Cap de Chèvresetik ibilbide zirkularra aurkeztuko dut, Bretañako labarrak, herri arkitektura, hondartzak eta horma Atlantikoko zenbait elementu bisitatuz. Ibilbide zirkularra 13 kilometro pasatxo eta 300 metrotik goragoko desnibel duna. Ingurune natural eta paisai ederretaz gozatzeko.
Gaua Cap de Chèvreseko aparkalekuan emango dugu eta horrek arratsaldean eguzki azken izpiekin zenbait argazki egiteko aukera eskaini digu.
Cap de Chèvretik ilunabarrean
Cap de Chèvretik ilunabarrean
Cap de Chèvretik ilunabarrean
Cap de Chèvretik ilunabarrean
Cap de Chèvretik ilunabarrean
Cap de Chèvretik ilunabarrean
Cap de Chèvretik ilunabarrean
Cap de Chèvretik ilunabarrean
Cape de la Chèvre (edo Beg penn ar roz bretoieraz) Crozon penintsulako hegoaldeko lurmuturra da, Bretainiako mendebaldean. Lurmutur horrek, hegoaldera begira, Cap Sizun iparraldeko kostaldera ematen du, eta Douarnenez badia (badiaren ipar-mendebaldeko muga) ixten du.
Paraje hau, bere aparteko paisaiagatik katalogatua, Armoriqueko Parke Natural Erregionalaren parte da.
Cap de Chèvretik ilunabarrean
Cap de Chèvretik ilunabarrean
Cap de Chèvretik ilunabarrean
Txilar geruza baxu batez (txilar grisa) eta Le Gall-eko aulaga batez estalita dago, eta (atzealdean) itsas pinuak eta zuhaixkak ditu. Lurmuturrak itxura basatia du, baina seinale-estazio bat ere badu (Frantziako Armadak kudeatzen du).
Atzeraxeago, haizetik hobeto babestuta, herri edo herrixka batzuk daude, etxe baxu tipikoak dituztenak, hareharriz eta arbelezko teilatuz eraikiak, antzina lastozko sabaiak zituzten landetxeak zirenak.
Cap de Chèvretik ilunabarrean
Cap de Chèvretik ilunabarrean
Harkaitzezko muino altu hori (100 m baino gehiago) Crozon penintsulan dago, Armorikano Ertaina sinklinorioaren mendebaldeko hedadurari dagokiona.
Cap de Chèvretik ilunabarrean
Chèvre lurmuturra, Atlantikoan barneratzen den muinoa, itsasoa behatzeko gune estrategikoa da. Krozongo gainerako herrietatik isolatuta, Douarnenez badiako sarrera kontrolatzen du, eta bere presentzia militarra antzinakoa da. Monarkiaren garaian, guardia-etxola bat eta kanoi-bateria bat ezarri ziren han.
Bigarren Mundu Gerra baino lehentxeago, kostaldeko artilleria-bateria handi bat eraiki zen han, eta, ondoren, okupazioaren garaian, Atlantikoko Harresian sartu zen. Oraindik aztarna batzuk kontserbatzen dira, baita obusen kraterrak ere, Erwin Rauch jeneral alemaniarraren azken erresistentziakoak direnak Bresteko guduko borroka basatietan. Kaboan inguratuta, AEBetako armadak preso hartu zuen alemanek 1944ko irailaren 17an eta 18an amore eman zutenean.
Goizean goiz ibiltzekoak prestatu eta ibilbidearekin hasiko gara aparkalekutik.
Aparkalekua
Aparkalekutik atera eta itsaz argiarantz joko dugu. Bertan dago Cap de Chèvre.
Oroigarrira iritsi eta bisitatu ondoren ezker aldetik hasiko gara itzulia ematen.
Bidea
100 metro inguruko altuera izanik, labarrak ederrak dira eta sekulako ikuspegia eskaintzen digute.
Doumenez badia
Cap du Chèvre
Panoramika badiarekin
Labarretatik eta bide eroso batetatik segituan bertze bunker batetara iritsiko gara.
Atlantiar hormako eredu asko ageri dira. Argi da badia eta labar hauek estrategikoak zirela. Pointe de Razen radar estazioaren aurriak ere ikusteko aukera izan genuen.
Bunker
Bunkerraren aurrean behatokitxo bat atondu dute.
Behatokia
Cap du Chèvre inguratzen jarraituko dugu badia aldera. Edozein puntuan ikuspegi ederrak izango ditugu eta egia da bunkerretik aurrera, jende kopurua mugatu egiten dela aunitz.
Hegaztiak haitz batean
Douamenez badia
Labarren tankera ikusteko aukera ezberdinak izango ditugu.
Labarrak
Kostaldeko bidea aurrerago utziko dugu, ezkerretik lurmuterrean barneratzen den bide batetatik.
Ezkerretatik
Labarrak
Bidegurutzea
Bide zabal honetatik auzotxo batetara iritsiko gara. Bertako etxeak ere ederrak dira. Rostudel izena du.
Rostudel auzoa
Rostudeleko etxea
Rostudel
Rostudel
Errepidetxo batetara iritsi eta eskuinetik jarraituko dugu errepide nagusiago batetara iristeko, D 255, lurmuturrera daramana.
Rostudel
Rostudel
D 255etik metro gutxi batzuk ezkerretara egingo ditugu, segituan eskuin aldeko pista edo bide batetik jarraitzeko.
Eskuinetik errepidea utzi
Pista horretatik tarte ederra egingo dugu landa soroetatik.
Goiko partetik goazenez, Réserve Naturalle Des Sites Géologique de la Presquílle de Crozon ikusgai izango dugu estreinekoz. Itzulera labarretatik burutuko dugunez egitura geologiko ezberdinetaz blaitzeko aukera izango dugu.
Pista zabaletik eta penintsulako erditik jarraituko dugu tartetxo bat, oraingoan itsasoa ikusten ere, bidegurutze batetara iritsi arte.
Badia
Bidegurutzera iritsi eta ezkerretik beherantz jarraitu beharko dugu.
Ezkerretik beherantz
Bide honetatik Kerdreux auzora iritsiko gara.
Kerdreux
Kerdreux
Herrixka erdiko karrikara iritsi eta ezkerretik beherantz jarraituko dugu.
Herritik beherantz
Bide zabala jarraituko dugu eta segituan eskuin aldetik abiatzen den pista jarraituko dugu Kedreuxeko trikuharria bisitatzeko.
Kedreuxeko trikuharria
Kedreuxeko trikuharria
Berriz pista zabalera atera eta metro gutxi beherago harraska bat dago.
Harraska
Jaisten jarraitu eta pista bidexka batetan bihurtuko da, handik dunen artetik hondartzara iristeko.
Plage de la Palue
Plage de la Palue
Hondartzatik ezker aldera joko dugu, marea behea dela probeztuz, labarrak azpitik ikusteko. Gogoratu geoparkean gaudela eta egitura kuriosoak ikusgai izango direla.
Plage de la Palue
Plage de la Palue
Plage de la Palue
Inguruan irla batzuk ere ikusten dira.
Plage de la Palue
Labarrak jarraituko ditugu kobatxo batetara iristeko eta urak ematen digun aukera jarraituz.
Interes geologikoko parajeen Eskualdeko Erreserba Naturala Crozon penintsulan (Finistère, Bretainia). Aire zabaleko benetako museoa da, 7 udalerritan banatutako 27 aparteko kostaldeko leku babesten dituena. 2013an sortua, 150 hektarea baino gehiagoko eremu babestu honek artxibo geologiko bikainak ditu, duela 550 eta 370 milioi urte bitartekoak.
Plage de la Palue
Plage de la Palueko labarrak
Cap de la Chèvreko itsaslabar zoragarriek Douarnenez badia osoaren ikuspegi ahaztezina eskaintzen dute. Labar monumentalak, itsas kobazuloak eta arkuak lehian dabiltza edertasunagatik eta originaltasunagatik arreta erakartzeko. Lurmuturraren puntan, Sizun lurmuturra eta Sein uhartea, Douarnenez badia, Pen-Hir punta eta Tas de Pois (Ilar muinoak) izeneko harkaitz-formazioak ikus daitezke. Leku honek Crozon penintsulako labarrik altuenak ere baditu, ia 90 metroko altuerara iristen direnak.
Plage de la Palue
Koba
Kobatxo txiki batetara iritsiko gara eta gainera euria hasi denez, barruan tarte batez egongo gara atertuak.
Koba
Koba
Koba
Berriz atzera joan eta oraigoan ezker aldetik dunetatik labarretara berriz igoko gara.
Hondartzatik ateratzen
Tximeleta
Aurreneko behatoki natural batetara joateko bidetik eskuin aldetik desbideratuko gara.
Behatokirantz
Behatokitik egitura geologikoak
Kostaldeko bidexkak paisaia zabalen ikuspegi ikusgarriak eskaintzen ditu, flora eta fauna ugariko ingurunea zeharkatzen den bitartean. Ondare militar historikoa oraindik argi eta garbi ikus daiteke muinoan, eta antzinako nekazaritza-jarduera baten aztarnak ere aurki daitezke, haizeak astindutako muino horren gogortasuna leuntzeko haitza modu burutsuan erabiltzen zuena.
Behatokia
Hondartza
Pointe de Kerdreux
Pointe de Kerdreux
Pointe de Kerdreux
Pointe de Kerdreux
Pointe de Kerdreux
Geoparkeko egitura tektonikoak
Panoramika
Pointe de Kerroux
Pointe de Kerdreux
Labarreko bidetik jarraituko dugu ikuspegi itzel hauetaz gozatzen, bertze behatoki natural batetara ateraz.
Behatokia
Behatokia
Bigarren behatoki honetan atsedena hartzeko beta izango dugu eta zerbait bazkaltzeko ere.
Behatokia
Berriz labarretako bidera atera eta Cap de Chévresera joko dugu.
Bidean
Behatokiak
Labarrak
Lurmuturrera gerturatzean atzera begiraturik parkeko egiturak eta ibilitako bidea.
Labarretik
Bidean
Zati batean hondartza aldera jaitsi beharko dugu, berriz ere labarrera igoz.
Lurmuturra
Lurmuturretik gertu
Eta azkenik bunkerrer iritsiko gara. Bertan jende gehiago topatuko dugu berriz ere, aurreko zatietan ez bezala.
Cap de Chévre
Bunkerra
Oroigarria
Ibilbide arras polita. Labarrak, hondartza, trikuharriak, herrixka ederrak eta bigarren mundu gerrako aztarnekin.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina