2026(e)ko ekainaren 8(a), astelehena

Chinebral de Gamueta eta Atxerito Linzatik zirkularra

Linzako aterperaino gerturatuko naiz gaurko txangoa burutzeko. Chinebral de Gamueta eta Atxerito mendietara zirkular ederra aurkeztuko dut. Aurreneko tontorra ez da oso ezaguna eta bigarrena aldiz maizago jendeak zapaltzen baduen arren, ibilbide zirkular hau ez da ohikoegia izaten. Horrek bere puntua badu, bereziki askoz jende guttiagorekin topatzeko aukerak handitzen bai dira. Paisai karstiko ederretatik burutuko da eta bi tontorretatik diren ikuspegiak, benetan liluragarriak.

Ibilbidea eta altimetria:

Ibilbidea

Altimetria

Linzako aparkalekuan kotxea utzi eta ibilbideari hasiera emango diot. Goizean goiz aterako naiz ibilbidea luzetxoa bai da.

Linzako aparkalekua
Zelaietara jaitsi eta zurezko zubitxoa gaindituko dut eskuin aldetik basorantz bideratzeko
Zubia
Linzako aterpea zubitik
Apurtxo bat aurrerago pasalekutxo bat dago Petrechemako errekatxoa gainditzeko.
Petrechema errekatxoa
Basora iritsi eta zuotin batek norantza adieraziko du. Gaurkoan zuzen Gamuetako basoan murgiltzera.
Zuzen basorantz
Metro gutxi aurrerago bertze bidegurutze batean eskuin aldera jo beharko da.
Eskuin aldera
Basotik altuera irabaziko da, Paso del Caballora iristeko.
Basotik gora
Pasabide estutxo bat bi haitzen artekora iritsiko da bidea. Oso berezia.
Pasalekua
Gora iristean Ezkaurre inguruko ikuspegiak izango dira. Berez hau da Paso del Caballo deritzana, mendi lepotxo batean.
Paso del Caballo
Paso del Caballo
Apurtxo bat jaisten hasiko beharko da eta segituan ezkerretik gora doan bidea jarraitu beharko da.
Ezkaurre
Ezker aldera eta ez beherantz doan bidetik
Ezkaurre
Zutoin batek ezkerreko norantza jarraitu behar dela adieraziko digu.
Ezkerretik gora
Segituan basoan murgilduko gara berriz.
Ezkaurre
Basoa
Aurrerago Artzaren pasabidera iritsiko gara. Bidea aldiz zuzen igotzen jarraitzen du.
Artzaren pasabidea
Artzaren pasabidea
Basotik, sakonunetxotik gora segi.
Bidea
Lautadatxo batetara atera eta ezkerretik, zuzen ere igotzerik dago, mendi-lepotxo batera aterako naiz, ondoren mendi-ertzetik gora segitzeko.
Lautadatxoa
Ezkerreko mendi-ertzetik
Mendi-lepotxora iristean Maze mendia ikusgai izango da.
Altuera irabaziz Pirinioetako ikuspegiak handitzen joango dira, nahiz eta eguna oso argia ez egon.
Maze
Ezkaurre eta Espelunga
Emeki emeki metroak irabaziz joango naiz.
Ezkaurre
Gorago Linzako lautada ere ikusteko aukera izango da.
Linza eta Txamantxoia
Belardi batzuetara iritsiko naiz.  Plana de Diego deritzanak. Mendi erpinetik gora jarraituko dut. Jaitsieran aldiz bertze magalerantz jo beharko dut Atxeritora joateko.
Zelaiak
Alano aldera

Ezkaurre
Zelaitik apurtxo bat gorago egitean Atxerito eta Chinebral de Gamuetako tontorrak ikusgai izango ditugu. Bertatik bigarrenera gerturtzeko aukera dugu.
Atxerito eta Chinebral de Gamueta
Panoramika larredietatik
Hiru Erregeen Mahaia
Atxerito
 Chinebral de Gamueta
Peña Forca eta Achar de Alano
Aurreneko zati honetan bide erosotik eta aldapa gehiegirik gabe aurrera jarraituko dut.
Atxerito eta Chinebral de Gamueta
Hiru Erregeen Mahaia, Petretxema eta Atxerito
Alano aldera
Azkenik harritzara iritsiko naiz. Mendi ertzetik jarraitu beharko delarik.
Mendi ertzetik segi
Korridore bat
Arrakailua
Aurreneko arrakailua gainditu eta mendi erpin ingurutik bidea segi.
Chinebral
Bigarren batetara iritsiko naiz.
Arrakailua
Ansabere txikia
Inguru honetan fosil ezberdinak topa daitezke
Fosilak
Altuera irabaziz, tontorrera iritsiko naiz.
Chinebral de Gamuetatik
Chinebral de Gamuetatik
Chinebral de Gamuetatik
Chinebral de Gamueta
Chinebral de Gamuetatik Atxerito
Ansabere txikia eta Billare
Chinebral de Gamuetatik
Foya de Gamueta
Gorreta eta Alano eta Lenito gibelean
Chinebral de Gamuetatik
Chinebral de Gamuetatik
Hiru Erregeen Mahaia
Chinebral de Gamuetatik
Chinebral de Gamuetatik
Chinebral de Gamuetatik
Tontorrean ikuspegi pribilegiatuetaz gozatu ondoren, bide beretik jaitsiko naiz, berriz ere larreetara iristeko eta oraingoan eskuin aldeko magaletik sakonunera iristeko.
Bertze magaletik Atxeritoratz
Sakonunera iritsi eta han bidearekin bat egitean eskuinetik igotzen jarraituko dut.
Atxeritorantz
Atxerito
Chinebral
Sakonunetik dator bidea
Azkenik Chinebral eta Atxerito arteko mendi-lepora iritsiko naiz.
Collado del Huerto Acherito
Midi mendi-lepotik
Mendilepotik
Atsedena hartzeko momentua, azken aldapei aurre egiteko.
Mendi-lepoa eta Atxerito
Hasierako aldapak magaletik zigi zagan gaindituko dira.
Atxerito
Goiko partean ezkerretik mendi ertzera joko da, azken zatia bertze magaletik bukatzeko.
Chinebral
Haitzetara iritsi aurretik ezkerretara
Chinebral Alano
Bertze magaletik Budogia, Anie, Hiru Erregeen Mahai, Petretxema eta Billare ikusgai.
Ansabere Txiki eta Billare
Azkenean Atxeritoko aurre tontorrera iritsiko naiz eta apurtxo bat aurrerago tontor nagusira. Toki itzela, ikuspegi zabalak eta pribilegiatuak dituena oraindik Chinebralekoak baino ederragoak.
Atxeritotik
Atxeritotik
Atxeritotik
Panoramika Atxeritotik
Panoramika Atxeritotik
Midi
Atxeritotik
Atxeritotik
Atxeritotik
Atxeritotik
Atxerito
Atxeritotik
Atxeritotik
Chinebral eta Alanoak
Atxeritotik
Atxeritotik
Atxeritotik
Ansabere Txikia
Atxeritotik
Atxeritotik
Bisaurin
Ansabere
Atxeritotik
Tontorrean rato luzez gozatzen egon ondoren bide beretik jaitsiko naiz meni-lepora apurtxo bat iritsi aurretik, eskuin aldetik sakonunerantz bideratzeko.
Eskuinetik sakonunerantz
Sakonunera iritsi eta bertan dagoen bidetik jaisten jarraituko dut.
Sakonunetik bidea segi
Bidea
Beheko harantxora iristean eskuinetik joko dut.
Bertze bide batekin bat egitean eskuinetik segi.
Bidegurutzea
Harantxoan zelaitxo bat dago.
Dolina batzuetara iritsi eta ondoren pasbide estuago batetik aldapa malkartsu bat izango da.
Dolinak
Pasabidea
Pasabide estutik jaitsi eta ezker aldetik jarraituko dut.
Berriz ere harritxetik jarraitu beharko da tarte batez Foya del Ingernierotik.
Poliki poliki altuera galtzen noa.






Foya de Ingeniero mendi-lepo inguruan bertze bidegurutze batetara iritsi eta zuzen jaisten segi.

Maze
Barcal de Linza aldera jaisten jarraitu.

Azkenean Linzako haranera iritsiko naiz eta eskuin ertzetik iturri batetara bideratuko naiz. Han freskatzeko aukera ederra kotxera iritsi aurretik.
Linza
Iturritik
Basoan apurtxo bat sartuko naiz aterpera iritsi aurretik.
Basoa

Linzako aterpea


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina