2022(e)ko abenduaren 3(a), larunbata

Etxeberritik Aixita eta arrantzaleen bidea zirkularra

Sarrera honetan Aixitako gazteluko aurriak bisitatzeko aukera izango dugu eta ondoren bihaizpen bertze magaletik jaitsi eta arrantzaleen bidetik, ibaiaren ertzetik, tarte bat eginik. Itzulera bihaizpen artetik burutuko dugu, honela ibilbide zirkularra osatuz. Ibilbidearen balio historikoez gain, naturak paisai ederrak eskainiko dizkigu ere.

Ibilbidearen xehetasunak Wikilocen:
Powered by Wikiloc
Txangoko bideoa:

Ibilbidea eta altimetria
Ibilbideko altimetria

Ibilbidea 3 Dn ikusteko

Ibilbidea
Etxeberrira gerturatuko gara bertan kotxea uzteko eta ibilbieari hasiera emateko. 
Etxeberri herria
Etxeberrin kotxea utzi eta karrikatik gorantz, iturri eta informazio oholak dauden tokira gerturatuko gara.
Iturria

GRaren informazio ohola
Bertatik hilerrira igotzen den pista jarraituko dugu.
Irurtzun, Bizkai eta Gaztelu
Hilerrira igo eta ezkerretik jarraitzen duen pistatik aurrera egingo dugu.
Hilerria
Metro gutxi batzuk gorago, bidegurutze bat izango dugu. Aixitara joateko aurrenez, ezkerreko norantza segitu eta ibilbidearen itzuleran, puntu berera iritsiko garenez, Etxeberrirantz jo.

Bidegurutzean eskuinera

Bidea basotik gorantz eramango gaitu igoera polit eta lasai batetan.
Bidea basotik gorantz

Tontortxo batetara iristerakoan, Aixita eta gazteluaren aurriak ikusgai izango ditugu.
Aixita

Bidetik gora segi eta mendi-lepo batetara iritsiko gara. Hantxe burnizko zutoin batetan Aixita gaztelurako norantza adierazita izango dugu. Eskuinetik eta haitzetara daramagun bidea jarraitu beharko dugu, eta jaitsieran puntu berera iritsi eta oraingoan bertze magaleko bidea segitu beharko dugu.
Mendi-lepoan eskuinetara
Hasieran basotik haitzetarantz joko dugu, eremu berezi batetatik.
Basotik Bihaizpen haitzak ikusgai dira

Aixita gure eskuinean
Haitzen gainera iritsiko gara eta bertatik Aixita gaztelua eremu estrategikoan dagoela argi dago. Bihaizpen inguruan eta alde batera amildegia eta soilik hego aldera magal malkartsuarekin. Kasik eremu guztietatik defentsa natural garai ezinez inguraturik.
Aixitako haitza

Panoramika Aixita aurretik
Haitzaren goiko partetik Aixitara iritsiko gara.
Bihaizpetako haitzetan

Aixita gazteluko informazio ohola.

Aixita Gazteluaren sarrera
Aixitako gaztelua maila edo altuera ezberdinetan eraikita dago.
Aixitan

Aixitako aurreneko eremuan

Sakana Aixitatik
Aixitako gazteluaren inguru
Aizita edo Aixitako gazteluaren inguruko informazioa, Iñaki Sagredok  Trabajos de Arqueología Navarran, 2018. urteko 30 alean, argitaratua: estekan informazio gehiago irakurri daiteke "Intervenciones arqueológicas en los castillos roqueros de Irurita, Aitzita y Ortzorrotz. Sistema defensivo de la merindad de las Montañas"
Bertatik jasotako ideia batzuk:
"Artikulu honetan azaltzen dira Mendialdeko gaztelu malkarretatik hirutan, Axita, Irurita
eta Oltzorrotzen, 2010. urtetik gaur egunera arte egindako esku-hartze arkeologikoak.
Gestión Cultural Larrate taldeak egindako ikerketa sartuta dago Nafarroako
erreinuaren defentsa sistemako gaztelu malkarren ikerketa orokorrean. Artikulu honetan
azalduko da egindako lanen laburpen bat eta ikerketa labur bat, zeinetan paratu
den gaztelu bakoitzaren kokapena, beste puntuekiko komunikazioa, gunearen defentsa
eta eraikuntza tipologia.

La distribución de las fortificaciones dentro de cada merindad sigue un patrón claro.
Por una parte, un castillo mayor, cabeza de merindad y sede del merino, donde se articula
la defensa más importante y está directamente relacionado con la ciudad, villa cabeza
de merindad y, por otra parte, una serie de fortificaciones satélite, no lejos de este primer
epicentro defensivo. Por último, se situaban los castillos más expuestos, en la misma marca fronteriza, una línea fortificada de castillos roqueros que controlan el espacio y a su vez mantienen contacto visual entre ellos, con una pequeña guarnición para su defensa a las órdenes de un alcaide, que debía seguir lo estipulado por el fuero general.

el castillo de Aixita y el de Orarregi. Estos dos últimos fueron perdiendo importancia estratégica y en los últimos documentos solo se menciona que tuvieron «guardallaves» o personas  Su función fue la de controlar el estratégico paso del río Larraun y la extensión oriental del corredor de la Sakana, junto con el paso de Oskia, entrada natural a la Cuenca de Pamplona. Este complejo espacio estaba controlado por varios castillos: el de Aixita, que vigila el desfiladero del actual paso de Las Dos Hermanas, el de Orarregi,
en el monte Gaztelu, que controla el paso de Oskia, y el castillo de Garaño, a escasa distancia del de Orarregi, que controla de igual forma el mismo acceso a la Cuenca de Pamplona.encargadas de visitarlos de vez en cuando.

La primera mención documental data del año 1210, cuando Sancho VII el Fuerte
dio referencias al castelum de Ayçita en los fueros de «Arraiçega, Guiçairudiaga, et de
Echaverri et de Irurçun et de Latorlegui et de Aiçorbe et Iruniueta» (AGN, Comptos,
caja 1, n.º 83; Idoate, 1974, n.º 156; Jimeno, 2008). A partir del siglo XIII son asiduas
las referencias al castillo en los nombramientos de alcaides.
En 1405 el castillo consta como abandonado, si bien aparece años después en el listado de los castillos de la merindad.
El castillo cobró nuevamente importancia durante las guerras civiles del siglo XV. En
1461, Aixita fue conquistado a los beamonteses por el escudero Juan de Eraso y sus
parientes.
Aixita consta como destruido en la primera tanda de demoliciones decretada por
Fernando el Católico, tras producirse la conquista del reino en 1512. Un documento extraído del Archivo de Simancas sobre una carta de Juan de Gúrpide, oidor de Comptos, da pistas de la destrucción de varios castillos y la excusa utilizada:
Han tenido algunas fortalezas de este reyno en cargo robar a los comunes y gentes labradoras
de aquellas en fuera por ser los alcaides de las mismas hombres de mala suerte y
pobres. Por eso, las fortalezas que aquin iyran nombradas se derroquen por tierra pues
no aprovechan sino para dañar. Asimismo me parece que para asegurar y cerrar como
con una llave todo este reyno y ahun casi toda España será para que nunca gente francesa
por vía de guerra o armada pueda pasar. [...] Castillo de Arieta, (Aiçieta) que es en la
entrada de un valle que se llama Arraqui, que no aprovecha sino para cueva de ladrones,
más otro castillo llamado Orzorroz que no es sino lo mismo de arriba, más otro castillo
llamado Garanio es de la condición de los otros de arriba (AGS, Estado, leg. 351, doc. 62).  "
Ur-biltegia

Dorre nagusiaren aurriak

Informazio ohola

Irurtzun eta Oskiako pasabidea

Ur-biltegia

Goiko dorreko aurriak

Aixita

Saiak Bihaizpen inguruan

Bihaizpa nagusia



Saiak Erga aldean 

Aixitako Gazteluaren oroigarrian
Aixitako gaztelua bisitatu ondoren berriz ere mendi-lepora jaitsi beharko dugu.
Mendi-lepoan, eskuinetik pistara aterako gara, hesi bat gainditu ondoren.
Hesia gainditu
Hesia gainditu eta pistaren hasieran, eskuinetik bide bat topatuko dugu. Bertatik jaisten hasiko gara, GRa utziz.
Eskuinetik beherantz
Bide honek pista batetara aterako gaitu, eta oraingoan hau jarraituz ezkerretik beherantz segi.
Pista nagusira atera eta eskuinetik jaisten segi
Pistak Larrau ibairantz jaitsiko da, Bihaizpen hormak gibelean utzita.
Aixita eta Bihziapa nagusia
Bidegurutze batetara iritsiko gara. Bertan arrantzaleen ibilbidearekin bat egingo dugu. Oraingoan ezkerretik Larrau ibairantz jarraituko dugu, bide eder honetako tarte bat osatzeko. Itzuleran puntu honetatik igaroko gara, baina oraingoan zuzen jarraituz, Bihaizpen aldera.
Bidegurutzean

Zurezko aurren zubitxoa
Bidetik zurezko bi zubitxo topatuko ditugu.
Zurezko bigarren zubia
Aurrerago presa baten paretik igaroko da arrantzaleen bidea.
Presa
Ibaiaren ertzeko bidea lasaia eta polita da.
Larrau ibaia

Puntu honetan aintzinako mehatoki batetara iritsiko gara.
Mehatokiaren informazio ohola

Mehatokia
Berriz ibai ertzetik gora jarraituko dugu.

Autobidea eta errepidera iritsiko gara. Bertan zubia dago eta haraino iritsiko gara gaurkoan.
Plazaolako bidea
Plazaola tren zaharraren bidera iritsiko gara. Hantxe askaltoki bat aurkituko dugu.
Plazaola bidea

Askaltokia
Indarrak berritu eta gero, bide beretik, Larraun ibiaren ertzetik bihaizpen ingurura gerturatuko gara.
Larrau eta Bihaizpa Nagusia eta Aixita
Oraingoan bihaizpen arroilara iritsi eta behatoki bat topatuko dugu. Bertatik haitz nagusiaren hormak bere osotasunean ikusgai izango ditugularik.
Bihaizpa Nagusia

Bihaizpa txikia

Behatokiko informazio ohola
Arroilara daraman bidetik jarraituz, Bihaizpen azpitik igaroko gara.

Pareta ederra


Bihaizpen artean pasa eta Larraun ibaiaren gaineko zubira iritsiko gara. Beertatik Irurtzunera joaterik dago, baina gure kasuan ibaia zeharkatu gabe zuzen jarraitu beharko dugu.
Puntu honetan eskuinetik gorantz abiatzen den bidea hartu beharko dugu Etxeberria aldera.
Eskuineko bidetik igo

Bideak poliki poliki altuera irabazten du eta Aixitaren hego aldeko hormetara gerturatzen da. Bidean berean iturri bat dago.
Iturria
Bidea jarraituz, goizeko bidegurutzera iritsiko gara eta bertatik ezkerretik Etxeberrira jaitsiko gara.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina