Ibildidearen xehetasunak Wikilocen
Powered by Wikiloc
Ibilbidea 3Dn ESTEKA HONETAN
Ibilbidea eta altimetria
Berrogehi aldia dela eta berriz Iruñeako mugetatik ibilbidea egiteko prest. Aurrekoarekin apur bat ezberdintzeko, hasiera Barañain inguruetara izango da. Goizean goiz oraindik Arga eta Elortz pasealekua jendez beterik ez daudelako.
Beraz Donibanetik irten eta Biurdana parkera jaitsiko gara. Oraingoan hilerrirako errepidea hartuz.
Miluzeko zubira iritsiko gara eta ibai ertze honetako pasealekutik jarraituko dugu.
Landabenerako zubira igo eta Arga zeharkatuko dugu
Landabeneko poligonoari itzulia emango diogu, azoka nola antolatu duten ikusteko. Ondoren Argako pasealekura itzuli eta Barañain aldera gerturatuko gara.
Arga berriz ere zeharkatzeko oinezkoen zubitik egingo dugu.
Eta bertze ertzean, eskuinetik berdegunerantz.
Parkean, aldapan gora jarraituko dugu Eultzara igotzeko eta honeal Elortz ibaiko pasealekuarekin bat egiteko.
Eultzako jauntxerriaren paretik igaroz.
Elortz ibaia jarraitzeko, pistatik zuzen segitu.
Aurrerago bertze zubitxo bat topatuko dugu ibaiaren bertze ertzera igarotzeko.
Etxabakoitzera gerturatu eta bertze zubi bat topatzean, ibaiaren bertze aldera igaroko gara.
Errepidea zeharkatu eta Unibertsitateko errepidetik jarraituko dugu. Goiz da eta berrogehialdiarekin ez dago ia trafikorik.
Errepidetik, ingurabidearen azpiko zubietaraino jarraituko dugu.
Hauen bertze aldean, eskuinetik bideratuko gara zubitxo baten bitartez Sadar ibaiaren bertze ertzera igarotzeko.
Zaragoza etorbidera iritsi eta zeharkatu ondoren parkearen aldamenetik doan errepidea jarraituko dugu.
Errepide honetatik, gaur bizikletaz beteta dagoena, Mutiloa eta Mendillorriko goiko aldera iritsiko gara. Han ingurabidearen paretik doan berdegunea jarraituko dugularik.
Mendillorrirako sarbideko errepidea zeharkatu eta belarditik, hesiaren paretik, dagoen bidexkatik aurrera ekingo diogu.
Sarriguren eta Mendillorriren arteko errepidera ateratzeko. Bertan errepidea zeharkatu eta bidegorritik zuzen jarraitu, Aretako poligonora daraman errepidea segiz.
Aretara jaitsi ordez, azkeneko bidegurutzean, ezkerretara egin eta handik metro gutxi batzutara, eskuin aldetik abiatzen den pasealekutik barna segi.
Troka handiko terrazaren goiko aldetik, behatoki eder batetara iritsiz.
Erripagainako behatoki honek, Arga eta aurreko trokaren artean dago.
Bertan eskuin aldetik sekulako aldapa izango dugu, Arga ibaiara jaisteko.
Ezker aldeko ertza jarraituz, metro gutxi batzuren ondoren zubi bat topatuko dugu.
Zubitik Argaren bertze ertzera pasa eta ezker aldeko pasealekua jarraituko dugu, Belosoko aldaparaino.
Belosoko aldaparen tunelaren ostean, pasealekua utzi eta eskuinetik errepidearen pareko espaloia jarraituko dut Ingurabidearen paretik jarraitzeko.
Artikako tunelen inguruko zatia errepidearen paretik egiten da eta Munduko parkera iristerakoan, bidegorria izango dugu.
Ingurabidera ateratzen den errepide bat edo bertze zeharkatu
Oinezkoen zubitxo batera iritsi
eta azkenik Artikan Plazaola tren zaharraren omenezko eskulturara iritsiko gara.
Ezkerretik abiatuko gara, Cuatro Vientos Errotxapearantz.
Azkenik Plazaolaren zubi zaharrera iritsiko gara eta hau zeharkaturik, Donibane auzorantz segi.

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina