2026(e)ko irailaren 18(a), ostirala

Cap Fréhel fort Latte

Cap Fréhel eta Fort Latte bisitatzeko ibilbide zirkularra aurkeztuko dut ibilbide honetan. Labar berezietatik buruturikoa.

Ibilbideko xehetasunak Wikilocen:

Powered by Wikiloc

Ibilbideko bideoa: 

Ibilbidea eta altimetria:

Ibilbidea
Altimetria

Cap Fréhel inguruetara gerturatuko gara aparkatzera eta ibilbidea hastera. Ez dugu itsaz argiaren parkinean utziko baizik eta errepidearen aldameneko txoko batean ibilbidea apurtxo bat luzatzeko eta lur muturrera oinez labarretatik iritsi ahal izateko.

Aparkalekua
Errepidea gutuzatu eta bideraino jo
Fréhel lurmuturra hareharrizko muino malkartsu bat da, Saint-Brieuc badia eta Saint-Malo badia banatzen dituena, ekialdean, Mantxako kanalaren kostaldean.
Fréhel lurmuturra interes ornitologikoagatik eta kostaldeko txilardien kontserbazio-egoera onagatik sailkatuta dago.
Eskuinetik
Labarrera iritsi eta eskuin aldetik lur muturrerantz bideratuko gara paisai eder hauetaz gozatuz.
Labarrak
Bidean zehar hondartza batzuk eta labar garaiak sorturiko badiatxoak ikusgai izango dira.

Pointe Du Jas
Labarrak
Txilarrak
Bide eder batetatik aurrera jarraituko dugu. Txilarrez inguraturik eta noizean behin hegazti ezberdinak ikusteko aukera izango dugularik.
Bidea
Txilarrak
Aurrerago bigarren mundu gerrako radar gune baten aurrietara gerturatuko gara.
Bunker eta tunelak
Bigarren Mundu Gerran, Cap Fréhel radar estazio baten kokalekua izan zen, gaur egun bunker gutxi batzuk baino ez dira geratzen sastraka artean ezkutatuta. Tunelek saguzarrak babesten dituzte.
1944ko abuztuaren 14an AEBetako 28. Infanteria Dibisioko lantalde batek AEBk Cap Fréhel okupatzen zuten indar alemaniarrei erasotzeko misioa jaso zuen. Arratsalde hartan bertan iritsi zen Plévenonera. Hurrengo egunean, abuztuaren 15ean, FFI erresistentziako soldaduen laguntzarekin, Froscheko aireko azterketa-estazioari eraso zion. Alemanek eguerdi aldera amore eman zuten, 293 preso hartu zituzten.

Gotorlekuetara jaisteko eskailerak
Bunkerren aurriak
Gune militarra bisitatu ondoren aurrera jarraituko dugu itsaz argia segituan ikusgai izango dugularik.
Itsaz argia


Cap Fréhel
Poliki poliki itsaz argira gerturatuko gara.
Antzinako itsasargia (edo Vauban dorrea), granitoz eraikia, Luis XIV .aren erregealdian eraiki zuen 1701ean Vaubanen ikasleetako batek, Jean-Siméon Garangeauk (1647-1741), eta "ingeniari buru eta Saint-Maloko gotorlekuen zuzendari" izendatu zuten 1691n, eta karguan jarraitu zuen hil zen arte. Garai hartan, arrain-olioa erabiltzen zen erregaietako bat zen.
1845 eta 1847 artean itsasargi modernoago eta altuago bat eraiki zen, zegoena ordezkatu zuena. 1886an elektrifikatu zen. Alemaniako tropek suntsitu egin zuten 1944ko abuztuan.
Gaur egungo itsasargia, 1946tik aurrera berreraikia, 1950ean inauguratu zen: 32 metroko altuerarekin, linterna itsas mailatik 103 metrora altxatzen da. Egun argietan, bere argia 100 kilometro baino gehiagora ikus daiteke.

Itsaz argia
Dorrea
Itsas argia
Aurrerago joko dugu bertze dorre bat dagoen puntura, Cap Freheneko labarretako haitzak ikusteko.

Dorrea
Labarren azpiko haitzetan hainbat hegazti ikusgai ditugu.
Cap Fréheletik atzera begiraturik labarrak eta haitzetan sorturiko kobetako batzuk soma daitezke.


Higadurak sorturiko haitz bereziak

Eguraldia fresko eta haizetxu izango dugu baina hala ere gunea berezia eta xarmaz beterikoa benetan.

Labarretatik bidea jarraituko dugu eta edonora begiraturik argazki ederrak egiteko aukera.
Bertatik ere Fort La Latte ikusteko aukera izango dugu. Labarretako bideak haraino eramango gaitu.
Fort La Latte

Fauconnièreko harkaitza
Udan, Fauconnièreko harkaitza, eta mirestera datozen turisten oinen azpiko labarra, ubarroi mottodunentzako, arao arruntentzako eta, beherago, kaio tridaktilentzako habia-leku dira. Urtearen arabera, 280-336 arao mottodun bikotek egiten dute habia labar horietan, hau da, Frantziako biztanleen % 85ek. Maiztasun txikiagoarekin, 28 eta 31 alka bikote komunek erabiltzen dute habia egiteko tokia. Kaio argenteek eta kaio ilunek inguruko uhartetxoen eremu lauenean egiten dute habia, eta izpi borealek, berriz, labar guztietan zehar.

Fauconnièreko harkaitza
Fauconnièreko harkaitzara gerturatuko gara. Haitz honek irlatxo bat osatzen du, higadurak sorturiko haitz ederra eta hegaztiz beterik topatuko duguna.

Fauconnièreko harkaitza

Fauconnièreko harkaitza
Behatoki batetara gerturatuko gara haitza hobeto ikusteko.
Ornitologo bat labarretatik hegaztiak behatzen ikusiko dugu.
Haitza eta itsasotik bereizten duen arrakailua.


Labarretako bidea jarraituko dugu gotorlekura hurbilduz.
Badia zabal batetara iritsi eta labarren goiko partetik aurrera jarraitu beharko dugu.

Fort La Latte
Fort La Latte

Haitzak eta kobak

Bidetik
Fort La Latte
Bidea benetan polita eta ikuspegi ederrak eskaintzen dizkiguna.

Fort La Latte


Fort La Latte
Fort La Latte
Fort La Latte
Azkenean gotorlekura iritsiko gara eta sarrera ordaindu beharko dugu barruko aldea ikusteko.
La Latte gotorlekua, Roche Goyon gaztelua ere esaten zaiona, La Latte lurmuturrean dagoen gaztelu gotortu bat da.
Kokaleku hau kokapen pribilegiatuagatik aukeratu zen, sarbide zailekoa eta Mantxako kanalaren eta Esmeralda kostaldearen bista garbiak eskaintzen dituena, baita Saint-Malo badiaren zati handi batena ere. Itsaslabarrek gaztelua eta inguruak inguratzen dituzte, eta itsas inbasio orotatik babesten dute. Gainera, eraikuntzarako materialak erraz iristeko modukoak ziren: granitoa Bretainiaren bihotzetik zetorren, eta hareharria zuzenean atera zitekeen labarretatik.
Gaztelua XIV. mendean eraiki zuen Matignongo jaunak, Étienne III .a Goüyonek. 1340ko hamarkadan hasi ziren gaztelua eraikitzen, eta 1365-1370 urteetan eraiki zuten dorrea.
Gotorlekuak sartzeko bi ate ditu, bata barbakanara ematen duena eta bestea gazteluko patiora; bakoitzak bere zubi altxagarria du. Patioan zisterna bat, kapera bat, defentsarako egitura batzuk (kanoi-bateriaren posizioak barne) eta, jakina, omenaldiko dorrea daude. Gazteluari dagokionez, ariete bat eta pikota bat ere badaude.




Bisitaren ondoren aparkalekurako igoeran menhir bat ikusiko dugu.
Menhirra
Gaztelura daraman bidean menhir txiki bat ikus daiteke, kondairaren arabera, Gargantuaren "hortza" edo "hatza".
Menhirra
Menhirra
Aparkalekutik irten eta gora egitean eskuin aldetik errepidetxo bat topatuko dugu. Bertatik jarraituko dugu.
Eskuinetik
Eta apurtxo bat aurrerago eskuinetik pista bat abiatuko da. Oraingoan bertatik jarraituko dugu.
Eskuinetik
Metro batzuk egin eta bertze bidegurutze bat izango da. Eskuinetik labarretako bidera jotzerik dagoen arren, guk ezkerretik pistatik jarraituko dugu.
Eskuinetik
Bertatik errepidera aterako gara eta eskuin aldetik errepidez jarraitu beharko da tarte luzeegi batetatik.
Eskuinetik
Azkenik errepide nagusiago batetara atera eta oraingoan eskuin aldetik itsaz argirantz joko dugu.
Eskuinerantz
Baina Cap Frehéleko aparkalekura iritsi aurretik ezkerretik joko dugu autokarabanara iristeko.
Ezkerretik
Errepidearen pareko bide zabaletik 

Ibilbide ederra benetan.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina