Quimper hirian buruturiko ibilbidea, alde zaharra eta monumentu batzuk ezagutzeko. Ibilbide laburra baina hiriko alde zaharra bisita lasaia eskaintzen du.
Ibilbidea:
 |
| Quimperreko ibilbidea |
Quimperren aparkatzeko tokia bilatu eta alde zaharrekoetan sartzen ez ginenez, ibaiaren aldameneko karrika batean, azkenik tokia bilatuko dugu. Gauzak hartu eta paseatzera irtengo gara.
.JPG) |
| Aparkalekua |
Portuak aktibo jarraitzen du, ubide estu eta mareei lotutako baten sakonera eta zabalera mugatuak izan arren.
Aparkalekutik L´Odet ibaira eta portura aterako gara eta ezker aldetik alde zaharrerantz gerturatuko gara.
.JPG) |
| L´Odet ibaia |
Hiriaren ardatz historikoa Odet eta bere ibaiadarren elkargunean dago: Steïr, Frout eta Jet.
Quimper Atlantikoko kostaldetik 15 km-ra dago. Itsasoa Odet haran malkartsuan gora igotzen da, eta horrek kokapen pribilegiatua ematen dio estuario baten burualdean, eta horrek azaltzen du bere kokapena eta bere garrantzi ekonomikoaren zati bat.
.JPG) |
| L´Odet ibaia |
Pasealekutik bi ertzak kontrolatzen dira eta noizean behin aldapak ageri dira barkuak ibaira jaisteko.
.JPG) |
| L´Odet ibai |
Zenbait zubi gaindituko ditugu. Azkenean katedralaren dorreak ikusi ahal izateko.
.JPG) |
| L´Odet ibai |
.JPG) |
| L´Odet ibai |
Odet, Frout eta Steïr ibaien ur-goraldiak eragindako uholdeak kronikoak dira Quimperren, baita hegoaldeko edo hego-mendebaldeko haize gogorrekin lotutako itsas mailaren igoerak eragindakoak ere (uholde horiek larriagotu egiten dira bi fenomenoek bat egiten dutenean).
Galorromandar hiri loretsua IV. mendetik aurrera nabarmen jaitsi dela dirudi (gutxienez ikuspegi arkeologiko batetik), eta ez dakigu ezer Goi Erdi Aroko setioaren historiari buruz. Karolingiar garaiko nekropoli bat aurkitu da portuaren inguruan.
Justizia auzitegiaren aurretik igaroko gara.
.JPG) |
| Justizia auzitegia |
Azkenik Steir ibaia eta L´Odet elkartzen diren zubira iritsiko gara. Aurreneko ibaiaren azken zatia plaza batez eztalia dago.
.JPG) |
| L´Odet Ster bokala |
Quimperko harresiak XIII. mendean eraiki zituzten. 1.500 metrotan zehar, garai hartan harresiak Frout, Odet eta Steirrek bustitzen zituzten.
1239an, Raynaud apezpikuak katedral erromanikoa leku berean berreraikitzea erabaki zuen, baina, historialariek luzaroan uste izan ez bezala, katedral gotikoaren lanak ez ziren 1280ko hamarkadara arte hasi. Eraikuntzak geldialdi luzea jasan zuen XIV. eta XV. mendeetan, urte ilunak Cornouaillerentzat.
Quimper hiri bat da, non nobleek, kalonjeek edo merkatariek beren buruarentzat eraikitako zurezko bilbadurako "hostalak" dituzten, egurrez eta harriz trebeki zizelkatutako fatxadekin, eta inguruko landa-lurrak noblezia-etxez zipriztinduta daude.
Plazatik ibaiko goiko alderantz joko dugu hirian murgiltzeko.
.JPG) |
| Steir ibaian |
Aurrerago tarte batez
Steir ibaia ikusgai izango da. Inguruko etxebizitza eta tabernak ederrak dira..JPG) |
| Steir ibaia |
Quimper hiria armada alemaniarrak hartu zuen 1940ko ekainaren 19an. Bost egun lehenago, 1940ko ekainaren 14an, Frantziako hiriburua izan zen egun batez, Bigarren Mundu Gerran beste hainbat hirirekin gertatu zen bezala. 1944ko maiatzaren 21ean, Quimperko geltokia metrailatu zuten hegazkin britainiarrek, eta gas-planta iritsi zen. Hiria 1944ko abuztuaren 8an askatu zuten, 1.509 eguneko okupazioaren ondoren.
.JPG) |
| Steir ibaiko arrainak |
Azokara gerturatuko gara, beti toki kuriosoak eta ikusgarriak izaten bai dira.
.JPG) |
| Azoka |
.JPG) |
| Azoka |
Karrika ezberdinetatik bertze plaza eder batetara iritsiko gara.
.JPG) |
| Plaza |
Zurezko etxe ezberdinak ikusgai izango dira.
Gorago Ster ibaian presa batetara iritsiko gara. Gauen musika ikuskizuna dago eta bertako parkea era bat okupaturik dagoenez itzuliko gara katedrala ikustera.
.JPG) |
| Presa |
Rue Kéréonetik eliz nagusira joko dugu.
.JPG) |
| Saint-Corentin katedrala |
Quimperreko alde zaharra (bere harresiekin eta etxe zaharrekin, batzuek egurrezko armazoiarekin, hala nola Maison des Cariatides Rue du Guéodet-en) katedralaren aurrean hedatzen da.
.JPG) |
| Etxe itzelak |
Etxe arras politak izango dira tarte honetan.
.JPG) |
| Saint-Corentin katedrala |
Katedraleko plazan ere kontzertuak izango dira eta gu iristean dantza talde bat bertatik ateratzen zen.
.JPG) |
| Dantzariak |
Eskualdeko dantza batzuk ikusteko aukera izango dugu katedrala bisitatu aurretik.
.JPG) |
| Saint-Corentin katedrala |
Saint-Corentin katedrala Quimper hiriaren erdian dago. Gotiko estilokoa da (XIII. - XIX. mendeak), Ama Birjinari eta San Corentin izena ematen dion lehen gotzain mitikoari eskainia. 1720an izandako sute baten ondorioz suntsitua, bere bi orratz neogotikoak 1854an berreraiki ziren eta 77 metroko altuera hartzen dute. 1862an monumentu historiko izendatu zuten.
Gaur egungo gotiko estiloko monumentua XIII. mendean eraiki zen, eraikin zaharrenen zimenduen gainean, eta Bigarren Inperioan amaitu zen. Itxurazko batasun arkitektonikoa du, nahiz eta sei mendetan zehar etengabe eraiki, duda-mudak, obretako etenak eta berrikuspenak direla medio.
.JPG) |
| Saint-Corentin katedrala |
Katedralean sartuko gara bisita egitera eta freskotasun apurtxo baten bila.
.JPG) |
| Saint-Corentin katedrala |
.JPG) |
| Saint-Corentin katedrala |
Gibeleko plazara joango gara eta bertan kontzertu bat ikusteko aukera izango dugu ere.
.JPG) |
| Musikaria |
Plazan arte ederretako museoa dago ere.
.JPG) |
| Quimperko Arte Ederren Museoa |
Quimperko Arte Ederren Museoa. 1864an sortu zen, Jean-Marie de Silguy kondeari esker, zeinak bere bilduma osoa bere jaioterriari utzi zion, baldintza bakar batekin: bertan museo bat eraikitzea bere margolanak eta marrazkiak gordetzeko. Gaur egun, Frantziako mendebaldeko arte museorik garrantzitsuenetakoa da, eta Frantziako (bereziki XIX. mendekoa), Italiako, Flandeseko eta Holandako pintura bilduma aberatsak ditu ikusgai XIV. mendetik gaur egun arte.
.JPG) |
| Quimperko Arte Ederren Museoa |
Atzeko partetik katedrala inguratzen jarraituko dugu eta honela harresiak ere bisitatuko ditugu.
.JPG) |
| Saint-Corentin katedrala |
Erresistentzian hildako pertsona baten omenezko oroigarria ikusiko dugu.
.JPG) |
| Oroigarria |
Harresien aurretik L´Odet ibaiaren ertzeko pasealekua jarraituko dugu.
.JPG) |
| Harresiaren zatia |
.JPG) |
| Harresi eta lorategia |
Berriz katedraleko dorreetara gerturatuko gara, bertako ate batetatik museo departamentalera joateko.
.JPG) |
| Katedrala |
.JPG) |
| Museoa |
Bertan apurtxo bat atsedena eta freskagarri bat hartu eta gero, berriz Maubert plazara joko dugu.
.JPG) |
| Maubert plaza |
.JPG) |
| Maubert plaza |
.JPG) |
| Maubert plaza |
.JPG) |
| Maubert plaza |
Eta hara non Frantziako goxotegi ospetsu batetara iritsiko gara. Begi eta usaimenerako unea. Eta noski daztamenerako ere. Zenbait goxo, pastelak eta txokolatea erosi eta jan ondoren, indar berrituekin aparkalekurantz joko dugu.
.JPG) |
| Goxotegia |
Ibilbide laburra baina hiri lasaia eta bisitatu beharrekoa.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina