Ibilbide gehiena pistetatik burutuko da. Gazolazeko gainera igotzeko pista, eta bereziki jaitsiera harri askokoa denez, kontuz egin beharreko tarte bakarrak dira.
Ibilbidearen xehetasunak Wikilocen:
Powered by Wikiloc
Ibilbidea 3Dn ikusteko ESTEKA HONETAN https://ayvri.com/scene/0o5vvno756/ckb88qq2o00013b698bmhe523
Ibilbidea eta altimetria.
Donibane auzotik atera eta gaurkoan ingurabide zaharreko bidegorrira bideratuko naiz, Ibarbide edo baguadako parketik. Hortxe ezkerreko bidegorria hartu eta errepidearen paretik ibiliko naizelarik.
Ermitagaña aldera gurutzatu eta bidegorritik jarraitu.
Pio XII etorbidea gurutzatuko dut eta Burnizko Iturri edo Fuente el Hierro kalerantz bideratuko naiz.
Fuente el Hierron, aldapa jarritu Sadar ibaia gurutzatuz.
Elortz ibaia, zubi zaharretik zeharkatuko dugu eta Donajakue bidetik jarraituz.
Elortz ibaia.
Zizur Txikira iristeko aldapa bukatu ondoren, errotondara iritsiko gara. Zuzen jarraitzea erabaki dut, errepidea ahal den einean ekiditzeko asmoz.
Zizur Txikiko irteeran, pinadiaren parean dagoen bidea jarraituz.
Zizur Nagusira iristeko, Lizarrarako Donajakue bideko autobidearen gaineko zubitik egingo dut.
San Andres elizara gerturatu beharko dugu, haren paretik jarraitzeko eta Arga ibaiko terrazaren ertzera hurbiltzeko.
Zizurreko futbol zelairaino iritsi eta han pistatik jarraitu.
Behatoki honetara iritsiko gara. Bertan gerrako errepresaliatuen omenezko elementua ikusgai da. Eta ikuspegi ederra eskaintzen duen gune honetatik, gerora zeharkatuko ditugun pista batzuk eta bidea nabarmendu daiteke.
Pista basoaren aldamenetik zuzen jarraituz, mendate batetara iritsiko naiz. Hortik Gazolatzeko Gailurrera iristeko igoeratxo bati aurre egin beharko zaio.
Gazolatzetik pista segi eta ereinduriko lurren ertzetik bidegurutze bateraino jaitsiko naiz. Tarte honetan harriz aunitz topatuko ditugu pistan, beraz kontuz ibili beharko da, abiadura hartzen bada.
Bidegurutzera iristean, eskuineko norantza jarraitu beharko da.
Apur bat aurrerago errepide zaha batera iritsiz. Bertan eskuineko norantza ere jarraituz.
Ororbia eta Paternain herriak lotzen dituen errepidera aterako gara. Metro batzutan zehar eta eskuineko norantzan, errepidez segi.
Erne ibili, ezkerreko aldetik abiatzen den lehenengo pista hartu beharra dago eta.
Pista honetatik zuzenean Ibero herrira iritsiko gara.
Ibero herrira iritsi aurretik, Arga ibaia zubi honetatik gaindituko dut.
Arga ibaia.
Ibero herriko elizara iritsiko naiz. Memoria Historikoaren legea indarrean egon arren, eta bertan finkaturiko epeak agortu badira ere, elizako atarian oraindik gerrako irabazleen aldeko sinboloa ikusgai da.
Errepide nagusira irten eta eskuineko norantzan, Iruña alderantz, metro batzuk ibili beharko naiz.
Kontuz ibili zatitxo honetan, herritik atera bezain pronto, ezkerreko norantzan abiatzen den pistara pasatu beharra bai dago. Ongi begiratu eta trafikoa kontrolatu.
Pistara igaro eta zuzen jarraitu, Arakil ibai ertzera gerturatzeko.
Aurrerago bidegurutze bat izango da. Gaurkoan zuzen jarraituko dut, Asian aldera gerturatzeko.
Errepidera iritsi eta ezkerretik metro gutxi batzuk ibiliko naiz. Futbol zelaiaren aparkalekuetara iritsi aurretik, ezkerretik abiatzen den pistara pasatzeko.
Ezkerretik errepide utzi
pistatik zuzen jarraitzeko.
Pistatik pare bat kilometro egin ondoren bidegurutze asfaltatu batetara iritsiko naiz. Zuzen doan pistatik jarraitu beharra dago.
Aurrerago Iza herrira daraman errepidearekin topo egingo dut. Zuzen zeharkatu eta pistatik jarraitu.
Aurrerago eta jaitsiera txiki baten ostean Orkoine herriko zubi zaharra dagoen bidegurutzera iritsiko naiz. Juslapeña errekaren paretik jarraituz, hots, ezkerretik autopistaren aldamenetik doan pistatik.
Orkoineko zubi zaharra.
Lozara daraman errepidera iritsi, eta ezkerretik metro gutxi batzuk egin ondoren, eskuinetik abiatzen den aurreneko pistan utziko dut.
Eskuin aldetik abiatzen den pistara pasako naiz.
Pista honek, autopistaren ertzetik eramango nau. Momentu batean autopistaren azpiko zubira iritsiz.
Agustinos industri gunera atera eta trenbidearen aldamenetik Berriozar herrira daraman errepidera hurbilduko naiz.
Zubia igaro ondoren, eskuinetik abiatzen den pasealekutik jarraituz.
Decathol aldamenean dagoen errotondaren azpiko pasalekutik Gipuzkoa etorbidea jarraituz. Tarte honetan bidegorria dago.
Arga ibaira iritsi eta Plazaola tren zaharraren Errotxapeako zubira gerturatuko naiz.
Argaren bertze ertzera zubitik igaroz eta handik Donibane auzora bideratuz.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina