Sarrera honetan La Palma irlako ibilbide ederrenetariko bat aurkeztuko dut. Sumendiena, hain zuzen ere, edo hobeto erranda, ibilbide horren zati luze bat. Ibilbidea GR 131 ren azken etapa da. Baina ibilbide lineala da. Horregatik bi kotxe beharrezkoa dira edo bertzelakoan nahi den tokira arte jo eta ondoren ibilbide beretik itzuli beharra dago. Beti ere kontutan izanik, El Pilarreko eremura joatea ez dela erraza izango garraio publikorik ez dagoelako.
El Pilarreko areara kotxez gerturatuko gara bertan kotxea
uzteko. Los Llanosetik El Pasorako igoera izango dugu eta tunelak baina apur
bat lehenago eskuineko errepidez mendate eder baten bitartez iritsiko gara
aparkalekura.
El Pilar areako aparkalekua
Errepidea zeharkatu eta aterpe aldetik ibiltzen hasi
Aterpea
Aterpetik igaro eta segituan bide zutoina ikusiko dugu. Bidea arras ongi markaturik egongo da ibilbide osoan zehar. Zenbaitetan bertze PR batzurekin gurutzatuko den arren, ez du galerarik.
Aurreneko aldapak
Apur bat aurrerago behatoki bat topatuko dugu. Bertatik Caldera de Taburiente parkea eta bereziki Begenado mendia ikusgai izango dugu.
Behatokian
Caldera de Taburiente Begenado mendiarekin
Bide zabal eta ederretik jarraituko dugu. Eremu hau Areaz edo errautzez beterik topatuko dugu. Miresgarria da nola zuhaitzak eta landarediak aurrera egiterik izan duen.
Bidea errautzez beterik
Area dea estali egiten du
Begenado eta Los Llanos
Birigoyo sumendiaren magalak azken eztandaren ostean areaz beterik ageri dira
Bideak altuera bat irabazi eta gero, Birigoyo sumendiaren magaletik aurrera doa.
Goizean hodeiak paisaiaz gozatzeko aukera txikia eskainiko digute. Baina abiadura handiaz berriz ere inguru guztia estaltzen hasiko dira.
Montaña del Gallo inguruetara iritsiko gara. Bere azpian kokatzen da Cumbre Vieja edo izendatu berria den Tajogaite sumendia. Ez da harritzekoa ingurua areaz edo errautsez beterik egotea.
Montaña del Gallo
Montaña del Gallo garaitu eta Montaña Barquita sumendiaren magaletara igaroko gara. Hantxe bidegurutze bat topatuko dugu, non eskuinetik SL 104 bat egingo duen GRarekin. Guk ezkerretik gorantz jarraitu beharko dugularik.
Bidegurutzera iristen
Ibilbideko aurreneko bi kilometroak burutu ditugu, zutoinak dioenaren arabera.
Pista zabal batetatik jarraituko dugu tarte batez, mendi-lepo antzeko batera iritsi arte. Bertan GRak eskuinetik jarraitu beharko dugularik.
Bidegurutzean
Berriz ere bide eder batetatik, kanarietako pinuen artetik aurrera jarraituko dugu.
Montaña Pelada sumendiaren magaletik ibiliko gara. Bertan ere errauts dezente topatuko dugu, antzinako sumendi eta bereziki Tajogaitek botatakoak.
Montaña Peladatik
Kanaritako pinuak berezitasun bat du, hots, kanpoko azala oso potoloa du eta erre egiten baden ere, barneko enborra ez da erretzen eta hazitzen jarraitzen du.
Pinu erreta
Ibilbidean zehar jabetuko gara zer nolako hondamendia izan den sumendiarena. Gaurkoan sumenditik hainbat metro gorago ego arren geruza potoloa ageri da eremu osoan zehar. Pinuak errautsa bota egin dute baina lurra bete betea topatuko dugu, zenbait tokitan aldiz pinuetatik eroritakoak lurreko kolore beltza eskutatuko dutelarik.
Montaña de los Charcos sumendiaren magaletik gora egin eta isurketa bolkaniko batetara iritsiko gara. Bertan zurezko zubitxo bat izango dugu Nombreque sumendiko magaletatik igotzen jarraitzeko.
Landaredia errautsaren artetik abiatzen da
Isurketa bolkanikoaren gaineko zubitxoa
Isurketa bolkanikoa
Isurketa bertze magaletik
Poliki poliki altuera irabazten joango gara eta magaletik sumendiari buelta ematean pinadiaren gainetik ageriko gara.
Bertze bidegurutze bat izango dugu. Guk zuzen igotzen jarraituko dugu, eskuinetik aldiz, SL 125 abiatzen delarik.
Zuzen igotzen segi
Nombreque sumendia lainoen artean
1.800 metrotik gora iritsi gara eta lainoak guztiz inguratuko gaitu. Jada ikuspegi gutxi izango ditugu txango osoan zehar, baina honek ere paisai berezi honi xarma berezia eskaintzen dio.
Apur bat aurrerago Hollo Negro kratarrera gerturatuko gara. Lainoak inguraturik, bapatean kraterraren goiko partean agertuko gara. Sekulako krater bolkanikoa izango dugu gure aurrean. Mineral ezberdinek kolore eta egitura bereziak osatu izan dute, lastima eguzkiak kolore hauek hanpatzen ez dituela.
Hollo Negrora iristean
Hollo Negroko kraterra
Kraterraren inguruan atsedenalditxo bat egingo dugu eta gure denbora emango dugu sumendien indarrak eragindako paisai honetaz blaitzen.
Hollo Negro
Iraulketa labak osaturiko mikroestratoak
Lainoak kraterra bere osotasunean ikusten ez digu utziko
Hollo Negro
Taldekideek indarra berriturik bideari aurre egiteko prest. Tartetxo batetan azken eguzki izpiak paisai hau argitu egingo dute.
Nombreque mendirako igoera
Nombreque sumendira gerturatuko gara baina GRak aurrera jarraitzen duenez ez gara gailurrera joango SL 125etik.
Nombreque mendira doan bidea bertan abiatzen da
GRa zuzen jarraituz, segituan bertze krater ikaragarri batetara iritsiko gara. Cumbre Viejako Natura Parkean Duraznero behatokira hain zuzen ere. Gerturatzerakoan ez da kraterra ikusten, hortaz amildegira hurbiltzerakoan sumendiaren krater eredu ederra izango dugu gure aurrean. Kraterraren hondoan laba ezberdinak ikusgai dira
Kraterrera gerturatzen
Durazneroko behatokia
Kraterra laba ezberdinekin
Sumendiaren kraterraren hondoa
Behatokian
Kraterra inguratzen jarraituko dugu
Hondoko labak
Kraterra aurreragotik ikusita
Kraterraren hormak eta bere gibelean Montaña del Fraile
Panoramika Durazneroko behatokitik
Kraterra inguratzen jarraituko dugu, El Fraile sumendiaren mendi-lepora iristeko.
Sumendiaren tximinia bat
Tximiniaren xehetasuna
Eta naturak aurre egiten du baldintza kaskarrenetan ere
El Fraile sumendiko mendi-lepora jaitsiko gara eta bertan GRa utzi eta zuzenean goiko kraterra ikustera igoko gara.
El Fraile mendi-lepotik
Kraterra inguratzen jarraituko dugu
Laba ezberdinak ikusgai izango ditugu
El Fraile sumendiko goiko kraterra
Kraterra
Kraterreko eskuin aldetik gora jarraitu
El Fraile
El Fraile sumendiari buelta eman eta Las Deseadas sumendira igotzen hasiko gara
Las Deseadas sumendiak bi tontor ditu, kraterra inguratzen dutenak. Guk erpin geodesikoa duenera bideratuko gara, bertatik GRa jarraitzen duelako
La Deseada
La Deseada
La Deseadako bertze tontorra
Panoramika La Deseadatik
Gailur honetan taldea bitan banatuko dugu, erdiak kotxearen bila itzuli beharra dutelako eta bertzeek GRa jarraitzeko asmoz.
La Deseadatik aldapan behera izango da gehiena, baina lainoak ez digu gehiegi ikusten utziko. Bertatik Tenerife eta bereziki Teide ikusterik egoten ohi da, baina gaurkoan eguraldiak okerrera egiten du eta ez dugu tarte bakar batean ere ikusteko izango.
La Deseadatik jaisten
Mendi-lepo batetara iritsiko gara eta bertan bidegurutze bat dago. GRa zuzen jarraitzen duenez guk norantza hori segituko dugu. Bertatik PR 15a igarotzen da. Toki honetan bertako gazte batzuekin elkartuko gara eta sagar batzuk emango dizkigute.
Bidegurutzean zuzen
Zutoina
Bermejales sumendiaren magalean harantxo txiki bat sortuko da eta handik jarraituko dugu.
Bidearen zati hau ere errautsez beterik ageri da, guk mendiko botekin gabiltzanez, area gutxi sartuko zaigu baina zapatillekin etorriz gero, zati hauek ez dira bat ere erosoak izango. Belaunetarako aldiz, hobe, elurretan ibiliko bai gina dirudielako.
Montaña de Cabrera gerturatzeko azken aldapa hau izango dugu. Beheko partean pista zabal bat bailitzan ageri zaigu bidea. Bertako pinuen koloreak sumendietako areen beltzarekin kontraste ederrak eskaintzen dizkigute.
Lainoak ezer gutxi ikusten utziko digu eta gainera euria hasiko da, beraz bertze mundu batetik gabiltzalaren sentsazioa ematen du.
Montaña Cabrera gainditu eta Montaña de los Faros aldera gerturatuko gara.
Bidegurutze bat izango dugu. Ezkerretik sumendi batetara igotzeko eta eskuinetik GRa jarraitzeko.
Bi sumendiak inguratuz bidegurutze batetara iritsiko gara. Oraingoan ere zuzen jarraitu beharko dugu.
Jaisten jarraituko dugu paisai ilargitar honetatik. Punu berdeak bizitzari eutsi egiten diote basamortu eremu honetan.
Isurketa bolkaniko berri bat ikusgai izango dugu. Eta oraingoan labak eroritako bidera ere iritsiko gara.
Bertze isurketa bolkaniko bat
Bidegurutze berri bat izango dugu. Oraingoan ezkerretik beherat jarraitu.
Bidegurutzeko zutoina
AA motatako labak ederki ikusteko aukera izango dugu isurketa bolkaniko honetako beheko partean.
Aurrerago bertze bidegurutze batetara iritsi eta zuzen jarraitu beharko dugu.
Zuzen bidegurutzean
Montaña del Fuego aldera iritsiko gara. Oraingoan eguzkia agertuko da. Altuera nahiko galdu dugulako eta hegoalderantz jotzen dugulako. Fuente de los Roqueseko bidegurutzera iritsiko gara, baina ura nahikoa daramagunez, ez gara iturrira desbideratuko.
Montaña del Pino inguruetara iritsi eta bertze bidegurutze bat izango dugu. Oraingoan ere GRtik zuzen jarraitu.
Bidegurutzean zuzen
Zutoina
Beherago pista batetara iritsiko gara eta hau zuzen zeharkatuz bidetik jarraitu beharko dugu.
Zuzen bidetik
Metro gutxi batzu beharago berriz ere bertze bidegurutze bat izango dugu eta oraingoan ere zuzen jarraitu beharko dugu.
Zuzen
Azkenik errepide batetara aterako gara, eta bertan, ezkerretik metro batzuk egin beharko ditugu, polikiroldegi eremura hurbiltzeko.
Errepidean ezkerretara
Aurrerago errepidea ezkerreko bide batetatik utziko dugu Los Canarios herrira jaisteko.
Errepidea ezkerretatik utzi
Los Canario herria
Los Canarios
La Iglesia de San Antonio Abad
Eliza honen inguruko informazioa wikilocetik bilduta:
presenta una construcción de un solo cuerpo de estilo canario de 22,65 m de ancho y 6,65 m de altura.
Esta Iglesia data de 1576, como Ermita aneja a la Parroquia de Mazo. Sobre 1603 se hicieron los lienzos de la pared que antes eran de tablas, se arregló el altar y se cubrió y encaló la Ermita. En 1706 se coloca suelo de tablas “sollar”. Entre 1730 y 1734 se realizan obras de reedificación, interviniendo varios pedreros, entre ellos Domingo Crespo que realizó el arco de la puerta, esta obra de reedificación se prolongó hasta 1745.
La Ermita se erigió en Iglesia parroquial el 29 de julio de 1832 y desde esa fecha ha quedado independiente de su matriz. Su campanario, realizado por Estanislao Duque, data de 1866. El Presbiterio tiene forma rectangular y mide 10 m de longitud por 6,65 m de ancho y los frescos de su techo fueron realizados por Ubaldo Bordanova Moreno en 1904. El techo es de cáñamo encalado, y por fuera, cabe destacar la espadaña de cantería sobre dependencias anexas al templo.
Entre 1901 y 1904 es objeto de ampliación en la cual se aumenta desde la puerta principal hasta el coro.
Ibiltariaren omenezko eskultura
Los Canariosera egarri eta neke iritsiko gara
Indarrak berritzeko.
Ibilbide ederra eta polita benetan. Irla bisitatu egiten dutenentzako gomendagarrien hiruren arteko bat. Kontutan izan lineala dela eta azpiegitura beharrezko dela.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina