Sarrera honetan Iruñatik Iberora Arga ibaiko pasealekutik eta handik Lizasoain aldetik Berriozarrarte. Bizikletaz osaturiko bide erraza eta erosoa, hori bai, aurreneko zatian, hobeto da goiz joatea bertzelakoan oinezko askorekin topo egiterik dago. 30 km inguru eta aldapa gutxiko ibilbidea da.
Ibilbidearen xehetasunak Wikilocen
Ibilbidea eta altimetria.
|
Ibilbidea |
Ibilbidea 3 Dn ikusgai
|
Altimetria |
Donibanetik abiatuko gara gaurko ibilbidea egiteko.
|
Arga ibaia ronda pasealekutik |
Arga ibaira jaisteko
|
Lagunak ondoren parkera zuzen segi |
Eulzako parkean sartu eta eskuineko aurreneko bidegurutzetik abiatuko gara, aldapan gora egin ordez.
|
Parkean eskuineko bidea hartu |
Berriz ere Arga ibaira gerturatu eta lantegiaren pareko zubi berritik bertze ertzera igaroko gara.
|
Argaren gaineko zubi berria igaro |
Ibai ertzetik eta trenaren zubiaren azpitik igaro eta gero, autopistaren zubiraren azpira gerturatuko gara. Puntu honetan Elortz ibaiak Argarekin bat egiten du eta bigarrenaren izenarekin jarraituko dute itsasorako bidea.
|
Arga eta Elortz ibaiak elkartzen diren gunea |
Ibai ertzetik aurrera egingo dugu, berriz ere autopistaren zubien azpitik pasatzeko eta hauen ostean araztagira daraman sifoiaren eraikinaren aldamenetik igaro eta apur bat aurrerago Arazuriko zubi zaharrera iritsiko gara.
|
Arazuriko zubi zaharra |
Arazuriko zubi zaharra zaharberritua dago eta dotore ikusten da Argaren gainetik.
|
Zubia gainditu eta eskuinetik jarraitu |
Argaren bertze ertzetik jarraituko dugu, Arazuri herria inguratzeko.
|
Arazuriko zubi berritik eskuinera |
Arazuriren azpitik igaro eta segituan zubi berri batetara iritsiko gara. Bertatik Arga ibaiko bertze ertzera igaro eta ezkerretik ibaiaren norantza jarraitu beharko dugu.
|
Berriz ere zubi berri honetatik bertze ertzera igaro |
Ororbiara iritsi aurretik, zubi berri bat topatuko dugu. Bertatik ibaiaren bertze ertzera igaro beharko dugu. Zubiak igoera eta jaitsiera erosoa duen arren, erne jendearekin.
|
Arga ibaia |
|
Zubi berrian |
Ororbiara iritsi eta errepidera atera beharko dugu, bertatik Argaren zubia zeharkatzeko eta zubia bukatzerakoan eskuinetik, berriz ere Arga ibaiko ertzera jaisteko.
|
Errepidea eta zubira iristean |
|
Zubiatik bertze ertzera igaro |
Erne ibili zubian, trafiko nahikoa egoten bai da errepide honetan.
|
Ororbiara daraman zubian |
Zubia bukatu eta eskuineko karrika hartu ibaira jaisteko.
|
Zubia bukatu eta eskuineko karrikatik ibaira jaitsi |
Ororbiako harraska bisitatzera joko dugu, beraz ibai ertzetik ezkerretara metro gutxi batzuk egingo ditugu. Ondoren zubiaren azpitik daraman pistara itzuliko gara.
|
Ororbiako harraska |
|
Zubiaren azpitik igaro beharko dugu |
Ibai ertzetik jarraitu beharko dugu, bertze paseabide eta zubi berri batetara iritsi arte. Bertatik berriz ere Arga ibaia gaindituko dugu, bertze ertzetik jarraitzeko
|
Iberoko zubitik bertze ertzera igaro |
Ibero herrirantz gerturatuko gara, eta bertan zubi zaharra izango dugu Argaren bertze ertzera igarotzeko. Bertan agurtuko dugu Arga ibaia,
|
Iberoko zubia |
Ibero herrira iritsiko gara pista zuzen jarraituz. Bertan elizaren dorrearen azpitik igaro eta plaza batetara bideratuko gara, beretatik errepide nagusira iristeko.
|
Iberoko eliza |
Errepidera iritsi eta kontu handiz, eskuinetik, Iruñarako norantzan, metro gutxi batzuk egin beharko ditugu. Hauxe izango da ibilbidearen zati arriskutsu bakarra. Baina kontuz ibiliz eta mantxo, errepidea gurutxatzeko aukera izango dugu.
|
Iberon errepidea eskuinera segi |
Errepidetik metro gutxi batzuk egin eta herria amaitzen denean, ezkerretik ikusiko dugun pistatik jarraitu beharko da. Kontuz errepidea zeharkatzean.
|
Errepidea zeharkatu eta ezkerreko pista hartu |
Pista hartu eta Arakil ibaiko ertzera eramango gaitu.
|
Ezkerreko pistatik segi |
Metro gutxi batzuk egin eta bidegurutze batetara iritsiko gara. Nahi izanik eskuinetik Ororbiara joaterik dago baina gaurkoan zuzen jarraituko dugu Ororbia ez zeharkatzeko.
|
Bidegurutzean zuzen segi |
|
Izu aldera |
Pista ereindutako landetatik eramango gaitu. 2021ean sojaz inguraturik ibiliko gara.
|
Musukoarekin ibili behar izateak bere eragozpenak ditu |
|
Pistak errepidera aterako gaitu |
Pistatik errepidera iritsiko gara. Bidegurutzean eskuinetik metro batzuk errepidetik egin beharko ditugu. Baina Iruña taldeko futbol zelaietara iritsi baino lehen, ezkerretik pista bat ikusiko dugu. Pista horretatik jarraitu beharko dugu.
|
Errepidetik eskuinera |
|
Metro gutxi ondoren errepidea utzi ezkerretik |
|
Ezkerreko pistatik jarraitu beharko dugu |
|
Bidegurutzean zuzen segi |
Aurrerago bidegurutze batetara iritsiko gara eta oraingoan zuzen jarraitu beharko dugu.
|
Pistatik zuzen jarraitu |
|
Bidegurutzera iristen |
Pista honetatik zuzen jarraitu eta berriz ere ereindutako landetatik ibiliko gara.
|
Berriz ere landarez inguraturik |
Aurrerago Izura daraman errepidea zeharkatu beharko dugu eta zuzen pistatik jarraitu.
|
Errepidera iristen |
|
Errepidea zeharkatu eta zuzen pistatik segi |
Pista honetatik Orkoien herriko azpiko zubi zaharrera iritsiko gara. Bertan bidegurutze bat dugu. Gure kasuan ezkerretik, ibaiaren ertzetik eta autopistaren paretik doan pista jarraituz.
|
Bidegurutzean ezkerretara |
|
Orkoien herriko zubi zaharra |
Autopistaren paretik jarraituko dugu, Loza herrirara daraman errepidera iritsi arte. Bertan ezkerretik metro gutxi batzuk egin beharko ditugularik.
|
Errepidetik ezkerretik jarraitu |
|
Metro gutxi batzuren ostean eskuineko pistara jo |
Errepidetik apur bat ibili eta segituan eskuinetik ateratzen den pistatik jarraitu beharko dugu, errepidea utziz.
|
Eskuineko pistatik segi |
Pista honek autopistaren paretik eramango gaitu. Puntu batean errepidearen zubiaren azpitik igaro beharko dugu eta honeal Agustinoseko poligonora iritsiko gara. Bertatik jarraitu eta Berriozar herrira gerturatuko gara.
|
Berriozarrera joateko autopistako azpiko errepidetik |
Berriozarreko pasealekutik Decathon aldera aterako gara eta han bidegorria jarraituz Iruñara itzuliko gara.
|
Autopista azpitik igaro |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina