriain eta Maddalen.

 Ergako hirukoiztasuna eta Arriandi eta Oskiako pasabidea.
 Mendiko haranetik segi eta puntu honetan eta Urban mendiko trokara iristean, ezkerrerat jo beharko da. Basoan pinadia paratzeko pista batetara pasako gara eta bertatik ibilitakoaren kontrako norantzan joko dugu.


 Mend-lepo batean pista zabalago batekin bat egingo dut, eta oraingoan ezkerretik pista nagusia jarraitu.
 Berriz Maddalen haitzaren azpira iritsi eta bidetxotik pista utziko dut.
 Iribaseko iturburura iritsiko naiz. Oraingoan errekatxoaren bertze ertzera igaro eta sorburura hurbilduko naiz.


 Ur anitz darionez, portlandezko egituraren goiko aldera igo eta han GRa hartuko dut herrira bueltatzeko.


 Pista jarraitu ataka honekin topatu arte. Goizean bere gibelean dagoen zubitxotik baztertu naiz.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina