2020(e)ko urtarrilaren 2(a), osteguna

Ezkaba Antsoainetik

Urtea amaitzear dago eta berriz ere Ezkaba mendira gerturatuko naiz. Gaurkoan bertze ibilbide bat burutuz. Antsoainetik abiatuta Ezkaba mendira igo, harrobietatik igarota eta jaitsiera Artika herrira eginik. 7,8 km inguruko ibilbidea.
Ibilbidearen xehetasunak wikilocen:

Powered by Wikiloc

Ibilbideko bideoa:

Ibilbidea eta altimetria.

Antsoainera hurbilduko naiz, udaletxeko plazatik ibilbidea hasteko.

Handik Ingurubidera gerturatuko naiz. Harrobien kalera atera eta handik, errepidearen gainetik igarotzeko metalezko zubira bideratuko naiz.

 Bertze aldera igaro eta bide zabaletik ibiltzen hasi.
 Aurreneko bidegurutzean eskuinetik gora jarraitu beharko dut.

 Aurrerago, bertze bihurgune batean, ezkerretik bide zabalenetik jarraituz.

 Gorago bertze bihurgune batean GRa utzi eta ezkerretik Harrobien norantzan segitu beharko dugu, naiz eta kontrako markak agertu.

 Harrobietara iritsi eta bere azpitik zeharkatuko du bideak.


 Ezkabako mendiko magalean izanda, Iruñerriko ikuspegi zabalak eskaintzen dira.
 Harrobietatik pasa ondoren, bide zabalena, magaletik altuera apur bat galtzen doa, baina Ezkabara igotzeko eskuinetik abiatuko den bide estu batera pasa beharko gara.
 Pinadian barneratuko gara, altuera irabaziz eta mendi-ertz aldera gerturatuz.

 Aurrerago pista zabal batetara aterako gara. Pistz zuzen zeharkatu eta aurretik dugun bidetik igotzen jarraituko dugu.

 Ezkabako ihesialdiaren omenezko monumentu berritura iritsiko gara.
 Gaur egun argia dago eta Pirinioak ederki ikusten dira.


 Mendi-ertzetik antenak dauden puntura hurbilduko gara.

 Eta bertatik Ezkaba mendiko gailurrera. Beno jakina da gutxitan erpin geodesikora iristerik dugula, gotorlekuaren barruan bai dago.
 Behaketarako dorrea eta gibelean erpin-geodesikoa.
 Ihesialdiaren ibilbideko informazio ohola.



 Gotorlekuaren atari nagusira gerturatuko naiz.


 Eta jaitsiera errepidearen hasieran, eskuinetik beherat doan pistatik egingo dut.
 Apur bat beherago, ezkerreko bidea hartuko dut, Artikarako bidea.
 Errepidera aurreneko aldiz atera eta zeharkatu.
 Bigarren aldiz errepidera atera eta oraingoan metro batzuk bertatik jaitsi.
 Eskuinetik ateratzen den bidera pasatzeko. Kontuz egun jaitsiera aurrerago dagoen pistatik markaturik bai dago.

 Eta Artika herri zaharrera iritsiko naiz.

 Errepidera berriz ere ateraz.

 Igoeraren bide zaharra adierazten duen kartel historikoa.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina