2026(e)ko ekainaren 5(a), ostirala

Arbelaitz eta Iraute Arantzazutik

Arantzazuko santutegira gerturatuko gara bertatik Iraule eta Arbelaitz mendietara igotzeko. Ibilbide klasikoa baina Aizkorrirakoa baino jende apurtxo guttiagorekin. 16 kilometro pasatxo eta 900 metrotako desnibel duen txangoa.

Ibilbideko xehetasunak Wikilocen:

Powered by Wikiloc

Ibilbideko bideoa:

Ibilbidea eta altimetria:

Ibilbidea
Altimetria

Arantzazuko santutegiko beheko parteko aparkalekuan autokarabana utzi eta mendiko gauzak prestatu ondoren ibilbideari hasiera emango diot. 

Aparkalekua
Beherko aparkalekuan, hormaren paretik bidetxo bat dugu goiko errepidera iristeko.
Bidea
Aparkalekutik
Errepidera iristean informazio oholak aurkituko ditugu.
Aurrerago aparkalekura iritsiko gara eta bukaeran parkeko interpretazio zentroa.
Aizkorri-Aratz Parke Naturaleko Parketxea
Aizkorri-Aratz Parke Naturaleko Parketxeko web. Parketxeetako web.
Aizkorri-Aratz Parke Naturaleko Parketxea
Aurrez aurre izango dugu Arantzazuko Santutegia.
Arantzazuko Santutegiko web ofiziala. Bertan eraikinaren inguruko informazioa irakurgai da.
Arantzazuko Santutegia
Plazatik igaro, elizara gerturatu eta gero bidetik aurrera jarraituko dut.

Arantzazuko Santutegia
Arantzazuko Santutegia
Arantzazuko Santutegia
Arantzazuko Santutegia
Arantzazuko Santutegia
Santutegiko goiko partera joko dut eta taberna batetara iritsiko naiz.
Arantzazuko Santutegia
Zuzen pistatik jarraitu beharko da basoan barneratzeko.
Zuzen
Zutoina
Aurrerago pista nagusia utzi eta ezkerretatik gora jarraitu beharko da.
Ezkerretatik gora
Zutoina eta informazio ohola
Parkean barneratzeko metalezko atea gainditu beharko da.
Atea
Basotik hiru kilometro pasatxo eta laurehun metrotako desnibela irabazi beharko da zelaietako mendi-lepora iristeko.
Basotik
Urbiako Mendi-lepora iristean
Mendi-lepoan
Mendi-lepoan
Urbiako mendi-lepotik bidea beherantz doa baselizara iristeko.
Bidea
Ubiako zelaiak
Ubiako zelaiak
Segituan Urbiako baselizara iritsiko naiz.
Urbiako baseliza
Urbiako saroietako artzainek domekako agindua betetzeko gainditu behar zituzten zailtasunen aurrean, eurentzat tenplurik hurbilena Arantzazuko Santutegia baitzen, Aita Frantziskotarrek 1924an Urbiako zelaian ermita bat eraikitzea ahalbidetzeko gestio batzuk hasi zituzten. Lanak amaitu ondoren, 1924ko irailaren 28an baseliza inauguratu zen. Ama Birjinaren eskultura Julio Beobide eskultoreak zizelkatu zuen, eta Ignacio Zuloaga margolariak Ama Birjinaren margolan bat eman zuen.
Urbiako baseliza
Urbiako baseliza
Aurrerago segi eta ostatura iritsiko naiz.
Urbia
Ostatua
Ostatua
Urbiako zelaietatik beherantz joko dut errekatxora hurbiltzeko.
Urbia eta Arbelatz
Pistan bidegurutzera iritsi eta ezkerreko pistatik jarraituko dut.
Ezkerretara
Pista honek errekatxora eramango nau eta horren ondoren berriz ere igotzen hasiko naiz.
Errekatxoa eta Arbelaitz
Errekatxoa
Behorrak
Arbelarko txaboletara iritsi aurretik pista utzi eta ezkerretik mendi magaletik gora jo beharko dut.
Arbelatz bordak
Ezkerretik desbideratu eta gorantz
Bideak segituan basorantz eramango nau maldei aurre eginik.
Igoerako bidea
Bidea
Basotik irten eta goiko partean Iraule eta Arbelaitz mendien artemo mendi-leporantz malda ederrei aurre eginik joko du.
Bidea
Mendi-leporantz
Altuera nahikoa irabaztean, harritzera iritsiko naiz. Mendi-lepoa oso gertu dago jada.
Arbelaitz
Azkenik Iraule mendia bertan dago eta azpian mendi-lepoa.
Iraule
Mendi-lepoa
Iraulera gerturatu eta berriz mendi-lepora jaitsiko naiz atsedenalditxo bat egitera.
Mendi ertza
Bertze haranerako ikuspegiak ederrak dira, baina lainoa gerturatzen hasia da.
Zegama aldera

Aitxun eta Aketegi aldera
Mendi-lepotik
Panoramika Mendi-lepotik
Panoramika Mendi-lepotik
Atsedena harturik, mendi ertzetik ezker aldetik Arbelaitzeko tontorrerantz joko dut.
Mendi ertza
Arbelaitz
Iraule aldera
Tamalez lainoa edo behe hodeiak laster sartuko dira eta ikuspegiak izorratuko dizkidate. Gainera tenperatura freskotu egiten dute.
Arbelaitz
Arbelaitz mendiko tontorrera iritsiko naiz eta trago bat ur hartu eta agudo bertze aldetik jaisten jarraituko dut.
Arbelaitz
Arbelaitz
Mendi ertza
Mendi ertza lainoaz
Bertze aldetik mendilepotxo batetara jaitsiko naiz eta apurtxo bat aurrerago, Lekunberri mendira iritsi baino lehenago, ezkerretik behean dagoen harantxorantz jaitsiko naiz.
Ubia aldera
Segituan bide batetara aterako naiz, eta handik, ezkerretatik jaisten jarraituko dut.
Behera iristean Arbelaitz lainoen artean ikusgai izango da.
Arbelaitz
Basoan barneratuko naiz tartetxo batez, Urbiako zelaietara atera aurretik.
Basoa
Basotik atera eta igoerako bidera joko dut. Handik, eskuinetik beherantz jarraitzeko.
Igoerako bidearekin bat egin
Arbelaitz
Iraule
Arbelatitz eta Iraule
Berriz erreka gainditu eta baselizarantz joko dut Urbiako zelaietatik ateratzeko.
Baselizatik
Azken begirada Urbiako zelaietara 
Zabalaitz
Basotik Arantzazu ikusteko tartetxo batzuk daude jaitsieraren hasieran.
Arantzazu
Azkenik Arantzazuko Santutegira iritsiko naiz. Garagardo bat hartu eta bisita laburra.
Arantzazuko Santutegia
Arantzazuko Santutegia
Arantzazuko Santutegia
Arantzazuko Santutegia
Ibilbide ederra Urbiako zelaietatik eta Arbelaitz mendiarekin.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina