2026(e)ko ekainaren 12(a), ostirala

Ibon Respumoso eta Arriel La Sarratik

La Sarrako presaren inguruan aparkatuko dugu bertatik Respumoso iboira igotzeko eta handik Arrieleko iboietara ibilbide ia zirkularra osatzeko asmoz. Pirinioetako toki berezi honetako ibilbidea 20 kilometro eta ia 900 metrotako desnibela du.

Ibilbideko xehetasunak Wikilocen:

Powered by Wikiloc

Ibilbideko bideoa: 

Ibilbidea eta altimetria:

Ibilbidea
Altimetria

La Sarrara kotxearekin igo eta motxila eta botak prestatu ondoren ibiltzen hasiko gara. Ez gara atera nahi genuen orduan kanpineko atea itxita zegoelako eta hori eguneko beroarekin pairatuko dugu.

La Sarrako aparkalekua
Bidea hasteko
Inguruko mendiak 
Errepidetik uharka inguratuz aterpe tabernara iritsiko gara. Aldamenean iturri bat dago.
Taberna
Aurrera jarraitu eta Ur garbi errekaren bertze ertzera igaroko gara. Bertan, eskuinetik Respumosarako bidea abiatuko da. 7 kilometroko igoera izango da iboiraino, horietariko asko basoan barne.
Eskuinetik bide zabala jarraitu
Informazio oholak bidegurutzean
Zutoina
Bide eroso eta eder baten bitartez altuera irabaziz joango gara. 
Frondiellas
Tarte batzuk larredietatik egingo dira eta bertan lor pila topatuko ditugu.
Lirioak eta Frondiellas
Basoan zehar zenbait errekatxo eta iur-jauzi gaindituko ditugu ere.
Ur jauzira
Ur jauzia Balsaroleta
Lorea
Lorea
Foratata aldera
Bertze tarte batzuk estubidetatik zehar eta basoan murgilduta.
Basoa
Bertze ur jauzia
Bidegurutze batetara iritsiko gara. Respumosora zuzen jarraitu beharko da. Ezkerretik aldiz Pico Sobarantz
Bidegurutzetik
Zutoina
Bidegurutzean
Aurrera jarraituko dugu eta laster ezkerretik bidea gurutzatzen duen ur jauzi txiki batetatik igaroko gara.
Ur-jauzia
Geroago pasabide bate amildegitik gertu gainditu beharko da.
Pasabidea
Pasabidea
Aurrerago harana zabalduko da, bertan Respumosotik eta Arrieletik jaisten diren ibaiak elkartzen direlako.
Arriel aldera
Arrieleko troka gaindituko dugu eta bidetik igotzen jarraitu.
Respumoso aldera Campo Plano eta Llana Cantal


Facha
Azkenean presaren goiko aldera iritsiko gara. Bertatik ikuspegi zabal eta ederrak izango dira iboia inguratzen duten mendietara.
Zutoina
Respumoso
Respumoso
Presaren goiko aldean
Respumoso
Ezker aldetik eta magala zaharkatuz, Respumosoko aterperako bidetik iboia inguratuko dugu.
Respumoso
Respumoso
Respumoso
Respumoso
Aterpea
Aterpea
Aterpearen aldamenetik errekatxo bat jaisten da Respumosoko trokatik. Udaberrian zati hau arriskutsua izaten da elur jauziengatik.
Respumoso troka
Aterpera iritsi eta freskagarri bat hartu eta zerbait jateko momentua izango dugu. Beheko partean iturri bat dago berriz ere ura betetzeko.
Iturria
Respumoso aterpea
Respumoso 
Igelen iboia
Gran Facha
Gran Facha
Respumoso
Atsedena hartu eta gero berriz bide beretik itzuliko gara presako goiko partera.


Respumoso
Respumoso
Respumoso troka
Respumoso
Respumoso
Respumoso
Respumoso
Respumoso
Presaren goiko aldera iritsi eta oraingoan, eskuinetik ubidaren gainetik abiatzen den bidetik joango gara.
Ubidetik
Bidegurutzetik eskuinera
Respumoso
Respumoso
Frondiellaseko mendi magala zeharkatuko dugu altuera gehiegi galdu gabe. Arratsaldea da eta egun beroa dugu, beraz poliki ibili beharko dugu.
Pico Arriel
Arrielerantz
Forndiellas
Arriel
Azkenean lautadatxo batetara iritsiko gara eta bertan iboi txiki eta ertain bat daude.
Iboirako bidean
Iboi txikia
Iboi Txikia
Iboi ertaina
Iboi ertaina
Iboi ertaina
Iboi ertaina
Iboi ertaina
Frondiellas aldera
Iboi ertaina
Iboi ertaina
Iboi ertaina
Iboi txikitik jarraitu beharko dugu bidea igotzen jarraitzeko.
Morrenara igo
Aldapatxo txiki bat gora egin eta segituan Arrieleko trokara jaitsiko gara.
Palas
Arriel erreka gainditu eta Eskuinetik igotzen jarraitu beharko dugu ur-jauziaren ezkerretik.
Arriel erreka
Ur-jauzia
Pasabide estu bat igaro eta Arriel baxu iboira iritsiko gara.
Arriel baxu iboia
Arriel baxu iboia Balaitus gibelean
Arriel baxu iboia
Arriel baxu iboia eta Palas
Iboiaren erdiraino iritsiko gara baina bero denez, buelta emango dugu paisai eder hauetaz gozatu ondoren.
Arriel erreka
Arriel baxu iboia
Arriel baxu iboia
Arriel baxu iboia
Palas
Arriel baxu iboia
Arriel erreka
Arriel erreka
Ur-jauziraino jaitsi eta bidegurutzean, oraingoan zuzen segitu beharko dugu.
Beheko iboia
ur-jauzia
Beheko iboia
Beheko iboia
Beheko iboia
Frondiellas

Frondiellas
Erreka gure ezkerretara utzita, bidexka bat jarraituko dugu malda malkartsu batzuetatik jaisteko.
Apurtxo bat jaitsi eta Arriel errekaren bertze ur-jauzi handiago bat ikusterik izango dugu.
Ur-jauzia
Bidetik beherat
Harritzatik atera eta basoan sartuko gara. Itzala arras ongi etorriko zaigu.

Basotik
Azkenik igoerako bidegurutzera atera eta oraingoan eskuinetik goizeko bidea burutzera.
Bidegurutzean
Haranerat gerturatu eta aldapak gutxituko dira.
Harana

Ibilbide arras polita gaurkoan buruturikoa.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina