Guardetxen kotxea utzi eta ibilbidea hasi. Gaurkoan Putterri mendirako ibilbide zirkularra egitera etorri gara baina zenbait tontorretatik igaroz.
Guardetxeko aparkatokia
Goiza hotz atera da eta hodeiak ditugu zeruan baina hala ere txango eder bat egitera aterako gara. Aparkalekutik aterako gara eta pista nagusia jarraitzeko, aurretik langa bat gainditu beharko da.
Langa
Pistako eskuin aldean, eta Guardetxetik nahiko gertu Beingo Lezea topatuko dugu. Leze hau animaliak eror ez daitezen harrizko horma batez inguraturik dago.
Beingo lezea
Beingo lezea
Beingo lezea
Pistatik aurrera jarraituko dugu eta apurtxo bat aurrerago, oraingoan ezker aldean, Otsotesare trikuharria dago.
Otsotesare trikuharria
Otsotesare trikuharria
Otsotesare trikuharria
Trikuharria bisitatu ondoren pistatik jarraituko dugu basotik irten arte. Apurtxo bat aurrerago pista utziko dugu eskuin aldetik Desamalkor tontortxora igotzeko.
Basotik irtetean
Desamalkor tontorretik berriz ere pistara jaitsiko gara. Lehenik Desamalkor tumulutik igarota
Desamalkor
Desamalkor tumulua
Igaratza I lezea
Pistatik jarraituz Igaratza I lezera iritsiko gara
Igaratza I lezea
Inguru honetan paisia karstiko ederra ikusgai da, basoak lapiaza inguratzen duelarik.
Karsta
Igaratza inguruan
Paisai karstikoa
Aurrerago bidegurutze bat topatuko dugu. Bertan ezkerretik pista nagusia utziko dugu Putterri aldera joateko.
Ezkerretik segi
Zutoina
Bertatik Igaratzarako bide zaharreko mendi lepora iritsiko gara.
Mendi lepoa
Igaratzako aterpeak
Mendilepotik bidea segi eta Kargaleku mendi tontorrera iritsiko gara.
Kargaleku
Kargaleku
Tontorretik bidea jarraituko dugu harantxo batetara jaisteko.
Loreak Kargalekun
Inguru honetan borda zaharren aurriak ikusgai dira.
Borden aurriak
GRarekin bat egingo dugu gune honetan Larretxiki aldera iristeko
Bidean
Larretxiki
Belardi eremua gaindituko dugu bertze tontor batetara igotzeko.
Larretxiki
Putterri
Basoan barneratuko gara berriz eta bide zabaletik eskuin aldera desbideratuko gara Irupagoeta mendira igotzeko.
Irupagoeta
Irupagoeta menditik ezker aldetik eta hesitik gertu mendi hau eta Putterriren arteko mendi lepora jaitsiko gara.
Basoan
Mendi lepora iritsi eta hesiaren paretik doan bidetik gora ekingo diogu.
Mendi lepoan
Bideak gune berezi batetara eramango gaitu. Paisai karstikoan bide natural berezia sorturiko pasaleku batetara. Haitzen artetik igaroko gara aurrera jarraitu ahal izateko.
Pasalekua
Pasalekua
Pasalekua
Pasalekua
Pasalekua
Goiko aldera iritsiko gara eta berriz ere bide zabalago batetatik Putterrira gerturatuko gara.
Bidea
Putterri mendiko Ipar magaletik, haitz eta harrien artetik bidexka batek altuera irabazten lagunduko digu. Azkenik mendi ertzera iritsiko gara eta basotik irtetean ikuspegi zabalak izango ditugu.
Putterriko erpina
Erpina jarraituz eragozpenik gab tontorrera iritsiko garelarik.
Erpinean
Basoa gainditurol
Putterri
Putterri
Putterri
Putterri
Putterri
Tontorrean ez gara gehiagi geldituko batetik lainoak ikuspegiak ekiditzen dizkigualko eta bertzetik haizeak hotz astintzen gaituelako. Beraz bide beretik jaisten hasiko gara.
Pasalekua
Pasalekua
Oraingoan mendi lepora iristean, hesia jarraituz, eskuin aldeko bidea jarraituko dugu.
Eskuinetik segi
Bertatik Aparaingain mendira gerturatuko gara. Bere magaletik gora segi beharko dugu tontorrera iristeko.
Apalagain
Putterri Apalagainetik
Tontor garbia da eta gainera haizeak lainoa apurtxo bat baztertuko du eta honela paisaia ikusteko aukera eskainiko digu.
Apalagain
Mendi tontorretatik, eskuin aldetik jarraituko dugu pista batekin topatu arte eta ondoren bertatik jaisten jarraitzeko.
Apalagain
Inguru honetan artzaien hainbat borda eta korta ederrak ikusgai izango ditugu.
Bordak eta kortak
Tontorretatik jarraituz
Apalagain eta Tutturre
Borden aurriak
Mendi gailurretatik segi
Berriz ere basoan barneratuko gara pista honen bitartez.
Basoan
Basoan
Eta beherago igoerako pista nagusiarekin bat egingo dugu, ibilbidea pistatik burutuz.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina