Peñas Masmut zirkularra Peñarroya de Tastavinsetik
Peña Roya de Tastavins herrira gerturatuko gara bertatik ibilbide zirkular bat osatzeko Peñas de Masmutera igoz. Ibilbide polita eta bigarren zatian bainatzeko aukera eskaintzen duena. Soilik Masmutera igotzeko tartetxo batean zailtasunak izan daitezke, gainerako ibilbidea pista eta bideetatik burutzen delarik. 14 kilometro luzera eta ia 700 metrotako desnibelarekin.
Peña Roya de Tastavins herriko beheko aldean aparkaleku zabal bat topatuko dugu. Bertan autokarabana utzi eta ibilbidea hasteko herria bisitatzera joko dugu.
Peñarroya de Tastavins (katalanez: Pena-roja edo Pena-roja de Tastavins) Aragoiko autonomia erkidegoko Teruel probintziako udalerri espainiarra da. Udalerria, Matarraña eskualdean kokatua.
Lur horiek, kuaternarioa baino lehen, itsasoak estaltzen zituen, udalerrian ugari diren fosilek erakusten dutenez. Neolitoko aztarnak (Bòrioko kobazuloa), hondar iberiarrak eta erromatarren aztarnak aurkitu ziren.
Eskailerak dauzkan karrikara iritsi eta ezkerretik hauek igoko ditugu.
Eskaileretatik gora
Tastavinseko Peñarroya hiribildua Molaren Tossalaren azpian dago, garai batean gaztelu zaharra zegoen zelaigune batean. Gaztelu horren babesean, baserria sortu zen, denboraren poderioz mendiaren hegalean behera eginez.
Aragoiko Alfontso II .a erregeak berriz konkistatu zuen mairuen aurrean. 1169. urtean.
Aragoiko errege Pedro I.ak, 1209ko apirilaren 3an, Peñarroya Calatravako Ordena Militarrera lekualdatu zuen, eta ordena horri etengabe lotuta egon zen.
Independentzia gerran, udalerriak suntsipenaren adarkada jasan zuen, parrokia-eliza suntsitu zutenean gerra zibilarekin gertatu zen bezala. Lehen karlistaldian, 1840ko apirilean, tropa karlistek okupatu zuten Peñaroya. Espartero jeneralak sei batailoi, bi eskuaira eta mendiko bateria bat bidali zituen herria berreskuratzeko.
Gorago iturri eta harraskara iritsiko gara. Eredu berezia arkupe handi batek babesten bai ditu.
Harraska eta iturria
Espazio erdi ireki batean daude, XV. mendeko lonjaren azpian. Lonja horrek Udaletxeko plazari eusten dio, eta plazaraino igotzen den eskalinata du atxikita. Garbitzeko bi piloi ditu.
Lonjak harlanduzko bi arku ditu, bata zorrotza eta bestea erdi-puntukoa eta partzialki itsutua. Arkuen arteko enjutan, markoztatutako erliebe bat agertzen da, hiribilduaren armarriarekin eta Calatravako Ordenaren gurutzearekin.
Lonjako arkuen ondoan iturria dago. Ojiba-arkua eta kanoi zorrotzeko ganga dituen eraikina da.
Harraska
Udaletxeko etxeko beheko aldera dagoen kartzelara gerturatuko gara.
Kartzela
Kartzela
Peñarroya de Tastavinseko udaletxean dago, beheko solairuan. Eraikin hau oso aldatuta dago, baina elementu interesgarriak ditu, hala nola solairu nobleko leiho eder bat eta, hain zuzen ere, kartzela zaharra.
Kartzela hori XVI. mendeko udaletxean eraiki zen, eta obra hori sakonki eraldatu da ondorengo eraberritze edo birmoldaketen ondorioz.
Kartzela edo espetxe-multzoa, elkarren artean komunikatutako hiru gelatan egituratua. Lehenengoa kartzelariaren etxebizitzarekin identifikatzen da, eta beste biak ziega gisa erabili ziren. Azkenak sarrera estu eta estua du, harkaitzean zulatutako korridore batetik barrena. Intradosean marrazki konoliala duen ate batetik sartzen da. Lehenengo gela kanpoaldearekin komunikatzen da burdin sare sendoko leiho karratu sinple baten bidez. Hiru gelek harlanduzko gangadun estalkia dute. Zoladura lurrezkoa da, hormak harlangaitzezkoak. Lehen ziegara sartzeko atearen ate-buruetan eta ate-zangoetan grafiti batzuk daude. Lapiko bat gordetzen du barruko ziegan, presoak kateatu behar ziren lekuan.
Sarrerako atea irekita dago, sarrera librea da.
Kartzela bisitatu ondoren goiko karrikara joko dugu eta bertan noria bat topatuko dugu. Aldamenean museotxoa dute.
Noria
Eta eskuineko karrikatik jarraituko dugu herriko goiko partera iristeko. Hantxe tunel bat gainditu beharko dugu Aragoiko Landa Inguruneko Etxebizitzaren Parkera iristeko.
Peñarroya de Tastavins
Tunela
Informazio oholetan Aragoiko Landa Inguruneko Etxebizitzaren Parkearen informazioa.
Informazio oholak
Aragoiko Landa Inguruneko Etxebizitzaren Parkea aire zabaleko museoa da, Tastavinseko Peñarroya herriaren goialdean kokatua. Historiaurreko Paleolitoko haitzuloetatik Erdi Aroko nekazarien etxe batera iritsi arteko eguneroko bizimoduak birsortzen ditu.
Ibilbidea Lo Trenc-en hasten da. Bertan, Paleolitoko haitzuloetako bizimodua nolakoa zen, Neolitoko larruzko txabolak, Brontze Aroko txabola, Iberiar adobezko etxe bat, dorre iberiar bat, hiribildu erromatar bat, garaipenaren arku bat eta Erdi Aroko nekazarien etxe tipiko bat zeharkatu ondoren gerturatzen dena ikus dezakegu.
Gune hau modu librean bisita daiteke.
Txabola
Brontze aroko txabola
Dorre zentiberiarra
Erromako mansioa
Erromako mansioa
Islam garaia
Eta ondoren ertaroko eraikinak eta etxe tradizionalak.
Aragoiko Landa Inguruneko Etxebizitzaren Parkea
Goiko pasealekutik herria eta inguruak oso ongi ikusten dira.
Peñarroya de Tastavins
Pistatik igotzen jarraituko dugu eta bertatik behatoki natural ederra dago.
Behatokitik
Aurrerago mendi-lepo batetara iritsiko gara. Han iturri bat dago, ezkerretara gero jaisteko erabiliko dugun pista eta gure kasuan bidexken bidegurutze bat eskuineko magalera ematen duena.
Iturria
Zutoina
Bidegurutzean ezkerretik gora doan bidea hartu beharko dugu gorantz joateko, ez magala zeharkatzen duena.
Ezkerretik gorantz
Bidegurutzeko zutoina
Altuera irabaztean Peñas de Masmut ikusiko ditugu.
Peñas Masmut
Pista nagusiarekin bat egingo dugu gorago eta segituan bidegurutze bat izango da. Oraingoan eskuintik gora jarraitu beharko dugu.
Eskuineko pistatik gora
Peñas de Masmut
Mendi-lepo batetara iritsiko gara. Bertan atsedena hartzeko itzala bat topatu eta zerbait jango dugu. Gaurkoan Peñetara nik igotzea erabaki dugu, antza denez pauso batenbat igotzeko urratsen bat bertigo duen jendearentzako ez bai da gomendagarria izango. Haitzak direla ez da ahantzi behar eta behetik itzura errespetua ematen du.
Zutoina
Beraz pisua utzi eta mendi-lepotik beretik gorantz abiatzen den bidexkatik jarraituko dut.
Peñas Masmut
Gerturatzean haitz ederrak direla ematen du baina itzulera osoa eman arte ez gara bere berezitasun eta tankeraz ohartuko. Eremu geologiko berzia, maioen antza duena, baina kasu honetan erabat isolatua dago Masmut.
Peñas Masmut
Haitzetara gerturatzen da bidea eta puntu batean trepada txikia baina amildegitik gertukoa izango da. Zailtasun tekniko gehiegirik ez duena baina errespetua ematen duena, bereziki ondoren bertatik ere jaitsi beharra dagoelako.
Pasalekua
Pasalekuaren goian amildegira edo peña baten tontorrera gerturatzerik dago eta patio ederra ikusten da.
Aurreneko peña
Igotzen jarraitu, oraingoan bide errezagotik eta Peñas Masmuteko tontor garaienetara gerturatuko naiz. Bi tontor bereiz daitezke, haitzak direla kontutan izanda. Goiko partea aldiz harritxa baina nahiko lauaz osaturik dago. Kontraste ederra paret erraldoiekin.
Peñas Masmutetik
Aurreneko haitzera igotzeko bidea.
Peñas Masmut
Peñas Masmut
Peñas Masmutetik panoramika
Goitik dagoen ikuspegia ederra da eta benetan itzulia ematean ohartuko gara haitze hauen tankeraz. Geroago ageriko diren argazkietan idei bat egin daiteke.
Peñas Masmutetik
Aurreneko haitzetik
Bigarren haitzera joko dut.
Bigarren haitza
Azken harriaren goiko aldera igotzeko ez dago zailtasunik baina kontuz amildegira gerturatzean.
Bigarren tontorra edo haitza
Peñas Masmut
Peñas Masmut
Peñas Masmut
Amildegitik urrundu eta bertz alderantz joko dut, tontortxo batetara.
Peñas Masmutetik
Peñas Masmut
Bertatik amildegiak ikusterik ere bada eta honela haitz hauen tontorrak osaturiko lautadatxoak ez digu bere osotasunaz jabetzen utziko.
Berriz bide berea hartu eta mendi-leporantz jaitsiko naiz.
Aldendutako pausua
Behin zati laburra destrepatu ondoren, berriz ere bidexka hartu, eta orain bai lasaitasunez mendi-lepora.
Mendilepotik beherantz bidetik jarraituko dugu Peñas Masmuti itzulia emateko.
Bidetik beherantz
Peñas Masmut
Bideak altuera galtzen doan bitartean Masmuteko haitzen ikuspegi ederrak eskaintzen dizkigu. Behatokitxo bat topatuko dugu bidean.
Peñas Masmut
Bidea
Behatokiak Peñas Masmuteko bertze ikuspegia ematen du. Haitzez inguraturiko tontorra. Kuriosoa oso.
Peñas Masmut behatokitik
Peñas Masmuteko panoramika
Peñas Masmut
Peñas Masmut
Peñas Masmut
Bertako haitzak behatu ondoren bidetik beherantz jarraituko dugu ibaira iristeko.
Bidea
Tarte honetan pinadiaren itzala eskertuko dugu.
Puntu batean aterpe txiki batetara iritsiko gara.
Aterpea
Aterpea
Aterpea
Trokaren bertze aldean ere haitz bereziak ikusgai dira. Txikiagoak izan arren, forma kuriosoekin.
Haitzak
Azkenik ibaira iritsiko gara. Tarte honetan ez du urarik eramaten.
Río de los Prados
Ibairako jaitsiera
Río de los Prados
Gaurkoan arazorik gabe ibaia zeharkatuko dugu eta bertze ertzeko bidetik pista nagusira joko dugu.
Río de los Prados
Bidegurutzeko zutoina
Pista nagusira atera eta ezkerretik beherantz jo beharko dugu.
Ezkerretara
Haitz zubia
Haitzak
Tarte gehienean ez dugu ura mugitzen ikusiko.
Pista
Pista
Peñas Masmut pistatik
Peñas Masmut inguratzeko kilometro batzuk egin beharko ditugu pistatik. Aurrerago ibaira gerturatuko gara eta puntu honetan ura darama.
Río de los Prados
Putsu eder bat izango da, estugune batean. Beroa egiten duenez ertz batetako zuhaizka baten itzalean bazkaldu aurretik bainu bat hartuko dugu.
Río de los Prados
Bainuaren ondoren bazkaria.
Ibaian
Bainatzeko putsua
Río de los Prados
Metro gutxi beherago pistak ibaia gurutzatzen du. Erran bezala bertan ura izan arren, zailtasunik gabe bertze aldera igaroko gara. Baina kontuz ibili ekaitz baten ondoren ibilbidea burutu nahi bada.
Río de los Prados
Río de los Prados
Pistatik gora jarraituko dugu Peñas Masmuti itzulia ematen.
Pistatik gora
Aurrerago iturri eta aska bat topatuko dugu, Peña Masmuteko ipar magalean.
Aska
Aurrerago bidegurutz bat dago. Guk zuzen igotzen jarraituko dugu.
Zuzen
Aldapan itzulia osatzen joango gara.
Peñas Masmut
Gorago bidegurutze berri bat. Oraingoan eskuinetik bihurgunea jarraituz segituko dugu.
Eskuinetik
Mendi-lepo batetara iritsiko gara eta handik jaisten hasi ere.
Peñas Masmut
Peñas Masmut
Peñas Masmut
Peñas Masmut
Peñas Masmut
Mendi-lepoan zutoinak adieraziko digu norantza. Zuzen beherantz pista nagusia utziz. Hala ere pistatik jarraitzekotan toki berera iritsiko ginen.
Zutoina
Landaturiko eremuetatik
Peñas Masmut
Barranco de la Virgen
Toka zeharkatu eta apurtxo bat igo beharko dugu pista nagusira iristeko.
Pista nagusia igoerako iturriaren inguruan hartuko dugu. Oraingoan eskuinetik eta pistatik jaitsiko gara gaztelu zaharraren eremuari itzulia emanik.
Behatokia
Behatoki eta askaltoki batetara iritsiko gara. Beroa eta nekeak, atseden ederra hartzeko gunean bilakatu du.
Behatokitik
Behatokia
Indarrak berreskuratu eta herrirantz joko dugu. Gainera gaztelu zaharreko haitzen azpian bertze iturri eta parketxo bat topatuko dugu itzalean.
Iturria
Iturria
Eta karrika batetatik, oraingoan aparkalekura zuzen jaitsiko gara.
Ibilbide ederra eta erabat gomendagarria. Kontuz beroarekin eta ekaitza baten ostean edo ekaitzen ondoren burutu nahi bada, ibaia bitan zeharkatu behar delako.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina