2021(e)ko maiatzaren 29(a), larunbata

Etxegarate Intsusburu

 Sarrera honetan Etxegaratetik Intsusburu mendira arteko GR-12aren margoketaren ibilbidea aurkeztuko dut. Beraz ez erreparatu gehiegi emandako denboran, margoketa lanean aritu bai naiz. Ibilbide honek bi zati ezberdinduak ditu, aurrenekoa non altuera gehien hasieran irabazten dugun eta bigarrena basotik eta Nafarroa eta Gipuzkoaren mugatik burutzen dena. Ibilbidean eta mendi lerroaren goiko aldetik ibiliko garenez, zenbait megalito ikusteko aukera izango dira, batzuk adierazi ditudanak baina badira bertze hainbertze tumulu eta trikuharri gehiago.

Ibilbidearen xehetasunak Wikilocen:

Powered by Wikiloc

Ibilbideko bideo laburra:



Ibilbidea eta altimetria


IBILBIDEA 3 D FORMATUAN IKUSGAI


Etxegaratera gerturatuko naiz eta kotxea Mikeleteen kuartel zaharraren inguruan utziko dut ibilbidea hasteko. Mikeletetxe edo eta arbitrio edo zergen etxeak nahiko utziak dauden arren, garai historiko baten lekuko zuzenak dira. Mikeleteek zergak kobratzen zituzten, probintzia mugakideetako produktuen sarrera kontrolatzen zuten. 1967. urtean desagertu ziren.

Diario Vascon 2015. urtean argitaraturiko artikulu batetatik bildutako informazioa:

1856an, Mikeleteen Gorputza irauli zuen aldaketa bat egon zen. Foruzainei eratxiki zitzaien probintzia-arbitrarioen zerga-biltzaile lana, eta aurrerago Probintziaren jabetzako bideetan ezarritako diru-zorroen bilketa, ordura arte jendaurrean enkantean jartzen baitziren. Horretarako, kontrabandoa jazartzeko eskumenak izan zituzten: Nafarroarekin (Arritxulegi, Uli, Sarasamendi, Zarate), Arabarekin (San Adrian, Artiako San Juan, Oñati-Arantzazu), Frantziarekin (Behobia), Nafarroarekin (Endarlatza, Pagoaga, Urto, Illarrazu, Lizarrusti, Etxegarate, Otzaurte, Kanarrearan, Urtzaran eta Urtzaran (Araba) mugako postuak.

Lan hauek mikeleteak lurralde osoan ezagun egiten lagundu zuten, onerako edo txarrerako, kasuaren arabera. Eskasia ekonomikoaren garaian, zergak ordaintzea zama bat zen familia askorentzat, eta estraperloa, berriz, bizirauteko irtenbide bat. Foruzainek oinez, zaldiz edo gurdiz iritsitako pertsonak miatzen zituzten, bai probintzia mugakideetatik Gipuzkoara sartzen zirenak, bai zalgurdiak. Denek 'deklaratu' behar zuten zeramatena.

Ibilbidearen hasieran informazio oholak aurkituko ditugu.
Informazio oholak



Eskailerara zuzendu eta hau gainditu ondoren aldapan gora hasiko da ibilbidea. Arestian aipatu bezala, aurren zati honetan txangoko desnibel eta malda handienei ekin beharko diogu.
Ibilbidearen hasiera oraindik zuhaitz batzuen artetik abiatuko da, segituan soro batzuetatik malda handienei ekiteko. GR-a margotzerakoan aldiz, zati honetan zutoinak nagusitu egiten dira eta ez dugu lana gehiegirik izango.
Larrazkondo eta mendateren bertze aldeko mendiak

Soroak bukatzerakoan eskuin aldera abiatzen den pistatik basoan barneratuko gara. Hemendik aurrera ibilbide gehiena basotik izango da, beraz oso aproposa udako bero egunetan egiteko. Hori bai ez ditugu ikuspegi zabalak izango Intsusburura iritsi arte.
Pistatik basoan murgilduko gara


Balankaleku mendiko magaletik ibiliko gara


Balankaleku mendiko lepora iritsi eta bertan dugun hesia gainditu

Mendi-lepoan hesia gainditu eta ezkerretik pista zabalago batetara iritsi arte jarrituko dugu.
Pista horrek Gurutzeako mendatera eramango gaitu. Bertan Bi haranak elkartzen dituen pista zeharkatu beharko dugu, kordaletik, hesitik gertu jarraitzeko
Gurutzetako lepoa
Pinaditik gertu, eta hesia gainditu gabe, berriz ere basoan murgilduko gara. Tarte honetan usategietak egoten dira, beraz kontuz udazkenean.
Usategietak eta Albiola mendia igaro, eta aldapan beherat egingo dugu, kontuz iratxo batzuen artean bidegurutze bat izango dugu. Bertan eskuinera jo, hesia gainditu arte eta berriz ere basoan, ezkerretik jarraitu.
Bidegurutzean eskuinera jo

Zuhaitzen enborretan hasitako onddoa
Basotik jarrituko dugu hesia gainditu gabe bertze mendi-lepo batetara iritsi arte.
Bertatik gora jarraitu eta Muñaan mendira iritsiko gara. Berez mendi-lepo bat bailitzan, hesia gainditu eta geroago aldapan beherat egin, berriz ere.

Muñaan mendia. Ezkerretarago Muñogorana tumulua dago.
Bidetik jarrituz, bertze monumentu megalitiko batetara iritsiko gara. Oraingoan Larreluzeko trikuharria, hain zuzen ere, Artzigarreta mendiko tontorretik gertu.
Larreluzeko trikuharria


GR-a jarraitu eta Saratsamendira iritsiko gara. Bidea, agerikoa den moduan, kordala edo mendi-ertzetik doanez, konturatu gabe zenbait mendi ezberdin ezagutzera eramaten gaitu. Horietariko asko buzoirik ez dutenez, maiz ez zara konturatzen mendi bat denik.
Udazkena izanik zuhaitzen enborretan onddo ezberdinak ikusgai izango ditugu, argazkian ikusgai den modukoak.
Edo eta idortutako onddoen adibideak ere.

Igartzamenditik igaro eta aldapan beherat egitean Igartzako trikuharri edo tumulura iritsiko gara. Sasiak ikuspegi osoa izatea ekiditzen digutelarik.

Igartzako trikuharria
Hesiaren aldamenetik jarraituz trikuharri eder batetara iritsiko gara. Oraingoan hesiaren bertze aldean dagoena, beraz Nafarroako trikuharria dena. Argi da trikuharriak ehorzketetarako tokiak izateaz gain, eremu ezberdinak nolabait nabarmentzeko edo mugatzen zuten eraikinak ere izan zitezkeela. Kordale honetan ikusi ditugunak teoria hau egiaztatzeko eraikitako egiturak dira.
Hesia gainditu eta Beotegiko trikuharria ikustera hurbiltzea merezi du.

Beotegiko trikuharria

Berriz ere hesiaren bertze aldera igaro eta hau jarraituz, Intsusburuko mendira iritsiko gara. Gaurko azken tontorra eta arestian aipatu bezala, ikuspegi zabalak eskaintzen dizkigun bakarrenetarikoa. Oraingoan buzoia eta bertze trikuharri eder bat izango ditugu tontorrean.
Panoramika Intsusburuko tontorretik



Intsusburuko trikuharriaren xehetasunak.


Bueltatzeko, egindako bide beretik segitu beharko dugu. Gaurkoan lasaiagoa izango da itzulera, GR-aren marka gehienak bermargotu ditudalako etorrerako bidean.

Igartzako tumulua







Ibilbidea, GR-12aren zati bat osatzen du. Basoan barna baina oso polita.

2021(e)ko maiatzaren 22(a), larunbata

Goldaratz Ilarraundiko Malkorra zirkularra

Udazkeneko egun euritsu batean buruturiko ibilbide zirkular bat aurkeztuko dut sarrera honetan. Udazkeneko koloreetaz goxatzeko txangoa, baina gaurko kasuan udazkena atzeratua datorrela eta euria eta lainoak, ez didatu kolore ezberdinetaz jabetzeko aukera gehiegirik eskaini.

Ibilbidearen xehetasunak Wikilocen:

Powered by Wikiloc

Txangoko bideo laburra:




Goldaratzeko basoa


Ibilbide laburra baina arras polita, bereziki erdi aldeko zatian, zortzi kilometro baino apur bat gehiagokoa, Goldaratz herrian hasiera eta bukaera duena.

Ibilbidea eta altimetria

Ibilbide zirkularra

Udazkeneko goiz honetan Goldaratz herrira gerturatu nahiz bere inguruan dagoen basoan murgiltzeko asmoz. Eguna euritsua ageri da eta herrira iristean egoera ez du hoberat egin. Kotxea frontoian utzi eta botak jantzi eta gaurkoan ibiltzen hasi aurretik, kapera paratu behar izan dut ere. Baldintzak onak ez diren arren, bidea laburra da eta euria ez da oso gogorra momentu honetan.
Goldaratz herria
Karrika nagusitik gorat bideratu eta segituan herriko iturri eta aska zaharrera iritsiko gara.
Herriko aska

Aurrera jarraitu eta herritik irteterakoan bidegurutze bat topatuko dugu ikuilu handi edo nabe batera iristerakoan. Igoeran ezkerreko pista jarraituko dugu eta jaitsieran ezkerretik itzuliko gara. Bertan bertze iturri bat dago.

Pistatik gora jarraituz herritik urrunduko gara eta altuera apur bat irabaziko dugu. Hirurehun bat metrotara Gilleneko bordara daraman pistan dagoen bidegurutze batetara iritsiko gara. Erne ibili, pista zabala gorantz jarraitzen baduen arren, guk ezkerretik hesi gainditu eta sorotik zuzen basorantz igo beharko dugu eta. 
Puntu honetan pista nagusia utzi eta ezkerretik hesia gaindituz basorantz bideratu

Basora iristerakoan bertze hesi bat topatuko dugu eta bertan eskailera berezi bat dago hesia gainditzeko eta bide zahar batetatik basoan barneratuz gorantz jarraitzeko.
Hesia gainditzeko eskailera berezia dago

Tarte hau izango da malkartsuena baina basoan murgiltzen garenez ez da neketsuegia egingo. Gainera hemendik aurrera edonon topatu daitezke aintzinako ikaztegiak. Baso oparoan sartu egiten gara eta malda nahikoa denez erliebeaz jabetzeko aukera izango dugu ere.

Apur bat gorago, berriz ere erne ibili beharko gara, bidegurutze bat izango dugulako soberan markaturik ez dagoena. Eskuinetik igotzen jarraitu beharko da eta ez zuzen. 
Bidea eskuinetik gora jarraitu beharra dago puntu honetan
Baso oparoa izan denaren lekuko aunitz topatuko ditugu hemendik aurrera. Ikaztegieta zahar aunitz bideko aldeetara ikusgai dira Larraun ibaian izandako ola ezberdinak hornitzeko.
ikaztegieta zahar baten arrastoak.

Bertatik bidea oraindik aldapatxo malkartsu batzuei aurre egiten dioen arren, segituan altuera nahikoa irabaziko du eta eremu lauago batean, paisai karstiko berezi batera iritsiko gara. Bertan izango ditugu basoko eremu ezkutu politenetarikoak, dolinen eta harri multzoen artean hazi egiten diren zuhaitzak paisaiari xarma berezia eskainiz.






Aitzako Malkorra inguruetara iristean, bihurgune bat trazatu egin behar dugu, ezker aldera, haitz batzuen artean sorturiko bide natural batetik igarotzeko.
Haitz hauen artetik gora jarraitzen du bidea

Haitzetatik igaro ondoren aldapatxo bat izango dugu eta segituan jaisten hasiko gara eta ezkerreko norantza jarraituz pista zabalago batetara iritsiko gara. Pista horretaik jarraitu beharko dugu ondoren.



Pista aurrera jarraituz, momentu batean, eskuin aldean aintziratxo bat aurkituko dugu.

Eta handik ateratzean bidegurutze bat dago, bertan GRarekin bat egingo dugu. Euria apur bat baretu denez, GRaren bidea eskuinetik jarraituko dut Larrazpil inguruko tontortxoetara iristeko ea lainoak Sakana eta Biaizpen eremua ikusteko aukera eskaintzen didaten.

Beraz eskuinetik jarrituko dut, aldapatxo batzuren ondoren, basotik ateratzeko Larrazpileko trikuharri bat ikusteko.
Larrazpil trikuharria
Berriz ere euria hasi du eta ez dut paisaiz gozatzeko aukerarik izango, hortaz agudo bide beretik itzuliko nahiz pistara iritsi arte.

Pistara iristerakoan, gaurko tontorra egitera desbideratuko nahiz. Horretarako zuzen jarraituz Ilarraundiko Malkorrerantz bideratuko naiz. Haitz haundi batzuren goiko partera jo eta handik ezker alderantz mendi magaletik mendi ertzera atera arte. Ondoren bertze magalera igaro eta bidexka batetatik tontorrera iritsiko naiz. Tontor honek basoaren goiko aldean dago eta horri ezker eta haitz bat delako, ikuspegi zabalak izaten ditu. Gaurkoan lainoak paisaiaz disfrutatzeko aukerarik emango ez didan arren.

Ilarraundiko Malkorreko tontorra eta buzoitik Aralar aldera


Tontorretik Erga alderantz


Erpin geodesikoa tontorraren eremu estrategikoaren lekuko

Eguraldia hobetzen ez duenez, agudo jaitsiko naiz eta pistara iristerakoan, ezkerretik beherantz abiatuko naiz ibilbide zirkularra bukatzeko. Aurrerago bertze pisten bidegurutze batetara iritsiko naiz eta ezkerretik beherantz jarraitu beharko dut.

Pista nagusiago honetatik bertze pista batetara iritsiko naiz, bertan ezkerretik Goldaratz herrira iristeko.

Azken bidegurutzean zutoin hau topatuko dugu.