|
Pistaren bukaeran hesi bat topatuko dugu |
Goiko partera iristerakoan zelai batzuk ikusgai izango ditugu eta pistaren erdian hesi bat gainditu beharko da.
|
Arkupeetxea |
Hesitik gertu, ezkerreko aldean borda edo aterpe bat dago. Arkupeetxea da. Eraikina inguratu eta ezkerretik abiatzen den pistatik jarraitu beharko dugu.
|
Arkupeetxea inguratu eta ezkerretik segi |
|
Zutoinak norantza adierazten du |
Segituan basotik aterako gara eta Irati ibaiko ibarrera gerturatuko gara berriz. Gure aurrean Koronas mendia izango dugularik. Pista eroso honetatik jarraituko dugu.
|
Koronas |
|
Panoramika basotik irtetean |
|
Elke eta Pausoroa mendiak |
Eskuinera begiratuz ordea Pirinioak ageriko dira. Orhy mendia nabarmentzekoa dugu bertatik.
|
Orhy |
Konturatu gabe Txanagra mendira igoko gara, bere tontorra maldatxo bat bertzerik ez bai da hemendi.
Eta bertze aldean oroigarri bat topatuko dugu.
|
Oroigarria |
Basoaren gainetik, ikuspegi zabalak izango ditugu puntu honetan.
|
Elke eta Paunsoroa |
Zuzen jarraituko dugu eta pistak hesi batetara eramango gaitu. Bertan bide bat jarraitu beharko dugu, hesia gainditurik, zuzenean segiz.
|
Hesia |
|
Hesia gainditu eta zuzen |
Bidetik aldapan bera egin eta agudo pista batetara iritsiko gara. Garaioatik datorren pista haiz zuzen ere. Hemendik aurrera jendearekin elkartzea normala izaten da.
|
Pistara iritsi eta ezkerretara |
Metro gutxi batzuk egin eta bidexka bat zuzen jarraituz Zamarian behatoki naturalera iritsiko gara.
|
Bidea zuzen jarraitu |
|
Zuhaitzen artean behatokia ikusten da |
Zamarianeko behatoki naturalera iritsi eta jende samalda dagoenez, argazki gutxi batzuk egin eta paisaiaz gozatzeko aukerarik ez dudanez, ez dut denbora gehiegi bertan emango. Aurrerago bertze behatoki batetara joko dut, eta han bia, bakarrik, paisaia lasai oso ikusteko beta izango dut.
|
Zamariain eta gibelean Koronas mendia |
|
Zamarian |
Behatoki honen inguruan hauxe aipatu egiten da 2022. urteko aldizkari batetako albistean:
Una pequeña plataforma de piedra que sobresale en un precipicio, un precioso paisaje ante nuestros ojos y la inmensidad bajo nuestros pies. Así podría describirse la experiencia de asomarse al mirador de Zamariain, y es que este enclave de vértigo al norte de
Navarra podría considerarse como el mirador más extremo de España.
Las vistas más espectaculares
El mirador de Zamariain se encuentra en el Valle de Aezkoa, en la parte norte de la Comunidad foral, y es uno de los puntos más visitados de la zona, y es que nos ofrece unas vistas espectaculares del entorno desde las alturas. Desde aquí podremos contemplar una panorámica única del río Irati y del robledal de Betelu mientras respiramos aire fresco, sin olvidar la presencia de montañas como el Corona, el Larrogain, la Higa de Monreal y la Peña de Izaga.
|
Zamarian |
|
Zamarian |
|
Zamarianetik Irati ibarra |
|
Zamarian |
|
Zamarian |
Aurrera jarraituko dut eta bertze behatokira iristeko aldapan beherantz daraman bidexkatik jarraitzea bertzerik ez dut egin beharko. Nolakoa den jendea, toki ezaguna, modan jarria eta handik aldameneko batetara jaisteko kapazak ez dira. Egia da hori estimatzeko dela.
|
Bidea basotik beherantz darama
|
Zuhaitz batzuren artetik amildegiaren goiko partean ateratzen den bertze estrato batek sorturiko behatokira gerturatuko naiz, Letreta izenekoa. Bertan hamaiketakoa hartu eta lasai oso paisaia ikusteko aukera izango dut.
|
Behatokira iristen |
|
Letreta behatokitik |
|
Behatokitik Zamariain ikusgai |
|
Zamariainen xehetasuna |
|
Letreta behatokiti |
|
Behatokiaren eremua |
|
Amildegia behatokitik |
|
Behatokitik |
Behatoki honetatik bidea jarraituz, segituan pista batetara iritsiko gara. Bertan ehiztarien etxola bat dago.
|
Etxola |
Berriz basotik ibiliko gara eta zenbait puntutan loreak ageriko dira.
|
Lorea |
Pistak bidegurutze batetara iristen da. Gaurkoan ezkerreko pistatik beherantz egin beharko dut. Zuzenekoak hesi bat du eta Garaioara darama.
|
Ezkerreko pistatik beherantz |
|
Ezkerretik hesia igaro gabe |
Basoan zehar, zenbait puntutan udaberriak loreak ekarri ditu eta aukera ona izango dut makro argazki batzuk egiteko. Hona hemen eredu batzuk.
|
Loreen makro argazkia |
|
Lorearen antenak eta estanbeak |
Pistatik jaisten jarraitu eta topatuko dugun hurrengo bidegurutzean zuzeneko pista nagusitik segi.
|
Zuzen jarraitu |
Aurrerago bertze bidegurutze bat izango dugu. Oraingoan eskuineko pistatik jaisten jarraitu beharko da.
|
Eskuineko pistatik segi |
Apurtxo bat aurrerago ehiztarien bertze borda batetara iritsiko naiz.
|
Ehiztarien borda |
|
Bordaren barruko aldea |
Pista zabaletik beherantz jarraituko dut, basoan barna eta noizean behin loreak topatuko ditut eta gaurkoan makro argazkiekin jarraitzeko aukera izango dut.
|
Loreen xehetasuna |
Beherago bertze bidegurutze batetara iritsiko naiz. Oraingoan zuzen, pista nagusitik segi.
|
Zuzen jarraitu |
Pistatik segi eta goizeko bidegurutzera iritsiko naiz, bertan ibilbide zirkularra amaituz. Herrira jaistea bertzerik ez da geldituko txangoa amaitzeko.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina