Gaurkoan Garañoko gaztelua ez dut bisitatu, baina oso gertu dagoenez, aurreko batetan izan ez bazarete, tontorrera gerturatzea merezi du eta ez dio luzera gehiegirik erantsiko ibilbideari.
Ibilbidearen xehetasunak Wikilocen:
Powered by Wikiloc
Ibilbideko bidea:
Ibilbidea 3D ikusteko ESTEKA HONETAN.
Ibilbidea eta altimetria
Berasoain herrira gerturatuko naiz, kotxea bertan aparkatzeko. Eguillorren ez bai dago horrenbesteko lekurik eta.
Errepidea jarraituz hilerritik igaro ondoren, Eguillor herrira iritsiko naiz.
Santa Maria elizara gerturatuko naiz.
Elizatik harraskara.
Eta berriz errepidera irtetean, bihurgunea igaro bezain pronto, ezkerretik beherantz doan bidea hartuko dut, errepidea ekiditzeko asmoz.
Lore berezi honek, akaso orkidea, egitura berezi eta koloretsua eskaintzen du.
Bidea jarraituz, GRarekin bat egingo dugu, eta bertatik gora segi, errepideara ateratzeko. Errepidea zeharkatu eta zuzen igotzen jarraitu.
Ur-tratamenduko instalazioen ateetara iritsiko naiz. Bordaren aldamenetik zuzen igotzen den pistatik segi.
Bertze orkideatxo bat.
Ura-tratamenduko instalazioen goiko aldera iritsi eta zuzen igotzen jarraitu.
Honela aintzinako ur-biltegira iritsiko naiz.
Eraikinera iritsi aurretik, ezkerretik bidea sortu egiten da. Hortik igotzen jarraitu beharko da.
San Cristobal baselizarako bidea, basoan murgildu egiten da eta bertan zenbait haritz zahar eta zabal ikusgai dira.
San Cristobal baselizaren aurrietara iritsi,
bertan ere haritz eder batzuk ikusgai izateko.
Apur bat aurrerago urmael edo aintziratxo batetara iritsiko naiz.
Pistatik jarraituz bigarren aintzira batetara iritsiko naiz. Bertan kontuz izan, eskuinetik bide batetatik pista utziko beharko bai da.
Bide honetatik metro batzuk ibili ondoren, eskuinetik bide estuago batetara igaro beharko da. GRaren markak ikusgai diren arren, erne ibili.
Haritz zahar baten bat ikusgai izango da.
Gutxina altuera irabazten du bideak, eta basoaren gainetik, ikuspegiak zabaltzen doaz.
Garañoko gazteluaren ikuspegi honek, gune estrategikoa dela ageria uzten du.
Aurrera jarraitu eta hesi bat gainditu ondoren, ezkerretik gora jarraitzen duen pista segi.
Aintzira artifizial honetara iristean pista bide estu batean bilakatu egiten da.
Mortxe eta Saldiseko Haitzen arteko mendi-lepora iritsiko naiz.
Saldiseko Haitzak eskuin aldean.
Eta ezker aldetik Mortxe mendiaren gailurrera iritsi aurretik gainditu beharko den hesia ikusgai.
Mortxe mendiko tontorrean erpin-geodesikoa dago.
Sarbil aldera.
Buzoiaren xehetasuna.
Mortxe menditik panoramika.
Saldiseko Haitzak, ibilbidearen ondorengo tontorra.
Artetako ur-emaria
Saldiseko Haitzetara iristean.
Olloko diapiroa Saldiseko Haitzetatik.
Mortxe mendia, ibilitako bidea erakusten digu.
Saldiseko Haitzetatik jaitsiko naizenez, zenbait tokietan amildegira gerturatzeko aukera izango dut, eta bertatik ikuspegi ederretaz goxatzeko aukera dago.
Haitzen azpiko aldetik, bidexka somatzerik dago. Puntu honetan bertze haritz zahar batzuk topatuko dira.
Puntu honetan bidexkak eskuin alderantz egiten du eta Haitzetatik urrundu edo baztertuko da.
Zelai batzuetatik beherago dagoen pistarantz bideratu beharko da, altuera gehiegi galdu gabe.
Pistara iritsi eta ezkerretik beherantz segi.
Garañoko gazteluaren tontorreko bertze ikuspegia.
Saldise herrira iritsi baina metro gutxi lehenago, eskuineko pistara pasako gara.
Basotik jarraitu eta puntu honetan, ezkerreko pistatik segi.
Artetako iturburuko ubide zaharren eraikin batetara iritsiko naiz.
Langa batetatik igaro eta pista zabalago batetatik jarriatu.
Garañoko gaztelura joateko bidegurutzera iritsiko naiz. Gaur beroa dela eta zuzenean kotxera jaistea erabakiko dut, baina ezagutzen ez dutenentzako, bisita egitea era bat gomendagarria da.
Pistatik jarraitu eta hesi batetara hurbilduko naiz.
Hau gainditu eta pista hobe batetatik Egillor herrira bideratuko naiz.
Baina pistaren hasieran Garañoko gazteluaren informazio ohola topatuko dut.
Pistatik Egillorrera jaitsi eta errepidea jarraituz Berasoainera, ibilbidea bukatzeko.