Sarrera honetan Portaletetik abiatu eta Pic D´Estremere eta Pic Petruserako ibilbide zirkularra aurkeztuko dut. Ibilbide egingarria laburra delako eta desnibela handia ez delako. 6,7 km inguruko ibilbidea eta 460 metrotako denibel duna. Sallenteko mendate zaharrera gerturatuko gara, bertan iboi baten arrastoak ikusgai dira, eta handik malda malkartsuenetatik tontorrera igotzeko. Ibilbide honek ikuspegi eder eta zabalak eskaintzen dizkigu eta Midi D´Ousseauren ikuspegi ederrenetarikoak eskaintzen dizkigula erratera ausartu egiten naiz ere.
Ibilbidearen xehetasunak Wikilocen:
Powered by Wikiloc
Ibilbideko bideoa:
Ibilbidea eta altimetria.
Ibilbidea 3 D formatuak ikusteko HEMEN SAKATUAnayet mendia
Eta Midiren haitz berezia.
Mendatetik apur bat beherago jaitsiko gara aparkatzera eta bertatik ibiltzen hasteko, errepidea zeharkatu eta zuzenean mendira bideratu.
Errepidearen bertze aldetik igotzen hasi
Altuera apur bat irabaztean Portaletetik goiti Midi ikusgai izango dugu.
Eskuin aldera bideratuko gara altuera irabazteko.
Eta geroago ezker aldetik pistara iristeko.
Gorago bertze pista batetara pasako gara.
Eta honetara iristean eskuinetik jarraitu beharko dugu. Hala ere aurren zati honetan bide ezberdinak jarraitu daitezke, beti ere Portaletetik urruntzen den norantza jarraituz.
Arratsaldearen hasiera da eta haizeak dakarzkin hodeiak egitura eta forma bereziak eskainiko dizkigute ibilbidean zehar.
Portaleteko erdiko aparkalekua ikusgai izango dugu momentu batean.
Petruseko hormak estratoen egitura bereziekin.
Midi
Anayet
Puntu honetan pista desagertzen doa eta bide batetik jarraituko dugu. Harri multzo batek bidea adierazten du.
Bide honetatik mendi-lepotxo batetara iritsiko gara.
Eta honen gibelean ezker aldetik haranaren bukaera partera bideratuko gara, hots, Sallenteko mendate zaharrerantz. Buelta ematean sai pilo bat gure gana etortzen ikusiko ditugu.
Harantxo batetara iritsi eta apur bat igo ondoren iboira iritsiko gara.
Sallenteko portua eta iboia.
Bertan Frantziarekiko muga dago eta horren adierazle gisa, Natura-Parkearen hasierako zutoina ikusgai dugu.
Iboia gainditu eta segituan ezker aldetik mendi magaletatik gora joko dugu. Animaliek sorturiko bidexkak jarraitzeko aukera dago.
Belarrezko aldapak izanda, edonondik igotzeko aukera eskaintzen digu.
Aldapa gogorrenei ekingo diogu Petrus eta D´Estremere mendien arteko lepora bideratuz.
Mendi-lepora iristean, Midi D´Ousseauren ikuspegi ederrak agerikoak izango dira.
Geroago Petrus tontorrerako bidea jarraitu beharko dugu, baina aurretik Estremere mendiko tontorrera gerturatuko gara.
Pic D´Estremereko tontorretik ikuspegi ezberdinak.
Petrusos mendiko tontorretik.
Portalet aldera gerturatzean eta Peyreule mendia apur bat ezkerrean uztean, Infiernoko tontorrak eta bere marmolada ikusteko aukera izango dugu.
Aurrera jarraituko dugu Portaleten gainean dagoen tontorrera iristeko.
Mendi honen tontorra harri metatuez adierazita dago.
Tontorra utzi eta mendi-ertzera daraman bidea hartuko dugu.
Mendi-ertzean sakonunetxo bat topatuko dugu eta bertatik, eskuineko magalera jaisteko bidea dago.
Beheko haranera hurbiltzean marmota ezberdinak bere gordelekuetatik gertu ikusteko parada izango dugu. Arratsaldea aurrera egin du eta jenderik ez egoteak lagungarria izan da.
Portaleterako bide argia jarraituko dugu.
Bertze marmota batzuk ikusiko ditugu oraindik.
Portaleteko mendatera eta eraikinetara iritsiko gara.
Nazional -Parkearen egoitzara gerturatuko gara informazioa irakurtzeko.
Pourtaleteko argazki tipokoa, nola ez ba.
Eta azkenik kotxea utzita dugun aparkalekura errepidez joko dugu.
Ilunabarrean Sallenteko portu edo mendate zaharretik lainoak sartuko dira.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina