Lizarraga herritik irtenda Andiako mendizerrarako ibilbide zirkular polita aurkeztuko dut sarrera honetan. San Adrian baseliza eta mendira igota, Lezeaundi bisitatuz eta ondoren Baiza mendira gerturatuz, Etxarriko portutik jaitsiera burutzeko. Artzaintza eremua, kobak, trikuharriak eta bereziki paisai ederretaz gozatzeko beta eskaintzen duena. 14 kilometro pasatxo eta 700 metrotako desnibeletik goitikoa.
Ibilbidea eta altimetria:
 |
| Ibilbidea |
 |
| Altimetria |
Lizarraga herrian kotxea utzi eta motxila prestaturik ibilbideari hasiera emango diot.
.NEF) |
| Lizarraga |
Gaurko txangoan zehar artzaien eremuan murgilduko gara eta zenbait aurri edo borda eta korten aztarnak bisitatuko ditugu, baina ibilbidearen hasieran artalde batekin topo egingo dugu.
.JPG) |
| Artaldea |
.JPG) |
| Artaldea eta Andia |
Errepidera atera eta bertatik igotzen hasi beharko da aurreneko bihurgunera iritsi arte. Bertan eskuinetik abiatzen den pistara igaroko naiz.
.JPG) |
| Eskuinetik errepidea utzi |
.JPG) |
| Beriain lainoen artean |
Apurtxo bat aurrerago metalezko ate bat izango da. Hau gainditu eta pistatik igotzen jarraitu.
.JPG) |
| Metalezko atea |
.JPG) |
| Zuhaizkak loreekin |
Pistatik gora jarraituz segituan ura biltegietara iritsiko naiz.
.JPG) |
| Ura biltegia |
Bertatik Beriain hodeien artean ikusteko aukera izango dut.
.JPG) |
| Beriain |
Apurtxo bat gorago bidegurutze batetara iritsiko naiz. Igera ezkerreko bidexkatik jarraituko dut eta jaitsiera aldiz bertze aldetik burutuko dut.
.JPG) |
| Ezkerretik gora |
Aurrerago bertze bidegurutze batetara iritsi eta oraingoan eskuineko pistatik igotzen segi.
.JPG) |
| Eskuinetik |
Inguru horretan erditxeko etxolatxo bat topatuko dut.
.JPG) |
| Etxola |
Aurrera segi eta bertze bidegurutze batetara iritsi. Oraingoan ezker aldetik igotzen jarraitu beharko dut.
.JPG) |
| Ezkerretik |
Eta pista honetatik pista nagusira aterako naiz. Bertatik ezker aldetik haitzen beheko partera arte jarraituko dut. Eremu honetan zanbait koba dago, handienak itzuleran bisitatuko ditut.
.JPG) |
| Pista nagusitik ezkerretatik igo |
Bihurgune bat dago haitzen azpian. Igoera jarraitzeko eskuin aldeko pista jarraituko dut. Jaitsiera pista nagusitik itzuliko naizelarik.
.JPG) |
| Ezkerretara |
Metro gutxi batzuk egin eta eskuinetik gorat doan bidetik jarraituko dut pista nagusia utziz.
.JPG) |
| Eskuinetik gora |
Bertatik eta harrien artetik hormara gerturatuko naiz kobatxo bat ikusteko.
.JPG) |
| Koba |
.JPG) |
| Koba |
.JPG) |
| Koba |
Eta zuzen gorantz abiatuko naiz bidearekin bat egin arte. Bidetik pasabide natural alderantz joko dut, haitzen goiko aldera iristeko.
.JPG) |
| Haitzen artean igaro |
.JPG) |
| Igoerako bidea |
Bertan bertze kobatxo bat ikusgai da ere.
.JPG) |
| Zuloa |
Bidexkak zigi zaga batenbat osatuko dut, haitz edo amildegiaren goiko partera iristeko.
.JPG) |
| Haitzen artetik gora |
.JPG) |
| Burundako ikuspegiak |
.JPG) |
| Beriain |
.JPG) |
| Saia |
Tartetxo malkartsua izango da.
.JPG) |
| Bidea |
.JPG) |
| Beriain |
Mendi ertz batetara iritsiko naiz eta bertatik gora jarraitu beharko da San Adrianera iristeko.
.JPG) |
| Mendi ertza eta Beriain |
.JPG) |
| Beriain |
.JPG) |
| Loreak |
.JPG) |
| Loreak |
Azkenik hesi batetara iritsiko naiz. Hau gainditu eta segituan San Adrian baseliza ikusgai izango da.
.JPG) |
| Hesia |
.JPG) |
| San Adrian baseliza |
San Adrian baseliza eta mendira iritsiko naiz. Bertatik ikuspegi ederrak izaten dira.
.JPG) |
| Panoramika |
.JPG) |
| San Adrian |
.JPG) |
| San Adrian |
.JPG) |
| San Adrian |
.JPG) |
| San Adrian |
.JPG) |
| San Adrian |
.JPG) |
| San Adrian |
.JPG) |
| San Adrian |
San Adrianetik aurrera segi pistara iristeko. Inguru honetan eta tontorretik apurtxo bat beherago, artzaien borden aurriak daude. Horietako batean portlandezko sabaia paratu diote.
.JPG) |
| Borden aurriak |
.JPG) |
| Artzaiaren borda |
.JPG) |
| Artzaiaren borda |
.JPG) |
| Borden aurriak |
.JPG) |
| Korta |
Apurtxo bat aurrerago Lizarragako mendatetik datorren pistarekin bat egingo dutu eta bertatik Etxarriko mendateraino jarraituko dut.
.JPG) |
| Pista |
Etxarriko mendatera iritsi eta bertan metalezko atea dago. Itzuleran bertze aldeko bidetik jaitsiko naiz.
.JPG) |
| Etxarriko mendatea |
.JPG) |
| Portua |
Portutik itzulera jaitsiko naiz baina orain pistatik jarraitu beharko dut tartetxo batez.
.JPG) |
| Ezkerretik basorantz |
Pista ezker aldetik utziko dut Lezeaundi aldera iristeko. Tartetxo honetan hobeto gpsa jarraitzea bada ez bada. Basorantz bideratuko naiz eta bertan bidexka zabal bat jarraitu beharko dut Lezeaundi inguruko artzaien eremura iristeko.
.JPG) |
| Basoan bidarekin bat egin |
Lezeaundi inguruan aurreneko borden aurriekin eta borden eremura iritsiko naiz.
.JPG) |
| Bordaren aurriak |
Borda osatu batetara iritsiko naiz. U 65 zenbaki duna.
.JPG) |
| U 65 |
Kasu honetan ere sabaia portlandezko geruza batekin zahar berritu dute, bordaren xarma apur bat galtzen duelarik.
.JPG) |
| U 65 |
.JPG) |
| U 65 |
Borda honen aldamenean bertze borda baten aurriak daude.
.JPG) |
| Aurriak |
Bertan harri lehorrez osaturiko hormak bertzerik ez diren arren, barneko banaketa somatzeko aukera da. Eremu txikitxo bat artzaiarentzako eta bertzea azienda biltzeko.
.JPG) |
| Aurriak |
.JPG) |
| Barneko banaketa |
Apurtxo bat aurrerago bertze borda zaharreko aurriak dira. Metro oso gutxitan eta dolinen artean bordak eta borden aurriak eta kortenak ikusgai dira edonondik.
.JPG) |
| Bordaren aurriak |
Apurtxo bat beherago korta baten hormak ikusgai dira.
.JPG) |
| Korta |
.JPG) |
| Kortako horma |
Eta aurrerago joatean Lezeaundi dolina ederrera gerturatuko naiz. Aterpe natural itzel honek, soilik gerturatzerakoan ikusgai da, eta benetan gune berezia dela.
.JPG) |
| Lezeaundi |
Aterpe natural erraldoi honetan, 400 metroko luzeera eta zati altuenean 30 metrotik gorako zuloarekin, historia aurretik erabilitako eremu natural berezia dela agerikoa da. Prospekzio arkeologikoetan historiaurreko eta erromatar zeramika ere topatu izan ziren eta koba jarraipena du putsu baten ostean.
.JPG) |
| Lezeaundi |
Sarrera baino lehenago harri lehorrez osaturiko horma batzuk ikusgai dira, korta edo azienda bertatik ateratzeko ekiditzekoa, eta barruko aldean zenbait borda edo korten aurriak ikusgai dira oraindik ere.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina