2020(e)ko ekainaren 2(a), asteartea

Iruña txirrindulaz

Egun berezi hauetan, etxean gordetak egon behar izan dugula, inoiz baino gehiago faltan bota izan ditugu espazio zabalak. Hortaz baimenak eman dizkiguten einean oinez edo bizikletaz kirol apurtxo bat egitera atera izan gara. Ibilbide honetan Iruña inguratuz eta zenbaitetan bere ingurabideetatik hirian ibiltzeko aukera eskaintzen dizuet.

Ibilbidearen xehetasunak Wikilocen:

Powered by Wikiloc


Ibilbidea 3D jarraitzeko ESTEKA HONETAN

Ibilbidea:

Donibane auzotik atera eta Biurdana parkerantz abiatuko naiz.

 Parkearen bukaera bertze aldeko errepidera pasa eta aldapan behera Arga ibaiko parke berritik zuzenduko naiz.

 Cuatro vientos zubira gerturatu eta errepidea zeharkatuz,
 Zubi zaharra zeharkatuko dut.


 Zubiaren bertze aldetik Cuatrovientosera iritsi eta tren bideetara gerturatuz, eskuineko kaletik joango naiz.
 Plazaola tren zaharraren bidera iristeko eta handik ezkerretik oroigarrira arte.
Iruñako ingurubidera iritsi aurretik eskuinetik jarraituko dut pasealekutik.
Aurreneko errepidera iritsi, gasolindegiaren aldamenean ezkerretik bizikletentzako bidegorria hasiko da.
 Ingurubidearen paretik tarte luzetxo bat eginik.
 Kale bat ekiditzeko goitik zubi bat izango da. Hau gainditzeko bizikletaz jaitsi eta oinez egingo dut.

Ingurabidearen paretik segi eta Txantreako munduko parkea eta psikiatrikora iritsiko naiz
Espaloaian sartu eta informazio ostean ertzetik segi, paseabidearen azpitik igarotzeko.
Honela Ezkabako tuneletara eramaten duen errotondara iristeko.
Superrak dira bertan.

Ingurabidearen ertzetik segi eta Burlata eta Txantrearen arteko errepidearen espaloitik joko dugu
Belosoko aldaparen hasierara gerturatu eta espaloitik Arga bidera jaitsiko gara.
Bidea ezkerretik jarraituz, Belosoko errepidearen azpiko tunela zeharkatuko dugularik.
Burlatako zubi zaharrera hurbilduz.

Burlatako zubi zaharretik ibaiaren bertze ertzera igaroko gara.
Eta ezkerreko bidegorria jarraituz Mendillorri eta Erripagainetik ibiliko gara.

Azkenik Sarrigurenera daraman errotondara gerturatuz. Hiperrak dauden lekuan errepidea zeharkatuz.
Oinezkoen aldapatik jaitsi ordez errepidetik jarraituko dugu metro batzutan zehar, Ingurubidera eramaten duen errepidearen hasieratik, eskuineko pistara pasatzeko. Honela eskailerak ekindingo ditugu.

Pistatik zuzen segi eta ondoren berdegunetik, ingurabidearen hesien aldamenetik doan bidexkatik jarraituko dugu.

Honela Mendillorriko goiko aldera daraman errotondara aterako gara. Zebra pasabidetik errepidea zeharkatu eta berriz ingurabidearen hesia dagoen aldetik, bidexkatik jarraitzeko aukera izango dugu.
Bertatik Mendillorriko goiko aldeko azken etxeetara iritsiko gara eta bidegurutzean ezkerretik jarraituz ingurabidearen goiko aldetik jarraituko dugu.

 Gaurkoan portlandezko bidetik jarraitu ordez, hasierako pasartea, gasolindegirantz, bidexka estu batetik ere egin izan dugu.
 Mutiloako errotonda edo sarrera honetara iritsiko gara eta zebra pasabidea igaro ondoren bidegorritik jarraituko dugu ezkerrerantz.
 Aurrerago inguruabidearen paretik doan errepidetxotik jarraituz.
 Honela Mutiloako poligonoaren bukaera aldera iritsiko gara. Taxoareko errepidera.

 Errepidea ezkerretik utziko dut ostatua - erretokira dagoen tokira hurbiltzeko.
 Berriz errepidera itzuli eta ezkerretik eta poligonoa zeharkatuz, Sadar ibaira iritsi eta ezkerreko errepidea segiz, futbol zelaiaren aurretik, Zaragoza etorbideraino iritsiko gara.
 Errepidea zuzenean zeharkatu eta aldameneko parkean sartuko gara, ibaiaren ertzetik jarraituz.
 Sadar ibaiko errepide estura aterako gara zubitxo batetatik. Errepidea ezkerretik segi, Zizur eta Iruñako irteerako errepidea zeharkatzeko.

 Etxabakoizetik sartu eta Elortz ibaiaren gaineko oinezkoen zubira gerturatuko gara
 Elortz ibaiko pasea lekuko zubia.
 Pasealekutik jarraituz, igogailua dagoen tokiraino iritsiko gara.
 Igogailua hartu gabe, aldameneko aldapa hartu, ibaia gaindituz, eta oinezkoen eskaileren hasieraraino igo.
 Eskaileretatik jarraitu ordez, igogailuaren azpitik abiatzen den bidea jarraituko dugularik.

 Bertatik Andres bentetako aldaparen goiko alderantz ateraz.
 Iruña eta Barañain arteko errepidetik Landabenera jaitsiko gara. Bertan bizikleta garbitzeko eta Landaben poligonoari itzuli bat eman ostean, Sanduzelain sartzeko.
 Ordu honetan Arga pasabidea beterik dagoenez, Biurdanako zubira gerturatzeko errepidez egingo dugu. Covidak zerbait ona izan badu, kotxeen trafikoa ia desagertzea izan denez, errepidetik inolako eragozpenik gabe iritsiko gara.
 Sanduzelaiko parkean sartu eta Biurdanako zubira bideratuko gara.

 Arga ibaiaren gaineko Biurdanako oinezkoentzako zubia.

 Arga eta Biurdana
Ibilbidea bukatzeko Donibanera bideratu eta Anaitasunako aldapatik auzora itzuliko gara.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina