Iruñerriko bizikletaz egiten den ibilbide oihoenetariko bat aurkeztuko dut bertan. Iruñatik abiatuta, Arga ibaiko ibilbidetik Badostainera eta ondoren Labiano herrira pistetatik gerturatuz. Labianotik aldapa nagusiak izango ditugu Taxoareko mendi-lerrora igotzeko. Tartetxo bat ez da bizikletaren gainean egiteko modukoa, oso trebea ez bazara, baina motza da. Taxoareko mendi-lerroko bide estuetatik bizikletaz ibiltzea berezia da, batetik ikuspegi ederrak eskaintzen dituelako eta Noaineko ur-biltegietarako jaitsiera apur bat teknikoa delako ere. Noaine herritik Eskirozera errepidez eta azkenik berriz hirian bidegorritik abia puntura arte. 38 km baino gehiago kilometro beteko ditugu.
Donibane auzotik atera eta Arga ibaira zuzenduko naiz, bertatik aurrera egiteko. Horretarako Plazaola tren zaharraren tuneletik igaro eta zubia pasatzerakoan eskuineko bidetik joko dut.
Plazaolako zubia
Arga
Bertatik Aranzadiko zubiraino iritsiko naiz. Zubia igaro eta oraingoan ezkerretik parke berritik jotzea erabaki izan dut. Eremua osoa atondu dute eta gune lasaia izaten da. Hori bai goiz joan bertzela oinezko aunitz ibiltzen da bertatik.
Aranzadiko zubia igaro eta ezkerreteik
Arga inguratuz El Molinora iritsiko naiz eta bertatik Labrit aldaparen bukaerara atera ere. Semaforotik pasa eta Magdalenako zubi zaharretik Arga ibaiko bertze ertzera igaroko naiz.
Magdalenako zubia
Arga
Zubiaren bertze aldean parke berria egin dute eta bertan Iruñerrian gelditzen zen odolezko noria bakarrenetarikoa topatu zen. Zenbait txosten historiko eta etnografiko nahiz arkeologiko prestatu arren, azkenean udalak bereak egin ditu eta originala zena desmontatu eta egitura berritu bat osatu dute. Altuera eta bere ezaugarriak apur bat galdu dutelarik.
Odolezko noria
Txosten horietariko bat prestatzerakoan burutu nuen bideo honetan, jatorrizkoa nolakoa zen ikusgai dago. Ikusleak aldera dezake egun birsortutakoa eta jatorrizkoaren arteko aldeak.
Arga bidetik jarraitu eta Magdalena eremuari itzulia emango diot, ibaiaren meandroaren burutuz. Honela Beloso azpitik igaroz eta apur bat aurrerago Burlatako zubi zaharrera iritsi arte.
Burlatako zubi zaharra
Zubitik Argaren bertze ertzera igaroko naiz.
Zubiaren xehetasuna
Arga
Bertze aldean hasiko den bidegorritik jarraituko dut, Mendillorri inguratuz eta saihesbidea inguratuz, Mendillorri garaiko errotondora iritsi arte. Bertan ezkerretik Badostainera daraman errepidea jarraitzeko.
Badostainerako errepidea hartu
Badostaineko errepidea
Badostainera iritsi eta eskiuneko errepidea segi
Badostain herrira iritsi eta sarreran berean eskuinetik errepide bat abiatzen da. Bertatik jarraituko dut eta segituan pistetara igaro ere.
Pistatik metro batzuk egin eta topatuko dugun aurreneko aldaparen erdi aldera, ezkerretik ateratzen den pista jarraitu beharko dut.
Bidegurutzean ezkerreko pistatik segi
Badostain aldera
Pista honetatik bi kilometro eta erdi baino apur bat gutxiago egin beharko ditugu hurrengo bidegurutzeraino. Bidegurutze honetan eskuinetik jaisten jarraituko dugu.
Bidegurutzean eskuinetik
Eskuinetik segi
Aldapa baten ostean bertze bidegurutze batetara iritsiko naiz. Oraingoan ere eskuinetik beherantz jarraituko dut.
Bidegurutzearen aldameneko korten aurriak
Bidegurutze honetatik gertu Zarbeta muinora joaterik dago. Bertan erromatar garaiko kanpaleku baten aurriak daude. Gaurkoan aztarnategia bisitatzera gerturatuko ez naizen arren, merezi du.
Este cerro se conoce en euskara como Zarbeta o Zaroeta, aunque fue bautizado como alto de Santa Cruz en alusión a la ermita que se encontraba en su parte más elevada. Su meseta cimera es muy soleada, gracias a una pequeña inclinación orientada de norte a sur, y fue el lugar escogido hace dos milenios por los romanos para construir allí un campamento militar desde el que controlaban las tierras de Iruñerria y en especial los castros vascones diseminados por la comarca.
Los historiadores atribuyen el origen de Pamplona al general romano Pompeyo (Pompaelo), que la habría construido en el año 75 antes de nuestra era sobre la antigua ciudad vascona de Iruñea. Algunos investigadores han aportado la hipótesis de que el campamento de Pompeyo sería precisamente el que se encuentra en este cerro del Valle de Aranguren, situado a solo ocho kilómetros del centro de Iruñea y a 200 metros más de altitud que la capital navarra.
Pistatik jarraituz Labiano herrira gerturatuko naiz baina lehenago bidegurutze batetara iritsi behar da. Ezkerretik jarraituko dut, eskuinetik Zolinako aintzirara iristerik dago.
Bidegurutzean ezkerrera
Zolina aldera
Errepidetxo bat zeharkatu eta aldapan gora Labianora iristerik izango dut.
Labiano herriko karrika nagusitik iturri monumentala eta harraskara joango naiz. Bertan ura edan eta atsedenalditxo bat egingo dudalarik.
Labianoko harraska eta iturria
Labiano
Harraska
Iturria
Errepidera atera eta eskuinetik metro gutxi batzuk egin ostean,
Errepidetik ezkerretik metro gutxi egin
ezkerretik gora abiatzen den pista hartu beharko da. Pista hau frontoiaren aldamenetik gora doa.
Pistatik gora, ezkerretik errepidea utziz
Pistatik mendi-lepo batetara iritsiko naiz. Bertan pista nagusia bukatu egiten da. Gaurkoan Taxoareko mendi-lerrora igo behar dudanez, eskuinetik joan beharko dut.
Mendi-lepoa
Mendi-lepotik Elomendi
Eskuineko pistatik jarraitu
Eskuinetik pistatik metro batzuk egin beharko dira.
Apurtxo bat aurrerago pista utzi eta ezkerreko bidexka batetatik basorantz bideratuko naiz. Zati hau ez da bat ere erraza izango bizikletan egiteko.
Ezkerreko bidexka
Pista utzi
Bidexkaren hasiera
Metro gutxi batzuren ostean pista batetara aterako naiz. Baina gaurkoan zuzenean igotzea erabaki dut nahiz eta zati baten batean bizikletaz jaitsi behar izan.
Pista gurutzatu eta zuzen bidetik segi
Zuzeneko bidea
Bidea
Bide estua baina polita da eta malda gogorrenak burutu dira jada. Beraz bizikletan kontuz jarraitzerik izango da.
Mendi lerroko goiko aldera iritsi eta eskuinetik jarraitu beharko da. Oraingoan bidea apur bat zabalago eta bereziki aldapan beherakoa izango da. Tarte polita bizikletaz egiteko, estua, basoan eta bertze aldetik ikuspegi zabalak eskaintzen duena.
Eskuinetik jarraitu
Bizkaia mendi tontorretik igaroko naiz, ia konturatu gabe.
Bizkaia menditik
Aurrerago bertze tontortxo batean izendapena duen tontorraren izen ez ofiziala ageri da. Gure Fidelek paraturikoa, hain zuzen ere.
Fidelus mendia
Aurrerago harrobitxo batetara iritsiko naiz eta bertan bizikletatik jaitsi beharko dut baina tarte txikia da.
Elo mendi
Panoramika harrobitik
Ondorengo bidea erosoagoa da eta bertatik Taxoare mendira iritsiko naiz. Bertan erpin geodesikoa dago.
Taxoare mendia
Taxoaretik ikuspegi zabal eta ederrak dira.
Taxoaretik
Aurrerago bidea pista batean bilakatuko da eta bertatik ur biltegietara iritsiko naiz.
Ur-biltegiak
Noain herrira gerturatzen ari naizela argi da ur-biltegiak eta antenak ageri direlako pistaren aldamenean.
Antena
Pistak errepidetxo batetara eramango nau. Hara iritsi eta ezkerretik joko dut, metro gutxi batzuren ondoren oinezkoentzako zubira iristeko.
Ezkerretara
Errepidetik ezkerretara
Zubi baten bitartez Noain herrira gerturatzeko aukera izango dut, errepide nagusiak saiehezten.
Zubia
Noain herrira iritsi eta errepide nagusia gurutzatuz Salinasera daraman errepidea hartuko dut. Aldapan beherat egin trenaren azpitik igarotzeko eta errepidea zuzen jarraituz Eskirotzera iritsi eta bertatik Sadar ibaira eta unibertsitate pribatuaren eraikinen artetik Fuente del Hierrora eta handik Donibanera.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina