2020(e)ko abuztuaren 11(a), asteartea

Gaztelu eta Txurregi Urritzolatik

 Urritzola herritik abiaturik, Gaztelu mendira igo eta ondoren Txurregi mendira igotzeko. Ibilbide sasi zirkularra aurkeztuko dut.  txango klasikoa apur bat gehiago luzatuko dut, Satrustegiko mendilerrotik jarraitzeko, hots, bere erpinetik bi kilometro pasatxo ibiltzeko. 14 bat kilometro eta 1.000 metrotako desnibeleko ibilbidea osatuz, baina aukeran da Txurregitik itzultzea, paseoa laburtuz eta desnibela gutxituz.

Ibilbidearen xehetasunak Wikilocen

Powered by Wikiloc

Ibilbidearen bideoa:



Ibilbidea eta altimetria

Ibilbidea 3D formatuan ikusteko ESTEKA HONETAN SAKATU.

Urritzola herrira gerturatuko naiz gaurkoan, bertatik Gaztelu eta Txurregi mendirako igoera klasikoa egiteko asmoarekin. Frontoiaren aldamenean kotxea utzi eta ibilbidea hasteko iturritik igaro beharko dut.

Herriko iturritia
Aurreneko etxera gerturatu eta eskuin aldetik jarraitu.
Hemendik aurrera zenbait informazio zutoin topatuko ditut.
Errepidetxoa ezkerretik utzi beharko da aurreneko bidegurutzera iristerakoan.
Apur bat geroago zutoin bat dago eta bertan ezkerretik jarraitzea adierazten du.
Bihaizpa nagusia eta Aixitako gaztelua. Ibilbidea irakurgai esteka honetan: http://mendikosterak.blogspot.com/2020/08/aixitako-gaztelua-eta-saien-behatokia.html
Bidea estutzen doa eta mendatetxo batetara iritsi ondoren, basotik altuera galdu gabe jarraituko du metro batzutan zehar, trokatxo batetara hurbildu arte.
Bidea basoan barna igotzen doa eta aurrerago bidegurutze batetara iritsiko naiz. Igoera jarraitzeko eskuinaldetik segitu beharko da.

Gorago eta bihurgune batean, bidegurutze bat izango da. Gaztelu mendira igotzeko magaletik jarraitzen duen bidetik jarraitu beharko da. Jaitsiera aldiz, zuzenean puntu honetara egingo dut.
Aurrerago hesi batetara iritsi eta gainditu beharko da.
Azkenik basotik irten eta Gaztelu mendiko lepo batetara iritsiko naiz.

Eskuin aldetik eta mendi ertza jarraituz Gaztelu mendiko tontorrera iritsiko naiz.
Tontorrera igotzean Orarregi gaztelu zaharraren aurriak ikusgai dira.
Txurregi eta Satrustegi mendilerroa.
Burunda eta Sakana aldera.
Buzoia
Aixita eta Bihaizpak
Pirinioen xehetasunak.

Oiarregiko gazteluaren inguruko datuak, Hiru.eusetik bilduak:
"Gaztelu izeneko mendiaren tontorrean dira aztarnak, itsas mailatik 1.001 metro gora. Mendi ikusgarria da. Iltzarbe, Atondo (Olloibar), Errotz eta Urritzola (Arakil) herrietako sailak batzen dira mendi horretan. Gaztelua Olloibar udalerrian sartu izan dute batzuek.
Orarregi izenez ezagutu izan zuten Berant Erdi Aroan, baina horrek ez du esan nahi orduan eraiki zutenik. Gazteluaren aztarnak diren lekutik gertu igarotzen zen erromatarren Astorga-Bordele galtzada. Sakanan barrena etorri, eta Oskia mendi-zintzurrean Iruñea aldera hartzen zuen galtzadak. Orarregiko mendatetik (830 metro inguru itsas mailatik.) igarotzen zela ere esan izan da, ez zituztela-eta erromatarrek Oskia bezalako paraje estuak gogoko. Horri buruz bada Nafarroako agirietan aipamen bat, Arerioak Irunerrian sartzeko aukera dezaken bideetako bat izan daitekeela, eta arrisku hori kontuan izateko ohartarazten duena.
Altadillek dioenez erromatarren dorre edo behatoki bat ere bada Oskiako harkaitzean. Oskiako harkaitza dioenean gaztelua izan zen mendia esan nahi badu, Orarregiko gazteluaz ari da. Orarregiko aztarnak eta Atondoko dorrea harentzat gauza bera ziren beraz. Bestalde, Moret historiagilea ideia aurreratu zuenez geroztik, Atondo, Orarregitik gertu den herria, eta Antonino erromatar enperadoreak bere ¿Bidekarian¿ aipatu zuen Alantone etxadia bat direla uste izan da, baita Ptolomeok (II. mendean) baskoien lurraldean kokatu zuen Alavona herria ere. Dena dela, 1024koa da Erdi Aroko herriaren lehenengo aipamena, eta Ataondo aldaeraz agertzen da.
Musulmanek 803an, 843an eta 924an hartu zuten Sajrat Kais gaztelua eta Orarregikoa nahikoa bat datoz, bestalde, haien kronikariek gazteluaz egin zituzten deskripzioen arabera. 
Egun badakigu gaztelu nagusi hau, seguruenik Gadañokoa izango dela, Saldise eta Eguillor artean kokaturik dagoena.
Egitekoak, bat baino gehiago zituen ulertzekoa denez. Zelata-leku aproposa zen, batetik, Nafarroako bidegurutzerik garrantzitsuenetako baten ondoan, eta 1.001metro itsas mailatik gora egonik. Oskiako igarobidea kontrolatzeko ere bai, arrazoi beragatik. Eta handik ikus zitekeena komunikatzeko ere, ez zituen bideak, Arakilgo sakana eta Iruñea bera ere hain urruti. Baina ez zuten ere kontrol edo komunikazio hutserako egin, ez zuen bestela gotortzen hainbesteko lanak hartzea merezi.
XV. menderako egitekorik gabe geratu zen nonbait, gazteluzainik gabe eta desegin samarra zegoela agertzen baita 1405eko dokumentu batean, eta bota egin zutela, 1420ko batean. Dena dela, lehenago ere, XIV. mendean egon omen zen denboraldi batez itxita.
Orarregiko ataka toponimoari esker jakin genuen gaztelua zeneko mendian diren aztarnak Orarregikoarenak zirela. Agiri batek ziurtatu zuen gero hala zirela, 1352an, gazteluzainik gabe geratu zenean, Izurdiagako bizilagun bati utzi giltza, baitio agiriak. Adierazgarria da, bestalde, azken urteetako Orarregiko gazteluzainak ingurukoak izatea: Izurdiagakoak, Aginagakoak, Eritzekoak, Saratsakoak¿
Dena dela, badira mendiaren hegoaldeko magalean ere beste bi aztarnategi. Gaur egun aurkikuntzen sailean sarturik daude horiek. Ez dute, berez, gazteluarekin zer ikusirik, Brontze edo Burdin Arokoak baitira, baina balio dute inguruetan jendea aspaldidanik bizi izan dela adierazteko.
1259an ez zen Orarregin gazteluzain berezirik nonbait, Mendialdea deritzan eskualdean ibar-jaun zenak, Martin Ortiz izenekoko batek, zuen Orarregiko, Iruritako, Ozkorrezko eta Gorritiko gazteluen ardura. 1266an, berriz, Pedro Gartzeizek zen ibar-jaun, eta haren gain zegoen Orarregiko eta Gorritiko gazteluen ardura. 100 sos eta 25 kaiza gari urteko, hori zen ibar-jaunari Orarregiko gazteluaz arduratzeagatik ordaintzen zitzaion soldata, eta 10 libera 50 kaiza gari, edo bi halako, Gorritikoaz arduratzeagatik. Soldata apalagoa zuen XIV. mendearen hasieran Orarregin gazteluzain zegoenak: 5 libera eta 25 kaiza gari; Gorritiko ibar-jaunak kobratu izan zuenaren erdia, hain zuzen, eta Mendialdeko errege gazteluetako arduradunen artean zen apalena, bestalde.
Gazteluan egin izan zituzten lanez gauza handirik ez dator agirietan: 1266an 3 soseko gastua egin zutela kareoretan; dorre nagusiari estalia egitea, sarreretan (poriellos) ateak jartzea eta harresi-barruko etxe batzuk konpontzea 57 sos ordaindu zutela 1280an, eta besterik ez.
Ez da, kontsultatu ahal izan ditugun agirietan behintzat, gazteluak edo gaztelukoek gatazkaren batean parte hartutako aipamenik agertzen. Musulmanek hiru bider hartu zuten Sajrat Kais hura Orarregiko gaztelua izan daitekeela, besterik ez.
Dena dela, XV. menderako gainbehera hasia zen gaztelua, eta garai horretako gazteluzainak nongoak eta zein ziren ikusi besterik ez dago: ingurukoak eta leinu apaletakoak, gehienak. Eta gazteluzain ere ez ziren, egia esan. Hona zer dioen Martinenak: ¿1352 Migel Araiz, Izurdiagako bizilaguna, guarda (¿) 1362 Migel Adidona, giltzaria (¿) 1374 Pedro Garzia Eritze, hilabetean behin bisita egitera behartua (¿)¿ 1400ean Lope Martinez Sarasa zen gazteluzain, eta 1400ean bertan hil zen hori. 1405ean, ¿Ez da gazteluzainik eta desegina dago¿ agertzen da dokumentu batean, eta ¿Eraitsi egin dute¿, 1420ko zerrenda batean.
Goraxeago esana frogatzera datoz, bestalde, gazteluzainen soldatak. 1355ean zegoenak, 20 sos eta 10 kaiza garikoa zuen, esate baterako. Soldata horixe zuen Aitzitakoak ere, eta Nafarroan zenik apalenetakoa zen. Konponketa lanik ere, ez zen askorik egin izango, konponketa-agiriak behintzat 1280tik 1347ra bitartean egindakoenak bakarrik aurkitu baitzituen Martinenak ere.
Jendeak aspaldidanik erabilitako lekua da, dudarik gabe, eta gaztelua bera ere antzinakoa izango zen, Sajrat Kais eta Orarregi gaztelu bera baziren, baina Berant Erdi Aroari dagokionez, Orarregi izenarekin behintzat, 1259tik 1352ra arte bakarrik erabili zuten, eta zaindu baino ez zuten egin gero, beste mende erdi batez.
Gazteluaren egituraz ezer gutxi dator agirietan, baina horiei esker dakigu sarrerako ate-gaina, atearen bi atalak eta atalaga haritzezkoak zirela; harresien barruan dorre nagusiaz aparte beste etxe batzuk ere bazirela; etxe bat besteak baino handiagoa zela, eta, estalia zurez eta harlauzaz egina izan arren, harrizko hormak zituela etxeak. Horiek dira agirietan agertzen diren datuak. Diren aztarnei arretaz erreparatzea beste biderik ez dago beraz, gaztelua nolatsu zen jakin nahi badugu.
Beraz, diren aztarnei erreparatuta bakarrik jakin daiteke oraingoz gainerakoa, eta beste batzuetan baino aztarna gehiago da Orarregin. Erdi Aroko aztarnategiak 85 metro luze (I-tik H-ra) eta 25 metro zabal (E-tik M-ra) ditu.
Garrantzi berezia du dorre nagusiak. 1998an aritu ziren barruko aldea txukuntzen, eta oinarriak eta metroko bete altuko horma behintzat ikus daiteke gaur egun. Biribila edo zilindro egiturakoa zen, harlanduz egina eta 3,30 metro zabala, barruko aldean diametroan neurtuta. 1,50 metro lodi da horma. Mendiaren gunerik garaienean zen, eta oso urrutitik ikusiko bere garaian. Harri pila handi bat baino ez da ikusten orain, bertara gabe.
Dorre nagusiak hiru hormataleko edo triangelu formako harresia zuen inguruan, eta triangeluaren hegoaldeko izkinan harkaitzak osatzen du harresia. Harkaitza ebakia edo landua dago alde horretan, bere garaian harrobi gisa erabili zutelako-edo. Mendebaldean ere badira harresi modura edo hala moduz tolesturiko harri batzuk. Lurrean edo maldan barreiaturik daude alde horretako harresian ziren gainerako harriak.
Dorre nagusikoak kenduta, ekialdean dira hondakinik interesgarrienak. Bi hormatal nabari dira. Alde horretako harresiaren oinarriarena bata, eta etxe edo bestelako eraikuntzaren batena, bestea. Erdian dago bigarren atala, eta landu gabeko harriz egina da. Bestalde, terraza edo zabaltza moduko bat eratzen du ekialdeko harresiak, berez ere nahiko laua da baina alde hori.
Gaur egun Orarregiko gainean diren hondakinak Sajrat Kais eraikuntzarenak dira Alberto Cañada Justek La Campaña de Pamplona (Año 924) bere liburuan dioenaren arabera, eta goraxeago aipatu den erdiko hormatal hori, berriz, Arib ibn Saad-en kronika liburuan agertzen den elizarena. Elizaren plano txiki bat ere bada Cañada Justeren liburuan, bere hipotesia ilustratzeko egindakoa, eta planoaren horren arabera, 10 x 4 metro inguru zen eliza, luze-zabalean. Zernahi dela ere, marrazkian bertan nabari da tesia horrek ez duela oinarri sendorik, ipar-hegoalde norabidean irudikatu baitzuen eraikuntza eta ez ekialde-mendebalde norabidean, lehen kristau-elizak ziren bezala.
Arestian aipatu bezala seguruenik dokumentazio horretan ageri den gaztelua Gadañokoa izango da.
Cañada Justek 1975ean lortu zuen lizentziatura, eta bere ustez 924an edo suntsitu zutenean bezala geratu izango omen ziren gainera Orarregiko hondakinak, gainera. Gauza ziurtzat daukate gaur egun hondakin horien lekuan zela Berant Erdi Aroko Orarregi gaztelua, eta hipotesi modura ontzat ematen dira musulman kronikarien Sajrat Kais hura leku berean egotea eta Orarregin zen dorrea garai hartakoa izatea ere. Alde horretatik begiratuta bai, zuzen lebilke Cañada, Orarregiko gaztelua Sjarat Kais-en ondorengoa izan zitekeela dioenean. Gainera, dorrea biribila edo zilindro egiturakoa izatea antzinakoa den seinale omen baita, aditu askok dioenez.
Bestalde, 1998an bildu zituzten 63 zeramika pusketatik 27 eskuz eginak ziren, eta tornuan eginak beste 36an. Puska gehiago ere badira, dena den, mendiaren maldetan."
 Panoramikak dorrearekin
Tontorrean lasai diren ahuntzak.
Urritzola Tontorretik ikusita

Artetako kanoia eta ur-emaria.

Txurregi eta Gaztelu arteko mendileporatz jaitsi beharko da. Bidean aska hau gainditu beharko da.


Eta mendi lepotik Txurregi mendiko magal malkartsuari ekin beharko zaio.
Mendi-ertzera iristerakoan.
Txurregi ingurutik Gaztelu mendia eta igotako aldapa ikusgai dira.
Mendi-ertzera iritsi eta eskuin aldetik jarraitu beharko da Satrustegiko mendilerroan barna, tontorrera iristeko.

Txurregi mendiko buzoia.

Olloko ibarra eta Berian mendia bukaeran.
Txuerregi menditik


Olloko haraneko landa eremuen xehetasuna.
Tontorretik aurrera jarraituko dut, Satrustegi mendilerroko erpinetik.
Bidea polita da nahiz eta tentuz ibili beharra dagoen, zenbaitetan hormen gainetik ibili beharra bai dago.






Tontor honetara iritsiko naiz. Eta ondoren aurretik dagoen mendi-lepoan abiatzen den eskuineko magaletik beherat.
Gaurko azken tontortxoa.
Ezkerreko mendilepoan abiatzen den bidea hartu eta basoan sartu.



Basotik jaitsi.
Aurreneko bidegurutze honetan, eskuinetik jaisten segi, pista zabalagotik.


Bihurgune honetan eskuinetik jaisten jarraitu ere.

Azkenik basotik irten eta pista zabalago batekin bat egin ondoren, eskuinetik jaistean iturri batetara iritsiko naiz.
Iturria.
Beherago bidegurutze berri bat dago. Oraingoan eskuinera igotzen daraman pista hartu beharko da. Bertan metalezko atea gainditu beharko da.
Pista honetatik mendi-lepotxo batetara iritsiko gara. Bertatik Gaztelu mendia ikusgai.

Gaztelu eta Txurregi arteko mendi-leporantz igotzen jarraitu beharko da.

Mendi-lepotik beharantz, hesiaren aldamenetik. Agian bertze aldetik bidea nabariagoa da.
Gaztelu mendiko magaletara gerturatu behar.

Ezker aldetik eta mendi magaletik basoan barneratzeko. Handik igoerako bidegurutzera iristeko.

Hemendik aurrera igoerako bidea jarraitzea bertzerik ez da gelditzen.