2026(e)ko ekainaren 18(a), osteguna

Carnac allignements zirkularra

Carnac herriko alignaments edo menhirren baratzak ezagutzeko ibilbide zirkularra. Menec eta Kermarioko ehundaka menhirrak eta iturri zahar pare bat, kalbario txiki bat eta Saint Micheleko tumulu erraldoia bisitatuz. Sei kilometro eta erdi ingurukoa.

Ibilbideko xehetasunak Wikilocen:

Powered by Wikiloc

Ibilbidekok bideoa:

Ibilbidea eta altimetria:


Carnaceko alingnements erdian dagoen aparkaleku zabal batean autokarabana utzi eta paseotxoa burutzera aterako gara arratsaldez.

Carnac-eko lerrokadurak (Bretainiako eskualdean, Frantzian) historiaurreko multzo megalitikorik zabalena dira. Neolitoan duela 6.500 urte (K.a. 5000 eta 3000 artean) eraikitako ia 3.000 menhirrek osatuak, 4 kilometro baino gehiagoan zehar hedatzen dira

Aparkalekutik irten eta ezkerreko bidetik segituz Kermarioko lerrokatzeetara iritsiko gara.
Aparkalekua

Informazio ohola
Bidea zabala eta arras ongi irudikatuta dago.
Bidea
Multzoa hiru eremu megalitiko handitan banatuta dago: Le Ménec: 1.099 menhire ditu 11 ilaratan eta harrespil bat (harrizko zirkulua) mutur batean. Kermario: Harririk altuenak ditu (batzuk 7 metrokoak), 10 ilaratan banatuta. Kerlescan: 13 harri-ilarek eta ekialdeko muturrean nahiko ondo kontserbatutako 39 menhirreko zirkulu batek osatzen dute.
Kemario lerrokatzea
Wikipediatik jasotako informazio:
Ikusitako suntsipenaren aurrean, lerrokadurak monumentu historiko gisa babestu ziren 1889an. Beren arrakasta turistikoaren ondorioz, guneak garatzeko eta arautzeko neurri zorrotzak hartu zituen 1990eko hamarkadaren hasieratik Centre des monuments nationaux zentroak.
2025eko uztailan, lerrokadurak UNESCOren Munduko Ondarearen Zerrendan daude, Carnac megalitoen eta Morbihan ibaiaren ertzetako megalitoen zati gisa.
Kemario lerrokatzea
Banakako hilobiekin (tumulu megalitikoak) edo kolektiboekin (trikuharriak) lotutako menhirrez eta esparru megalitikoz osatuta daude, eta lau kilometrotan zehar hedatzen dira. Lerrokadura megalitiko horiek, K.a. 4500 inguruan eraikiak, Frantziako aztarnategi megalitikorik ospetsuenak dira, eta garai horretako ikusgarrienak, ia 3.000 menhirrekin. Aztarnategi bakoitzak isolatuta dirudien arren, Neolitoan ikusizko jarraitutasuna zegoen lerrokadura horien artean.
Kermarioko aparkalekua gainditu eta ezkerreko aldeko bidetik jarraituko dugu itzulia emateko.
Kemario lerrokatzea
Carnacen lerrokadurak 4 km inguru hedatzen dira Plouharnel badiaren eta Trinité-sur-Mer ibaiaren artean, eta litekeena da jatorrian Crac 'h ibaira ere iristea, eta horrek 8 kilometrora igoko luke guztizko luzera. Bi lurralde ezberdinen batasuna markatzen dute, bata kostaldean eta bestea barnealdean iparraldean. Gutxi gorabehera 3.000 menhirrek osatzen dute, Neolito garaian baino kopuru askoz txikiagoa, zalantzarik gabe.

Kemario lerrokatzea
Lerrokadura horiek paraleloak baino konbergenteagoak diren menhirren lerroak dira, esparru megalitikoekin, menhire isolatuekin, banakako ehorzketetarako erabiltzen diren tumuluekin edo hilobi kolektiboekin lotuta daudenak. Lerrokadura horiek hego-mendebaldeko/ipar-ekialdeko norabide orokor batean orientatuta daude (65 zk.). Lerrokadura gehienetan, menhirrek gutxienez mendebaldean dagoen esparru bati lotuta egon ohi dira, eta esparru horretatik irradiatzen dira menhirren lerroak. Lurraren topografia kontuan hartu zen, eta menhirreak perspektibaren eraginak areagotzeko moduan eraiki ziren: menhirik handienak (3 m baino gehiago) punturik altuenetan jartzen dira (normalean mendebaldean), eta txikienak (0,90 m baino gutxiago) eremu baxuenetan. Lerroetan, menhire guztiak era berean orientatuta daude, alde laburrak errenkadarekin lerratuta.

Kemario lerrokatzea
Menhire guztiak jatorri lokaleko granitozko blokez soilik eginda daude, bi mikako granito anatektiko heterogeneo batez, eta eremu porfikoak ditu. Granito hori leku askotan azaleratzen da eraiki ziren lekuetan: askotan nahikoa izaten zen tokiko failak ustiatzea blokeak ateratzeko. Gehienak egoera gordineko bloke laukizuzenak dira, baina badirudi batzuk goialdean zizelkatuak izan direla. Harri handietan ikus daitezkeen forma ez hain erregularrak, irregularragoak, higadura natural premegalitikoaren eta postmegalitikoaren ondorio dira.

Kemario lerrokatzea
Kemario lerrokatzea
Lerrokadura hori da ezagunena eta bisitatuena Carnacen lerrokaduretan, menhirik ikusgarrienak baititu, baina kalte handienak jasan dituena eta gutxien leheneratu dena ere bada. Lerrokadurak 1100 metroko luzera du eta 982 menhirrek osatzen dute. Kerloquet urmaelaren indusketak, XIX. mendean, lerroen zati bat suntsitu zuen, eta zaila da zehaztea urmaeletik haratago ikus daitezkeen menhirreak, orain Kerloqueten lerrokadura bezala ezagutzen dena, leku independente batekoak edo jatorrizko lerrokaduraren ekialdeko muturrekoak diren.

Kemario lerrokatzea

Kemario lerrokatzea

Kemario lerrokatzea
Edonora begiratuta ere lan itzela dela agerikoa da eta eremua bere xarma du.
Kemario lerrokatzea

Kemario lerrokatzea
Puntu batean taberna edo baserri batetara eskuinetik joko dugu. Bertan Kermarioko lerrokatzeak bitan banaturik gelditu dira pista batengatik.
Kermario

Kermario

Kermario
Baserriaren atetik igaro eta errepidera joko dugu.
Baserria
Errepidera iritsi eta oraindik oinezkoentzako zurezko egituratik ezker aldera metro batzuk joko dugu.



Berriz atzera jo eta bidegurutzean errepidearen bertze aldera joko dugu, han abiatzen den pistatik, eskuinetik basorantz gerturatuz.
Bidetik segi
Errepidearen bertze aldean gaztelutxo baten hormatik jarraitu eta oraindik menhirren bat ikusgai izango dugu. 
Ezkerretik
Errepidera atera eta ezkerretik jarraituko dugu.
Apurtxo bat aurrerago bertze bidegurutze batetara iritsi eta eskuineko errepidetik segi.
Eskuinetik
Aurrerago Calvaire de Kerlurretik igaroko gara.
Calvaire de Kerlur
Calvaire de Kerlur
Aurrerago segi eta bertze bidegurutzean eskuinera joko dugu eta hantxe Fontaine Cloucrnac topatuko dugu.
Fontaine Cloucrnac

Fontaine Cloucrnac
Metro gutxi aurrerago bidegurutze berri bat. Tumulua bisitatzeko ezkerretik eta itzuleran ezkerreko bertze pistatik joko dugu.
Bidegurutzea
Gertu bertze iturri bat izango da. Oraingoan Saint Michelleko iturria.
Saint Michelleko iturria

Saint Michelleko iturria
Basoan sartu eta irtetean Saint Michelleko tumulua ikusgai izango dugu. Benetan itzela.
Saint Michelleko tumulua
Saint-Michelgo tumulua hileta-muino neolitikoa da. "Carnac-eko tumuluaren" arketipoari dagokio. Hainbat hileta-egitura ditu (dolmena-ganberak, zimistak). Hileta-ganbara nagusia 1862an aurkitu zuten, eta hileta-ostilamenduen bilduma aberatsa zuen.
1862an, Morbihango Elkarte Polimatikoko kideek, tumuluak "gutxienez trikuharri bat" zuela sinetsita, Julien Lefebvre prefektuaren baimena lortu zuten industeko.
Le Rouzicek meatze-galeria bat industeko agindu zuen tumuluaren hego-ekialdean. Kaperaren horma pikotik 28 metro ekialdera (erreferentzia gisa erabili zuten), hondeatzaileek hainbat pilare eta trikuharriz estalitako lauza bat aurkitu zituzten, eta horiek inguratzea erabaki zuten, iparralderago beste galeria bat 3 metro industuz. Trikuharrira sartzeko pasabidea aurkitu zutela iradokitzen zuen zoladura bat aurkitu zuten. 1900etik 1906ra arte, Le Rouzicek galeriak induskatzen jarraitu zuen. Jarraian, dolmena-ganbera bat, bost zista laguntzaile eta, Gallesek aurkitutako zistaren ekialdean, korridore-hilobi txiki bat eta forma irregularreko hamalau zista txikiren serie bat aurkitu zituen.

Saint Michelleko tumulua

Saint Michelleko tumulua
Saint-Michelgo tumuluak 125 metroko luzera du, 65 metroko zabalera oinarrian eta 16 metroko zabalera goiko aldean, 12 metroko altuerarekin. Frantzian ezagutzen den historiaurreko tumulurik handiena da: "Carnaceenses" izeneko tumulu handien arketipoa da.
Gallesek aurkitutako hileta-ganbera nagusiak 0,95 m-ko altuera du. Ekialdetik mendebaldera begira dago. Zimista megalitiko trapezoidal baten arkitektura du (1,52 m mendebaldean, 2 m hegoaldean, 2,40 m iparraldean eta 1,80 m ekialdean). Zorua baldar zolatuta dago. Egitura osoa estalkiko bi lauzaz estalita dago, eta horietako batek kupulak ditu barrualdean.
Saint Michelleko tumulua
Goiko aldean izen bereko baseliza du.
Saint Michelleko baseliza
Ikuspegi itzelak daude tontor artifizial honetatik.
Saint Michelleko baseliza


Saint Michelleko baseliza
Tokia bisitatu ondoren bertze aldetik jaitsiko gara tumuluaren tankeraz jabetzeko.
Saint Michelleko baseliza

Saint Michelleko baseliza

Saint Michelleko tumulua
Bide beretik bidegurutzera itzuli eta oraingoan ezkerreko pistatik jarraituko dugu.
Bertatik errepidera aterako gara eta oinezkoen pasealekutik Meneceko lerrokadura bisitatzera ekingo diogu.
Ezkerretara Menec

Menec-en lerrokadura
Menec-en lerrokadura
Lerrokadura horrek 950 metroko luzera eta 100 metroko zabalera du, eta 1050 menhirrek osatzen dute, 11 ilaratan antolatuta. Lerrokadura bi zati desberdinetan banatu zen RD 196 errepidearen eraikuntzan; setioaren ekialdeko zatiari Toulchignango lerrokadura esaten zaio orain. Lerrokaduraren harririk altuenak 4 metroko altuerara iristen dira. Lerrokaduraren aurretik, hego-mendebaldean, barruti lerromakur bat dago, Le Ménec herriaren barruan. Bigarren esparrua, kontserbazio-egoera aurreratuan dagoena, ikus daiteke ekialdeko muturrean.

Menec-en lerrokadura

Menec-en lerrokadura

Menec-en lerrokadura

Menec-en lerrokadura

Menec-en lerrokadura

Menec-en lerrokadura

Menec-en lerrokadura

Menec-en lerrokadura

Menec-en lerrokadura

Menec-en lerrokadura
Bukaeran errepidera atera eta segituan eskuinetik errepidetxoa segi bertze aldekoak ikusteko.
Eskuinera
Etxe baten barruan Meneceko cromlecha edo harrespila dago.
Meneceko harrespila

Meneceko harrespila

Meneceko harrespila
Itzulia ematen jarraitu eta aparkalekutxo batetatik Meneceko lerrokadura ederki ikusiko da. Eta ezkerretik lerrokadura inguratzen jarraituko dugu.
Menec-en lerrokadura

Menec-en lerrokadura

Menec-en lerrokadura

Menec-en lerrokadura

Menec-en lerrokadura

Menec-en lerrokadura

Menec-en lerrokadura

Menec-en lerrokadura

Menec-en lerrokadura

Menec-en lerrokadura

Menec-en lerrokadura

Menec-en lerrokadura
Itzulia bukatzen errepidera aterako berriz eta aparkalekura iritsi aurretik oraindik megalito batzuk ikusgai izango ditugu, Toul Cignam.
Toul Cignam

Toul Cignam

Toul Cignam
Aparkalekura iritsi aurretik menhir honetan gure argazkia egiteko aukera izango dugu.
Menhirra

Historiaz beteriko ibilbide paregabea. Bizitzan behin behintzat bisitatu beharreko eremua.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina