2026(e)ko uztailaren 28(a), asteartea

Tregaster Perros Giros

Tregasterretik Perros Giros herrira eta aduanako gizonen ibilbidetik itzulia granito arrosaren kostaldetik buruturiko ibilbide ederra.

Ibilbidea eta altimetria:

Ibilbidea Tregaster
Altimetria

Tregaster herriko area batean lo egitera gerturatu gara eta arratsaldean itzuli bat ematera aterako naiz.

Area
Errepidera atera eta ezkerretik herrirantz joko dut ezker aldetik. Segituan itsasoko badiatxo batetara gerturatuko naiz eta bertan portua ikusteaz gain, marea-errota baten paretik igaroko naiz.
Grand Traouïeroko marea-errota
1375eko abuztuaren 29an, Karlos V.ak Lannion hiriko Lord Bryani itsas-errota bat eraikitzeko eskubidea eman zion, Trov-Meurretik Toul Ar Carhent eta Ploumanac 'h izeneko lekuaren artean. Gaur egungo eraikina 1764koa da, atearen gaineko grabatuaren arabera.
XIX. mendearen amaieran, trenbidearen etorrerak eta errepide-sarearen garapenak errotariak arriskuan jarri zituzten. Pixkanaka-pixkanaka, errotarriak mututu egin ziren eta, 1936an, errota bakoitzaren irin ekoizpena mugatzen zuen legeak lanbideari eman zion azken kolpea. Bere azken errotaria Toussaint Le Brozec izan zen, 1932an jarduera eten zuena.
Grand Traouïeroko marea-errota
Errotara iritsi eta errepideko zubitik aurrera jarraituko dut paisaia behatu ondoren.
Granito Rosako kostaldea (frantsesetik Côte de Granit Rose) Frantziako kostalde atlantikoko kostalde baten izena da, Mantxako kanalean kokatua eta administratiboki Bretainiako iparraldeko Côtes-d 'Armor departamendukoa, Trégor eskualde historikoan. Azaleratzen den granitoak arrosazeora tiratzen duen kolore nagusi marroia duelako hartzen du izena.
Porturantz
Aldapatxo bat izango dut eta bertan aurreneko harri bereziak ikusteko aukera izango dut.
Grantito harria
Berezitasun geologiko hori 10 km-tan zehar hedatzen da Perros-Guirec, Tregastel, Pleumeur-Bodou eta Trébeurden udalerrietara (ekialdetik mendebaldera aipatzen dira). Ploumanac 'h, Clarté (Perros-Guirec udalerria), Île Renote, Coz-Porz, Strike Blanche (Trégastel udalerria) eta Île Milliau (Trébeurden udalerria) udalerrien ekialdean hasten den arkua osatzen du, Pleumeur-Bodou udalerriaren kostaldetik kanpoko zatia gurutzatuz.
Segituan bertze zubi batetara iritsiko naiz eta errepidea jarraituz bigarren errotaren padura gaindituko dut.
Zubia
Badiako itsaz adarra.
Itsaz adarra
Errepidetik jarraituko dut bidegurutze batetara iritsi arte. Han eskuinetik herrirantz bideratuko naiz errepide nagusia utziz.
Eskuinetik herrirantz

Azkenik herriko elizara iritsiko naiz.
Argitasunaren Andre Mariaren kapera 
Argitasunaren Andre Mariaren kapera (Itron Varia ar Sklaerder, bretoieraz), monumentu historiko gisa katalogatua. Kapera hau 1445ean eraiki zen, Barac 'heko markesak egindako promesa baten ondoren, hondoratze batetik salbatu zena. Kaperaren ondoko muinoan, urtero, Argitasunaren Andre Mariaren omenezko meza bat ospatzen da, abuztuaren 15ean. Indultu honen buru Saint-Brieuc elizbarrutiko gotzaina edo gonbidatutako beste gotzain batzuk dira.
Notre-Dame-de-la-Clartéko indultu handiak milaka pertsona erakartzen ditu urtero.
Kaperako ezker aldetik abiatzen den karrikatik jarraitu beharko dut.
Argitasunaren Andre Mariaren kapera 
Errepide bat zeharkatu eta zuzen jarrituz, hondartza aldera jaisteko.
Errepidea zeharkatu
Trestraou hondartzara iritsiko naiz. 
Trestraou hondartza
Ezker aldetik jarraituz, segituan kostaldeko bidea aurkituko dut.
Trestraou hondartza
Adoana gizonen oinezko bidetik jarraituko dut, nahiz eta metro gutxi batzutan etxeetarako sarbidea izanik kotxerik igaro daitekeen.
Kostaldeko bidea
Informazio ohola
Bertan hasiko da ibilbideko zatirik interesgarriena, granitozko kostalde ederra jarraituz.
Granitozko kostaldea
Bere kolore bereizgarriaz gain, kostaldea pilo kaotikoz zipriztinduta dago, zeinaren intsignia itsasontzia Trestraou hondartzatik (Perros-Guirec) abiatu eta Ploumanac 'h-ko Anse Saint-Guirec herrian amaitzen den kostaldeko bidexka den.
Kostaldea, non granito arrosazko arrokak harea fineko hamabi hondartzekin txandakatzen diren, hainbat orientaziotakoak eta uhartetxo pintoreskoen kateak, 17 kilometrotan zehar hedatzen da.
Hondartza txiki batetara iritsiko naiz. Bertan aparkaleku bat dago eta horregatik jende gehiagorekin topo egingo dut.
Hondartza
Bidetik kostaldea inguratzen jarraituko dut, gune berezienetara iristeko.

Granitoak
Kostaldeak anabasa granitikoa du: "monzogranito de Traouiéros" eta Clarté motako ale lodiko granito arrosa. Eragile meteorikoek juntura subhorizontalen eta azpibertikalen sistemen arabera zizelkatuta, anabasa horiek erliebeak ematen dituzte, eta erliebeek harritu egiten dituzte orekaren eta haren formen legeei aurre egiten dieten eta herri-irudimena ongarritu duten antolamenduengatik.

Granitoak
Hainbat tokietan behatoki natural ederrak daude.
Granitoak
Behatokia
Aurrera segi eta kostaldeko itsmo txiki batetan bertze behatoki batetara gerturatuko naiz.
Behatokia

Aurrerago hondartza txikitxo bat ere topatuko dut.


Eta bertze aldean harri handietara gerturatu eta goraino igotzeko aukera izango da ere.






Bidera itzuli eta aurrera jarraituz bertze behatoki eder batetara gerturatuko naiz.




Azken honetatik jaitsi eta bidetik aurrera jarraituko dut.








Itzulia ematen hasi eta itsaz argia ikusiko dut.
Eta aurrerago, haitz batzuetaz babesturik douana gizonen etxola txiki bat bisitatuko dut.
Etxola

Segituan hondartza berri batetara iritsiko naiz.
Hondartza
Eta handik itsaz argiera igo eta bidegurutzean etxe eder bat ikusteko aukera izango da ere.

Itsaz argia

Itsaz argira igo aurretik iturritxo bat topatuko dut.



Itsaz argitik ikuspegi ederrak daude.

Kostaldea inguratzen jarraitu eta Saint Guireceko hondartzara iritsiko naiz.
 Saint Guireceko hondartza

 Saint Guireceko hondartza

Saint-Guirec oratorioa
Ploumanac 'h izen bereko hondartzan monumentu historiko gisa katalogatuta dago [86]. Oratorio honek, itsasbeherarekin bakarrik irits daitekeena, santuaren estatua bat babesten du. Ohitura zahar bat da neskek orratz bat sartzea estatuaren sudurrean; orratzak bere lekuan jarraitzen badu, ezkontzarako zantzu ona da [87]. Ohitura horrek egurrezko jatorrizko estatuaren sudurrari kalte egin zion; egungo estatua granitozkoa da, baina sudurrak kalte handiak jasan ditu, gehiago turistengatik, tradizioa «iraunarazten» duten neska gazteengatik baino.
Oratorioa horma-hobi gangatu formako egitura txiki bat da, arku zorrotzekoa, lau zutabe erromanikok eusten diotena, eta horma baxu bat atzeko aldean. Eskuineko zutabeko kapitela ahari-adarraren motibo batekin zizelkatuta dago. Estatuaren oinarrian grabatutako inskripzio batek aukera ematen digu santua identifikatzeko, gaur egun nahiko zaila bada ere: Saint-Guirec, Pedet e (vit) domp ("San Guirec, gure alde erregutzen du").
Saint-Guirec kapera
Saint-Guirec kapera Ploumanac 'h herrian dagoen kapera da, Perros-Guirec komunan.
XVI. mendean, Begardeko abadiako monjeek harrizko egitura bat eraiki zuten. Jatorrizko eraikuntza hau XVIII. eta XIX. mendeetan zaharberritu zen. XX. mendearen hasieran zabaldu zen lehen aldiz, eta 1938an berriro.
llí asteazken gauean erromesaldi bat ospatzen da, Igokundearen Osteguna baino lehen. San Guiricen omenezko mezaren ondoren, prozesio bat egiten da hondartzan otoitzaldiraino, tradizioaren arabera bertatik iritsi baitzen eskualdea ebanjelizatzera. Erromesaldi hau Ploumanac 'h elkarteak berreskuratu du eta ehun pertsona baino gehiago erakartzen ditu.

Saint-Guirec kapera
Baselizara igo eta itzulia emango diot kostaldeko bidetik jarraitzeko.
Saint-Guirec kapera
Azkenik portura iritsiko naiz.
Portua
Portua inguratuko dut marea errotara iristeko.

Marea errota

 Saint Guireceko hondartza

 Saint Guireceko hondartza

 Saint Guireceko hondartza
Errotako goiko parteko zubitik aurrera jarraituko dut eta hondartzaren goiko partetik zuzen jarraituko dut.

Azkenik errepidera aterako naiz eta bertatik aparkalekura bigarren marea errotatik igaroz.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina