2020(e)ko azaroaren 7(a), larunbata

Lagunas de Neila zirkularra

Sarrera honetan Neilako aintzirak edo Lagunas de Neila, beraien artean Laguna Negra ospetsua eta La Campiña mendirako ibilbide zirkularra aurkeztuko dut. Familiarekin buruturiko ibilbide zirkular ederra benetan. Jatorri glaziarreko aintzira ezberdinak ezagutzeko aukera eskaintzen diguna eta aldi berean zirko glaziar zahar baten goiko tontorrak eginik. 2008. urtea geroztik Parke Naturala izendatutako eremutik ibiliko gara.

Ibilbidearen xehetasunak Wikilocen:

Powered by Wikiloc

Ibilbideko Bideoa:



Ibilbidea eta altimetria

Ibilbidea 3 Dn ikusteko ESTEKA HONETAN
Gure kasuan Quintanar de la Sierratik hurbilduko gara Neilako aintziren Natura Parkera. Autokarabanarekin etorri garenez, mendatea igotzen hasiko gara eta Natura Parkera sartu aurretik topatuko dugun aparkaleku batean geldituko gara gaua egitera. Leku ederra eta freskoa, kontutan izanda udan gaudela. Afaldu eta gero argazki batzuk egiteko beta izango dugu.


Goizean goiz altxatu eta gosaldu ostean goiko aparkalekura igoko gara. Aldapa oso malkartsuak dira, ez da bat ere arritzekoa bertan Espainiako itzuliko etapak bukatu izana.
San Frantziskoko behatokiaren goiko aldera hurbildu eta bazter batean autokarabana utzi ondoren mendiko motxilak prestatu eta ibiltzen hasiko gara.

Aparkalekuaren bukaeran informazio ohol bat izango dugu.
Bertan talde argazkia egin eta informazioa irakurri ondoren aldapan behera abiatuko gara, zuhaitzen arteko bidexka eder batetatik.
Hona datorren jende gehienak, zuzen jarraitu egiten du eta pista zabal batetatik Laguna Beltzera doa, ia aldaparik igo gabe, baina gure kasuan ibilbide zirkularra egiteko asmoz etorri gara, zeinetatik bertze aintzirak eta zirko glaziarra eta bertako basoetako landaredia ezagutzeko aukera eskainiko digun.
Beraz zutoinaren norantza jarraituz, eskuinetik beherat abiatuko gara.
Gaztela - Leoneko turismo web ofizialetik moldaturiko informazioa:
"Burgosko probintziaren hego-ekialdean kokatuta, Neilako aintzirak oso erakargarriak dira paisaian, forma glaziarren ikusgarritasunagatik, uretako ekosistemek eskaintzen dituzten kolore-kontrasteengatik eta Mediterraneoko goi-mendietako berezko paisaiengatik.
Landarediaren artean, berezitasunagatik eta urritasunagatik, bereziki nabarmentzen dira jatorri glaziarreko urmaelen sakonera txikiko ertzei eta eremuei lotutako ur-komunitateak, ipuruak, larreak eta, bereziki, aintzira luzeko zohikaztegi flotagarria. Bertako faunatik, aintzira eta goi-mendietako gune higroturbosoekin lotutako anfibioak eta arrainak nabarmentzen dira, baita ugaztun txiki batzuk eta hegaztiak ere, hala nola igaraba paleartikoa, desman iberikoa, zozo urtarra, martin arrantzalea...
Eskaera mendilerroan dago, eta oso geomorfologia desberdina du, Ebroko arro hidrografikokoa ia erabat, eta isolatuta dago gainerako haranekiko, paisaia-balio propio eta bakarrak ematen baitizkio. Bere ingurunean ezaugarri natural bikainak dituen multzoa. "
Basoak harri handien arteko pinu gorriak edo albarrak agerian utziko dituzte eta argazki politak egiteko aukera eskainiko dizkigute.

Forma berezietako pinu gorriak.
Bide eroso honetatik pista zabal batetara aterako gara.
Pista ezkerretik jarraituko dugu aurreneko urmaelera iristeko.


Goiko aldean utzitako harriak glaziazioaren higaduraren poderioz forma berezi hauek osatzen dute.
Pasio lasai batean Neilako Ur-jauziko urmaelera iritsiko gara. Eskuin aldetik inguratuko dugu.

Aintzirara iristean informazio ohol bikoitza ikusgai da.
Aintzira honen inguruko informazioa wikipediatik, Kota baxuenekoa da, 1690 metrokoa itsas mailatik, bere jatorria duela 10.000 urte pasatxo glaziar higaduran bilatu behar da, izotz masa handiek Iberiar Sistemaren ia tontor guztiak estaltzen zituztenean, bere igarobidean, Neila mendilerroa osatzen duten konglomeratuak, hareharriak eta ortokuartziak utzi zituztenean. Aintziraren ondoan piramide-formako babesleku bat dago, eta beheraxeago merendero zahar bat. Aintziran eta inguruan, uhandre palmatua (Triturus helveticus), uhandre jaspeatua (Triturus marmoratus), amuarraina edo piriniar muturbeltza bezalako animalia interesgarriak ikus daitezke.

Natura parkeko informazio osagarria Ondare naturaleko webetik:
"El territorio de las Lagunas Glaciares de Neila (6.860 ha), en el sureste de la provincia de Burgos, posee una gran singularidad geomorfológica, centrada en sus formaciones de origen glaciar, y acoge en su interior una gran diversidad florística y faunística, donde destaca la presencia de especies boreo-alpinas u orófilas para las que constituye un importante refugio desde las últimas glaciaciones. Aparecen también ecosistemas acuáticos ligados al glaciarismo de notable peculiaridad, entre los que sobresalen varias lagunas de génesis glaciar que están incluidas en el Catálogo Regional de Zonas Húmedas de Interés Especial (Laguna Negra, Laguna de la Cascada, Laguna Larga, Laguna de Las Pardillas, Laguna de Los Patos, Laguna Brava, Laguna Oruga y Laguna Muñalba). Tiene además un gran atractivo paisajístico que reside en el interés y espectacularidad de las formas glaciares, los contrastes de color y textura ligados a los ecosistemas acuáticos y los paisajes propios de la alta montaña mediterránea.
Por otro lado, el valle de Neila constituye una unidad geomorfológica bien diferenciada en el conjunto de la Sierra de la Demanda, perteneciente casi exclusivamente a la cuenca hidrográfica del Ebro, con un aislamiento relativo respecto al resto de los valles de la Demanda que ha facilitado la conservación de unos valores paisajísticos propios muy destacados, un atractivo que motiva la elevada afluencia de visitantes que recibe.
Su notable relevancia medioambiental motivó su inclusión dentro de la Zona de Especial Protección para las Aves (ZEPA) ES 4120012 “Sierra de la Demanda”, designada por la Unión Europea el 31 de agosto de 2000, y formar parte la Lista de Lugares de Importancia Comunitaria (LIC) de la Región Biogeográfica Mediterránea, adoptada según Decisión de la Comisión Europea de 19 de julio de 2006 con el nombre ES 4120092 “Sierra de la Demanda”.
Todas estas características hacen que en conjunto el espacio delimitado manifieste unas características naturales sobresalientes o muy destacables respecto a su entorno por lo que es oportuno dotarlo de un marco jurídico que garantice la preservación de sus valores y la promoción de medidas de restauración y mejora de los recursos naturales que así lo precisen.
El Plan de Ordenación de los Recursos Naturales (PORN) de Lagunas Glaciares de Neila (Burgos) se aprobó por Decreto 111/2007, de 15 de noviembre. Su declaración como Parque Natural de las Lagunas Glaciares de Neila se produjo mediante la Ley 12/2008, de 9 de diciembre. Y recientemente se ha publicado el Decreto 47/2009, de 16 de julio, por el que se regula la composición de su Junta Rectora. "

Bere ertzetik jarraituz askaltoki eta aterpe libre batetara iritsiko gara.
Neguan bereziki mendigoizaleek erabiliko dutena.

Bere gibeletik jarraituko dugu bidea eta segituan zutoin batek bertz ikusgarri bat daukagula adierazten digu.
Eta honela Zaldien kobazulora hurbiltzea erabakiko dugu. Potros leizea, Cura Merino bezala ere ezagutzen dena. Granitozko bloke handien arteko babesleku natural txiki bat da, dirudienez, Independentzia Gerran kleriko gerrilari ospetsu horri aterpe eman ziona.




Kobako ingurunea behatu ondoren berriz ere bidera jaitsiko gara.
Bideak pinu gorri eta zenbait haginen artetik eramango gaitu.
Aurrerago sua mozteko eremu batetara aterako gaitu eta handik ezkerretik gora aldapa ederra izango dugu.



Goiko partean Eskuin alderako bidea jarraituko dugu, berriz ere zuhaitzen artean barneratuz eta poliki poliki altuera irabazten.


Mendi-ertzetik gora segituz altuera irabaztean, zuhaitzak desagertuz doaz eta ikuspegi zabalak behatzeko aukera izango dugu.



Estrato handi baten gainera iritsiko gara. Honek goiko eta beheko aintzirak bereizten dituena da.
Honela beheko aldean ur-jauziaren urmaela ikusiko dugu.


Altuera irabazi dugula agerikoa da, zuhaitzak desagertu bai dira. Jada 1.900 metrotik goiti gaude.

Laguna Beltza gure azpian ageri da.
Guk aintzirara jaitsi ordez gora jarraituko dugu Campiña mendiko zirko glaziarra ibiltzeko.

Laguna Negra azpian dugularik paisaia ederra ikusten da.

Zirkoko aurreneko tontorrera iritsiko gara. Bertan argazkiak egiteko parada.
Laguna beltza osorik ikusgai dugu aurrera jarraitzean.
Azkenik 2.000 metrotik gora gaude eta tontortxo honetan hamaiketakoa hartuko dugu.
Aintzira Beltza eta Zabalaren hasiera ikusiko dira bertatik. Eta Zirko glaziar higatua, noski.



Ziko glaziarra bi aintzirekin eta La Campiñako tontor nagusia pare parean ditugu.






Hamaiketakoeran ostean gailurretatik aurrera jarraituko dugu. Bertan haizeak gogor astintzen bagaituen arren, bidea ez du zailtasunik.


Gailurretatik aintzira Beltza inguratzen jarraituko dugu.


Bigarren tontortxo batetatik igaroko gara.





Azkenik La Campiñako tontor nagusira iritsi arte. Bertan talde argazkia.
Buzoia eta aintzira luzea bere gibelean, ezkerrera aintzira Beltza dagoelarik.

Erpin geodesikotik Urbioneko gailurra.

Bertze atsedenalditxoa erpin geodesiko eta tontorrean.

Eta bertze aldetik jaisten hasiko gara.



Bertze magalerantz bideratuko gara, mendi-ertzetik.
Oraingoan Ahateen eta Brava aintzira ikusgai izango ditugularik.
Puntu honetan, mendi-ertza utziko dugu eta zuzenean aparkalekura jaitsi ordez, eskuineko bidexka batetatik, magala zeharkatuko dugu.











Aintzira bien gainetik dagoen zirko glaziar txikiago honetatik igaro ostean, bertze mendi-ertz batetara iritsiko gara eta bertatik altuera galtzen jarraituko dugu.
Brava aintziraren altuerara iristerakoan, ezkerretik bidexka estu batetatik magaletik jarraitu beharko dugu.


Bide honek Laguna Bravako aterperaino eramango gaitu.
Aterpea.

Eta azkenik Laguna Bravara iritsiko gara.


Bertako paisaiak ikusteko gure denbora emango dugu, eta aintzirako animaliak behatzen emango dugu denboratxo bat.




Bidea jarraituz, pista batetara aterako gara eta honen bitartez aintzirak inguratuko ditugu.



Ahateen aintzirara iritsiko gara.

Eta pistaik aurrera, aparkalekura hurbilduko gara.

Aparkalekura iristear.
Bertan aintzira ezberdinen informazio ohola ikusgai dugu.

Eta bertatik autokarabanara.
Arratsaldean hodei eder batzuk izango ditugu.

Ibilbide polita, erosoa eta Neilako Aintzira glaziarren Natura Parkea ezagutzeko guztiz egokia.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina