2026(e)ko abuztuaren 18(a), asteartea

Paimpol abadie Beaupont zirkularra

Gaurko sarreran Painpoletik abadie de Beauponterako ibilbide zirkularra aurkeztuko dut. Herriko portutik eta ondoren hondartza eta paduren artean abadiara iritsiko gara. Itzulera kostaldeko bidetik burutuz, irla eta penintsula ezagutzeko aukera eskainiz.

Ibilbidearen xehetasunak Wikilocen:

Powered by Wikiloc

Ibilbideko bideoa:

Ibilbidea:

Ibilbidea

Paimpol herrira gerturatuko gara ibilbide zirkular eder hau osatzeko. Portuaren aldameneko kaletxo batean autokarabana aparkatuko dugularik.

Paimpol aparkalekua
Bertatik portura aterako gara eta hau inguratuko dugu herriaren xarmaz blaituz.
Portua

Portua
Paimpol ezaguna da XX. mendearen hasieran Islandiako Banku Handietako arrantza-ontzidiaren portuetako bat izateagatik.
Frantzian, XV. mendearen hasieratik, arrantzale frantsesek hamarrena ordaintzen zioten Frantziako erregeari «Ternuako arrantzagatik». Gauza bera aplikatzen zaie bakailao-arrantzale bretoiei, XV. mendearen erdialdetik bakailaoaren salmentari buruzko hamarrena ordaindu baitute. Ordainketa hori bereziki erregistratuta dago Paimpoleko Beauport abadiako monjeen eta Bréhat uharteko biztanleen artean ezarritako transakzioen eskrituretan.
83 urtetan, 1852 eta 1935 bitartean, 2644 itsasontzi eta 65.000 marinel Islandiako itsasora Paimpoletik eta eskualdeko beste portu batzuetatik egindako bakailao-arrantzako espedizioetan itsasoratu ziren; 120 goleta desagertu zirela uste da, eta gutxienez Paimpol eskualdeko 2.000 arrantzale ito zirela (batez ere Islandiako itsasoan) 1852 eta 1932 bitartean.
Portuaren bertze alderaino iritsiko gara bertako karrika batetatik ateratzeko.
Portua
Rue de L´Yserretik portutik aterako gara.
Karrikatik zuzen segi.
Côtes - d 'Armor departamenduan dagoen Frantziako kostaldeko komuna, Bretainiako eskualdean. Bere kaien inguruan eraikia, Paimpol Mantxako kanaleko arrantza eta aisialdirako portu nagusietako bat da.
Trégor ordokiaren ekialdeko muturrean dago Paimpol, ipar-armora eremuaren erdialdean. Armorikar mendigunearen unitate geologiko bat da, ondoz ondoko hiru mendikateren emaitza.
Karrika honetatik Poulafret padurara gerturatuko gara.
Hondartza batetara iritsi eta abadia bisitatzeko eskuin aldetik jarraituko dugu, itzulera kostaldetik burutuko dugularik.
Poulafret 
Poulafreteko paduran marea errotarantz joko dugu.
Poulafreteko errotarantz
Poulafreteko errota
Aintzira inguratzen jarraituko dugu bide zabal batetatik
Poulafreteko Padura
Poulafreteko Padura
Aintzira bukatzean berriz ere hondartza batetara aterako gara eta bere goiko partean eraikitako horma-dike batetatik jarraituko dugu.
Plage Du Cruckinera iritsi eta apurtxo aurrerago jarraituko dugu bidegurutze batetara iritsi arte. Oraingoan eskuinetik basorantz barneratuko gara abadia bisitatzeko.
Eskuinetik abadiara iristeko
Abadetxearen hormen paretik joko dugu arku batzuk garaitu, atari nagusira iristeko.
Azkenik abadetxearen ate nagusia, puntu altuan dagoena, mareetaz babesteko iritsiko gara eta ezker aldetik eraikinetara gerturatuko gara.
Abadie de Beauport
Abadie de Beauport
Abadie de Beauporteko bisitarako sarbidea
Abadie de Beauport
Abadie de Beauport
Beauporteko abadia kalonje premonstratarren abadia zaharra da, XIII. mendearen hasieran sortua.
Jatorrizko monakato zeltaren kostaldeko eta uharteetako asentamenduak berpiztu zituen. Egoera horrek oparotasuna ziurtatu zion ingurune konplexu eta askotariko batean. XIII. eta XV. mendeen artean azkar garatu zen; bertako kalonjeek, zuzenean Aita Santuaren mende zeudenek, justizia ematen zieten beren basailuei. Jaurerri garrantzitsu horrek bere arrastoa utzi zuen paisaian, dikeak eta lubetak eraikiz, obra hidraulikoak eginez eta gatza ekoiztuz. Garapen ekonomikoari lagundu zion maileguak emanez, eta Ternuan eta Islandian alturako arrantza handia hasi zenetik egon zen bertan.
XVI. mendean, mandatu-sistemak, erregeak izendatutako abadeekin, abadiaren egoera okertu zuen, eta XVII. mendearen hasieran, Luzernako abadeak Beauport eraberritzeko enkargua jaso zuen. Prior indartsuek erregela eta eraikinak zaharberritu zituzten. 1698an filosofiaren eta teologiaren irakaskuntzak ospe espiritual eta intelektuala eman zion, baina 1763tik aurrera eraikinak abandonuan erori ziren, gatazkak eta auziak ugaritu egin ziren eta bokazioak amildu egin ziren, Iraultza iritsi zenean abadiaren egoera kritikoa zelarik. 1790ean, abadia saldu egin zuten, eta esku pribatuetan egon zen, harik eta 1993an Conservatoire du Littoralek (Kostaldeko Kontserbatorioa) erosi zuen arte. Kontserbatorioak babes-neurriak ezarri zituen.

Abadie de Beauport
Abadie de Beauport
Elizak 50 x 20 metro ditu, abside laua, habearte nerbioduna, alboetako habearteak, gurutze-gangak eta transeptuak. Bere luzera Bretainian ordena zorrotzen bidez eraikitako beste abade-eliza batzuena baino handiagoa da, hala nola zistertarrena, premonstratarrekin estuki lotuta. Formek prestigio-nahia islatzen dute.

Abadie de Beauport
Monasterioa itsasoraino jaisten den 70 hektareako lursail baten gainean dago, portu bat eta harresi-eraztun bikoitz bat osatzen duen ontziraleku batekin. Kostaldeko monasterioen izaera bereziaren lekuko, haien hondakinen handitasunari, egitura polilitiko koloretsuei eta unitate estilistikoari zor die ospea. Normandiako abadia baten filial gisa, Bretainiara inportatutako normandiar arkitektura gotikoaren monumentu bat da.
XII. mendearen amaieran monasterio premonstratense bat ezarri zen, 1170-1180 inguruan Enrique de Trégor kondeak sortua.
Beauport izeneko leku batean (latinez, BELLUS PORTUS), Correc errekaren bokalaren artean, Kerfotytik datorrena, "Le Pré aux oies" (Antzarren Belardia) izeneko zingira-eremu bat.
Iraultzaren garaian, hamar monje eta hamahiru zerbitzari baino ez ziren geratzen abadian. 1790eko dekretuek erlijio-etxeak ezabatu zituzten eta Beauport itxi egin zuten.
1821 inguruan, abadearen etxea, mojen eraikina, teilatuak, kanpandorrea eta elizako gangak erori egin ziren. Abadia monumentu historiko gisa sailkatu zen 1862ko zerrendan.

Abadie de Beauport
Bertan Donajakue bidea baten hasiera dago.

Abadie de Beauport
Bisita bukatzean ibilbidea jarraitzeko sarbidera itzuli eta oraingoan goiko partetik ezker alderantz doan pista jarraituko dugu beheko aldetik abadetxearen lurraldeak ezagutzeko.
Abadie de Beauport
Haranen hondoko errekek ur geza eta energia hidroelektrikoa ematen dute. Marea garaietatik eta ekaitzetatik babesteko, ia hamabi metroko marea-zabalerarekin, monjeek Talus Handia izeneko dikea eraiki zuten XIII. mendean. Dikeak 750 metroko luzera du, eta Cruckin uhartetxoa eta Kérarzic hondartza lotzen ditu.
Abadie de Beauport
Finkak 70 hektarea inguru hartzen ditu, eta habitat naturalen mosaiko bat du (padurak, kanaberadiak, urmaelak, belardiak eta baso-eremu bat). Horri esker, babestuta dago 1963tik, eta Tregor-Goëloko Natura 2000 sarean sartu da 2019tik. Itsasorantz jaisten diren bi haran paralelok inguratzen duten muino baten gailurra hartzen du, ipar-ekialdeko haizeetatik kala natural batek babestuta.
Abadie de Beauport
Etorrerako bidegurutzera atera eta Cruckin hondartzara gerturatzean, kostaldeko paduratik itzulia emango dugu, errotatik bide nagusira ateratzeko.
Errota
Plage de Keirdreizen bertze aldera iritsiko gara eta badia inguratzen duen bidea jarraituko dugu.
Plage de Keirdreiz
Plage de Keirdreiz
Bide eder honek hondartza jarraituko du eta ondoren penintsulan barneratuko da Natur erreserban barneratuz.
Hondartza
Kostaldeko bideak badiaren ikuspegi ederrak eskainiko dizkigu.
Badia
Pointe de Guilbenera iristean hondartza bi izango dira itsmoak osatzen dutenak.
Pointe de Guilbeneko hondartza
Pointe de Guilbeneko hondartza
Pointe de Guilbeneko hondartza
Eskuin aldeko bidetik irlatxora igaro eta inguratzen jarratuko dugu.
Pointe de Guilben
Aurrerago bertze hondatzatxo batetara iritsiko gara. Hara bazkaldu eta bainutxo bat hartzeko aukera izango dugu.
Pointe de Guilben
Paimpolek frogatzen du Bretainiako zati hau bere garaian sumendien lurraldea izan zela. Antzinako itsaspeko vulkanismo horren ebidentzia (640 milioi urtekoa) ikus daiteke Pointe de Guilbenen. Itsasbeheran, lurmutur horren ekialdeko muturraren inguruan ibil gaitezke, haitz-mota ugari ikusteko; besteak beste, arroka arrabak (berdeak, urperatze purpurekin), kuxin-garbiketa, toba berdeak (geruza interestratifikatuak, laba-fluxuen artean) eta toba eskistoso berde eta purpurak, kaltzitan oso aberatsak.
Interes ekologiko, faunistiko eta floristikoko eremu naturalak, "Pointe de Guilben" eko 1. ZNIEFFak 53,54 hektarea ditu Paimpolen, eta Pointe de Guilben-eko kostaldeko harkaitz-kostaldeen eta itsaslabarren habitata dira.
Panoramika badia
Hondartza
Pointe de Guilben geologia sumendi harriak
Pointe de Guilben
Pointe de Guilben
Pointe de Guilben puntan bateria zahar baten aurriak ikusgai izango ditugu.
Bateria
Bateria
Bateria
Irlaren goiko partean aterpetxo bat ere topatuko dugu.
Aterpea
Irlari itzulia eman eta berriz hondartzetara iritsio gara. Itsmo estua da. 
Bidea oraingoan zuzen jarraituko dugu erreserbari bertze kostaldeko zatitik itzulia emateko. 

Poliki poliki Paimpolera gerturatuko gara.
Paimpol
Paimpol
Aurrerago hondartza eder batetara iritsiko gara. Tossen hondartza.
Tossen hondartza
Tossen hondartza
Marea baxua dagoelarik aukera izango dugu hondartzatik jarraitzeko.
Tossen hondartza
Azkenean portura iritsiko gara.
Portua
Portua
Portuak esklusa batzuren babezagatik ura dauka marea jaisten denean. Esklusako pasabidetxotik bertze aldera joko dugu, portu osoari itzulia ematen ekiditzeko.
Esklusa
Esklusa
Portua
Aurrerago esklusaren kontrolerako dorrea eta bertze zubitxo bat izango dugu.

Esklusa
Zubia
Portua
Zubia
Bertze aldean oroigarrira iritsiko gara eta zuzen aparkalekura joko dugu ibilbidea amaituz.
Paimpolen eroritakoen monumentuak Bigarren Mundu Gerran Frantzian zehar hildako 33 pertsonen izenak ditu; horien artean, gutxienez 7 itsasoan hil ziren.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina