Alcoseber herritik Irtako mendi lerrotik ibilbide sasi zirkularra bizikletaz izango da gaurkoan aurkezturikoa. 33 kilometro eta ia 500 metrotako desnibelekoa.
Alcoseberren kanpinetik abiatuko naiz bizikletarekin ibilbidea burutzeko. Irtako mendi lerrotik eta mediterraneoko kostalde basati edo gutxi antropizatutako eremua ezagutzera.
Kanpina
Kanpinetik irten eta Alcossebre herrirantz bideratuko naiz. Segituan Tres Playas eremutik igaroko naiz.
Panoramika Playa Tropikanan
Errepideak zenbati hondartzetatik igaro ondoren Alcossebre herriko erdi aldera eramaten du.
Alcossebre
Inguruetan aztarnategi arkeologiko ugari daude, hala nola Tossaletekoa. 1260an, kristau konkistaren ondoren, Tenplarioek Hiri Gutuna eman zioten herriguneari bere populazioa bultzatzeko. Neurriak ez zuen arrakastarik izan, eta, beraz, bigarren Hiri Gutuna eman zuten 1320an, Chiverteko Gazteluaren jurisdikzioarekin lotzen zena. Alcalá de Chivert udalerrira 1583an sartu zen. Itsasoaren hurbiltasunak pirata berberiskoen erasoak erraztu zituen XVI. eta XVII. mendeetan. Horiek saihesteko, zelatari-dorre batzuk eraiki ziren.
Erdi aldera iristean tarte estu bat oinez zeharkatu eta turismo bulegora iritsiko naiz.
Turismo bulegoa
Antzinaroari dagokionez, hainbat aztarna daude Alcalà herri osoan. Lehenik eta behin, Mediterraneo ekialdeko merkatari herriek ekarritako kanpoko materialak nabarmentzen dira, hala nola Solivellako nekropoliko eskarabeo egiptoar bat eta feniziar eta greziar zeramika hainbat aztarnategitan.
Errepidetik jarraitu eta portuaren aurretik igaroko naiz.
Portua
Portua
Errepidetik Playa Blancaren bukaerara iritsiko naiz. Bertan etxe bizitzak amaitu egiten dira eta pista hasiko da. Ezker aldetik aldapatxo txiki bat igo beharko dut.
Pistatik aurrera segi eta puntu honetan ikusgai da bidegurutze bat. Nik zuzen pista nagusitik jarraituko dut baina ezkerretik Irtara igotzerik dago, Font Parratik.
Zuzen
Aurrerago Cala Argiagara iritsiko naiz. Itzultzean bainu bat hartzeko aukera eskaintzen duena.
Cala Argilaga
Calatik igo eta bidegurutze batetara iritsiko naiz. Bertan zuzen igotzen jarraituko dut, itzulera aldiz pista nagusitik burutuko dudalarik ibilbide zirkularra bertan ixteko.
Irta Mendilerroko Parke Naturala naturaren altxor bat da, Baix Maestrat eskualdean kokatua, Castelló probintziaren iparraldean. Babestutako 7.743 hektareako azalera du, eta 12 kilometroko itsasertz birjina.
2002ko uztailaren 16an izendatu zuten Parke Natural eta Itsas Erreserba balio ekologikoagatik, eta Mediterraneoko kostaldean urbanizatu gabeko itsasertzeko azken parajeetako bat izan zen.
Irta mendilerroa paisaia menditsu ikusgarria da, 572 metroraino iristen diren altitudeak konbinatzen dituena Campanilles tontorrean, itsasorantz poliki jaisten diren labar malkartsuekin, agertoki natural paregabea sortuz. Itsaslabarrek eta itsasertzean zeharreko kalek itsas ekosistema pristinoa dute, arrantza-intereseko espezieak barne hartzen dituen biodibertsitatearekin, eta Itsas Erreserbak babesten du neurri handi batean.
Bidegurutzeko zutoina
Bertan hasiko dira aldapa nagusienak. Kontutan izan Irtako mendi lerrora igo beharko dugula, nahiz eta alde baxutik izan.
Batzutan pinadian eta bertze batzutan eguzkitara aldapa hauek egun bero batean gogorrak bilakatu egiten dira.
Tossal Barrauko borda
Azkenik Corral Dentetan dagoen mendi-lepora iritsiko naiz. Hauxe izango da gaurko puntu altuena. Atseden apur bat hartu eta hemendik aurrera aldapan behera
Corral Dentetako mendi-lepoa
Parkeko landaredia askotarikoa da, deabruaren harresia (Anagyris foetida) bezalako espezieekin, inguruko gazteluetan erabilera historikoa zuen landarea, geziak pozoitzeko balio zuena. Bisitariek balio ekologiko handia duen eremu hori zeharkatu dezakete bertako flora eta fauna paregabea erakusten duten bidezidorretan zehar, baita antzinako gizakien presentziaren aztarnak ere.
Corral Dentetako mendi-lepoa
Aurrerago Font D´en Canesera iritsiko naiz. Gune berezia mendi lerro honetan. Iturri kuriosoa, bere putsuarekin.
Font D´en Cane
Atsedena eta indarrak berritzeko gune aproposa.
Font D´en Cane
Putsua sakona ikusten da.
Font D´en Cane
Pistatik jaisten jarraituko dut bidegurutze batetara iritsi arte. Bertan pista nagusia utzi eta eskuineko pistatik jaisten jarraitu beharko dut. Zuzen jarraitzekotan Peñiscola aldera iristerik dago Irtako mendi-lerroa zeharkatuz.
Eskuinera
Bidegurutze inguruan harri lehorrezko etxola polit bat dago eta askaltoki bat ere.
Pistatik beherat, itsaso aldera iritsiko naiz eta bertan kostaldeko pistarekin bat egingo dut.
Gaurkoan eskuinetik Alcosseber aldera itzuliko naiz.
Eskuinetik kostaldetik segi
Apurtxo bat aurrerago Irtako hondartzara iritsiko naiz. Toki berezia eta jende gehiegi izaten ez duen hondartza.
Irtako hondartza
Irtako hondartza
Eta bainutxo baten ostean bizikletarekin pistatik jarraituko dut Alcossebrera iristeko.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina