2026(e)ko abuztuaren 4(a), asteartea

Tregastel irla Renoste

Tregastel herritik granito arrosako kostaldean buruturiko ibilbidea Renote irla ezagutuz. Hamaika kilometro inguruko ibilbide zirkular ederra, kostalde berezi honetatik eta gune bitxiak deskubritzeko aukera eskaintzen duena.

Ibilbideko xehetasunak Wikilocen:

Powered by Wikiloc

Ibilbideko bideoa: 

Ibilbidea:

Ibilbidea

Tregasteleko areatik abiatuz granito arrosako bertze eremu bat ezagutzera irtengo gara.

Area
Badiatxora gerturatu eta ezker aldetik, hondartza jarraituz eta etxeetako hormetatik gertu abiatuko gara.
Badia
Marea behera probeztuz
Kerlavoseko badia (maiz Kerlavoz bezala idatzia) Tregastel komunan dagoen paraje natural eta historiko nabarmena da, Granito Rosako kostalde ospetsuaren bihotzean, Bretainiako eskualdean, Frantzian. Badia hori geografikoki Toul Bihan hondartzaren eta Bringuiller gune babestuaren artean dago.
Mareak jaisten ari denez, hormetatik gertu eta buzti gabe egiterik izango dugu aurreneko metroak.
Paretatik gertu
Hondartzako errekatxoa gaindituta, karrika batetara atera eta ezker aldetik jarraituko dugu errepide nagusia gurutzatuz.
Ezkerretatik
Auzo baten bukaerara iritsi eta bertan bidetxo bat jarraituko dugu. Baso eta zelaien artetik barnekaldera bideratuko gaituena.
Bidea jarraituz
Hortik Kerlavozeko etxera iritsiko gara. Bertan eraikin edo dorretxe zahar baten aurriak ikusgai dira, egun etxe bizitza bat parekatuta duelarik. 
Kervaloz
Inguruko landetan granitozko harri erraldoi solteren bat ere ikusgai izango dugu.

Kervaloz
Kervaloz
Azterketa arkitektonikoak XVI. mendearen eta XIX. mendearen hasieraren arteko data iradokitzen du, XX. mendearen amaieran eta XXI. mendearen hasieran egindako zaharberritze lanekin. Kerlavos jauretxeko patioaren sarreran, aurri-egoeran dagoen eraikin bat XVII. mendekoa da. Gaur egungo etxe nagusia XVI. mendeko egitura da, zati batean 1801ean berreraikia (inskribatutako data).
Eraikinak granitoz eginda daude eta patio karratu baten inguruan daude. Eraikin nagusiak sekzio zaharragoa du eskuinean (XVII. mendea) eta sekzio apur bat baxuagoa, ezkerraldean berreraikia (XIX. mendearen lehen laurdena). Oinplano angeluzuzenekoa da, bi ate biki ditu eta bi logela ditu beheko solairuan. Ezkerreko gela alboko leiho txiki gehigarri batek argiztatzen du. 1819ko katastroaren azterketak fatxada nagusian eskailera-dorre bat dagoela ere iradokitzen du. Sekziorik zaharreneko leihoak alakatuta daude; 1801ean berreraikitako sekziokoek, berriz, ateburu zuzen bat dute, segmentu batean alakatuta. Eraikin nagusi horren alboetan, ezkerraldean, zirkuluerdiko arku bikiko bi ate dituen gela bat dago, eta, eskuinaldean, angelu zuzenean aurrerantz hedatzen den gela bat, granitozko bloke handi, ertain eta txikiekin eraikia. Eraikin nagusia, orain hondatuta dagoena, granitozko bloke handiekin eraikita dago. Gelak erdi-puntuko arkua duen ate bat du. Beste eraikin batek ate altu bat du atzealdean. Eraikin nagusia atzealdean ate altu bat duela berreraiki dute. Horma pikoak bistan daude. Leihoek ateburu zuzenak dituzte, segmentutan alakatuak.

Kervaloz
Kervaloz
Kervalozetik ateratzeko zuzen pista batetatik joko dugu errepide batetara iritsi arte. Hau gainditu eta segituan padurara iritsiko gara.
Errepidea gurutzatu
Bertan kostaldeko GRarekin bat egingo dugu eta eskuin aldeko bidetik badiarantz abiatuko gara. Bide ederra.
Eskuineko bidetik
Segituan badiako aurreneko Kervaloz hondartzara iritsiko gara. Lasaia eta ederra.
 Kervaloz hondartza
Granito Rosako kostaldea (frantsesetik Côte de Granit Rose) Frantziako kostalde atlantikoko kostalde baten izena da, Mantxako kanalean kokatua eta administratiboki Bretainiako iparraldeko Côtes-d 'Armor departamendukoa, Trégor eskualde historikoan. Azaleratzen den granitoak arrosazeora tiratzen duen kolore nagusi marroia duelako hartzen du izena.

 Kervaloz hondartza
Bidea jarraituko dugu badiaren aurreko eremura iristeko. Behatoki natural batetara ferturatuko gara badiaren argazkiak egitera
Kervaloz badia
Kervaloz badia
Kervaloz badia
Berriz kostaldeko bidera atera eta bertatik Hon Toull Bihan deritzan hondartzara gerturatuko gara.

Hondartzatik atera bidetik jarraitzeko

Hon Toull Bihan
Bere kolore bereizgarriaz gain, kostaldea pilo kaotikoz zipriztinduta dago, zeinaren intsignia itsasontzia Trestraou hondartzatik (Perros-Guirec) abiatu eta Ploumanac 'h-ko Anse Saint-Guirec herrian amaitzen den kostaldeko bidexka den.

Granitoen artean bidea

Hon Toull Bihan
Bertze behatoki natural batetara igoko gara badia eta irlak ikusteko.
Kostaldea segi eta Greve Rosetik igaro beharko dugu, ondoren Greve Blanch hondartzara iristeko.
Hon Toull Bihan
Hon Toull Bihan
Greve Rode hondartzatik jarraituko dugu marea oraindik guztiz gora ez dagoelako.
Greve Rode 
Greve Rode 
Baina hondartzaren erdian malekoira igo beharko dugu urak hondartza desagerrarazi duelako.
Greve Rode 
Greve Rode 
Greve Rode 
Berriz hondartzara jaitsi eta itsmo antzako batean, Greve Blancekin bat egiten duen puntuan dauden granitozko harrietara bideratuko gara.
Greve Rode 
Kostaldeak anabasa granitikoa du: "monzogranito de Traouiéros" eta Clarté motako ale lodiko granito arrosa. Eragile meteorikoek juntura subhorizontalen eta azpibertikalen sistemen arabera zizelkatuta, kaos horiek erliebeak ematen dituzte, eta erliebeek harritu egiten dituzte orekaren legeak eta haien formak desafiatzen dituzten xedapenak

Greve Blanche



Greve Blanche
Greve Blanche hondartzatik pasiatuz jarraituko dugu eta berriz labarretara gerturatuko gara bertatik bidea jarraitzeko.
Greve Blanche
Greve Blanche
Bideak berriz ere granitozko haitz berezietatik igaroko da.
Inguruko etxebizitza ederrak ikusteko parada izango dugu ere.
Bertatik Plage Du Coz Porsera iritsiko gara.
Granito arrosa

Granito
Haitzak


Eta hondartzan berean portua topatuko dugu. Bertatik badiatik ibilbideak ematen duten itsaz ontziak abiatu egiten dira.
Portua
Portua
Plage Du Coz Pors


Portua
Plage Du Coz Pors
Plage Du Coz Pors
Plage Du Coz Pors
Eta azkenik itsmora iritsiko gara Greve de Toul Trezera.
Greve de Toul Trez
Greve de Toul Trez
Ezker aldetik itzulia ematen hasiko gara eta itsmoan berean haitz ederrak ikusgai izango ditugu alde batean eta bertzean hondartza.


Greve de Toul Trez
Irlaren bukaera aldera iritsi eta itzulia ematen hastean granitozko bloke bikainak ikusteko aukera izango dugu. Zenbait behatoki naturaletara gerturatuko gara egitura geologiko hauetaz gozatzeko.
Aurren behatokia

behatokia
Apurtxo bat aurrerago eta Palettte De Peintre haitz ezagunetara gerturatuko gara.
Palettte De Peintre

Palettte De Peintre
Baina apurtxo bat aurrerago ere bertze behatoki natural ederra izango dugu, oraingoan Sainte Anne badia ikusiz.

Sainte Anne badia

Sainte Anne badia


Bidea jarraitu eta bertze haitz berezien eremura iritsiko gara irlatik irten aurretik.




Azkenik itsmoa gainditu eta Sainte Anne badia inguratuz jarraituko dugu.
Sainte Anne badia
Sainte Anne badia
Sainte Anne badia
Oraingoan marea baxua topatuko dugunez, azken zatia errazago gaindituko dugu aparkalekura iristeko.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina