Gaurkoan Quimberon penintsulari itzulia bizikletaz aurkeztuko dut. 40 kilometro inguru eta aldaparik gabeko ibilbidea, gehiena bidegorrien bitartez buruturikoa. Labarrak, gotorleku bat, hondartzak eta megalitoen bertze alignamentu bat ikusiko ditugu. Ingurune natural berezia ezagutzeko aukera eskaintzen digu.
Badie de Quimberoneko istmoaren aurretik dagoen kanping eta arean gaua emango dugu eta goizean bizikletarekin ibilibidea egitera aterako naiz.
Badiaren panoramika
Badiaren panoramika
Area arratsaldean
Quimberoneko badia
Quimberoneko badia
Quimberoneko badia
Quimberoneko badia
Quiberon penintsula Bretainiako hegoaldeko kostaldeari lotuta dago. Eremu arrokatsu hori, 14 km itsaso barruraino hedatzen dena, uharte zahar bat da, kontinenteari tonbolo hareatsu batez lotua, Eteleraino hedatzen den hondartzaren jarraipena; penintsularen sarreran, Penthièvreko istmoak 22 metroko zabalera du punturik estuenean.
Mendebaldean, Ozeano Atlantikoko olatuen aurrean, Côte Sauvage-k itsaslabarren paisaia minerala du; ekialdean, berriz, Quiberon badiak, Mor braz-eko mendebaldean, haize nagusietatik babestutako ur-masa bat osatzen du.
Quimberoneko badia
Goizean bizikleta prestatu eta kanpinetik errepide nagusira aterako naiz.
Area
Errepidera atera aurretik trenbidea gainditu beharko da.
Trenbidea
Errepidea gurutzatu eta bertze aldean dagoen bidegorria, ezker aldera hartuko dut.
Bidegorria
Itsmora gerturatu aurretik hondartza zabaletara gerturatuko naiz.
Hondartza
Panoramika
Eta istmoan bertan, gotorlekua ikusiko da.
Itsmoa
Bidegorria apurtxo batez utzi eta Penthièvreko gotorlekua bisitatzera igoko naiz. Bizikletaz eskailera batzuk dauden tokiraino joko dut.
Penthièvreko gotorlekua
1746an Lorient setiatu eta Quiberon penintsula arpilatu ondoren, 1747an beste defentsa-lan bat eraikitzea erabaki zen, Bretainiako hegoaldeko kostaldearen defentsak indartzeko plan zabalago baten zati gisa. Garai hartako Bretainiako gobernadore Luis Juan Maria Borboikoak, Penthièvreko dukeak, penintsularako bidea blokeatzen zuen gotorleku bat eraikitzeari ekin zion, bere izena emango ziona. Gotorlekua penintsulako punturik estuenean dagoen itsaslabar baten gainean eraiki zen.
Hobekuntzek XIX. mendearen lehen erdian jarraitu zuten, egiturari gaur egungo itxura emanez, aurreko mendeko Vaubanen defentsa-lanetan oinarrituta.
Oroigarria
1917an, gotorlekua Lehen Mundu Gerrako gerrako preso alemaniarren kartzela izan zen.
Gerra Handiko alemandar presoak
Penthièvreko gotorlekua
Beheko aldean plaza antzeko bat dago eta horman industuriko tunelera zuzenduko naiz.
Penthièvreko gotorlekua
Penthièvreko gotorlekua monumentu historiko izendatu zuten 1933ko ekainaren 23tik. Urte horretan bertan, Armadara transferitu zuten, baina zerbitzuz kanpo egon zen. Bigarren Mundu Gerran, indar alemaniarrek egitura hau Atlantikoko Harresiaren defentsetan sartu zuten. Presondegi eta exekuzio leku bezala ere balio izan zuen gerraren amaieran: Erresistentziako 59 kide bertan hil ziren 1944ko apirila eta uztaila bitartean, horietako 50 1944ko uztailaren 13an. Oroitarri bat eraiki da haren oroimenez.
AEBetako tropak bizkor zihoazen aurrera; okupazio-indarrak espetxeak beteta ez aurkitzeko irrikaz zeuden. Egun horretan [1944ko uztailaren 12an] goarnizioko Gestapoko burua Reese koronelarengana joan zen, haren kuartel nagusia Arradonen baitzegoen, eta Vanneseko espetxean atxilotuta zeuden 50 frantseseko talde bat exekutatzeko eskatu zion. Gehienak Locminekoak ziren. "Eztabaidarik gabe, eta gogo biziz gainera, koronelak baiezkoa eman eta epaia betearazteko agindua eman zidan. Lan horretatik libratzen saiatu nintzen, esanez zaila izango zela guretzat lur harritsu honetan hobi bat egitea ". Presoak Penthièvre gotorlekura eraman eta binaka eraman zituzten Wassilenko tenienteak gidatutako Vlasoven Armadako soldaduek osatutako fusilamendu-tropelaren aurrean. Georgiar bat zen, mozkor erdi ero bat, gotorlekuko komandante Sülling tenientearen agindupean. Hildakoak eta hilzorian zeudenak tunel estu batera botatzen zituzten lubanarroaren oinean, eta tunel hori hormatu egin zuten krimenaren arrasto guztiak ezabatzeko.
Penthièvreko gotorlekua
Erresistentziako beste gudari batzuk han zeuden atxikita; gela bat tortura-ganbera bihurtua zen, eta Vannesko Gestapoko kideak gotorlekura joaten ziren aldian-aldian, presoak galdekatzera beren ohiko metodoekin.
Penthièvreko gotorlekua
Panel ezberdinetan bigarren mundu gerran gertatutakoaren informazioa irakurgai izango da.
Penthièvreko gotorlekua
Beheko bisita burutu eta eskaileretatik gora igo eta bizikletarekin oroigarrira gerturatuko naiz, ibilbidearekin jarraitzeko.
Penthièvreko gotorlekua
Bidegorrira jaitsi eta istmoa benetan estua denez, errepidea, trenbidea, bidegorria eta toki gutxi gehiago dago.
Trena
Apurtxo bat aurrerago bidegorria eskuinetik, basoan barneratuko da kostaldera gerturatzeko. Tarte batetan oinez jarraitzea gomendatzen da, oinezkoekin bat egiterik dagoelako. Segituan Port Portivinyra iritsiz.
Port Portiviny
Malekoira oinez gerturatuko naiz eta ondoren bidegorritik jarraitu.
Port Portiviny
Bideak penintsularen barnean dagoen bertze penintsula txiki batetara eramango nau. Han itzuli bat ematerik dago pistatik. Ikuspegi ederrak Beg En Aud penintsulatik.
Beg En Aud
Beg En Aud
Beg En Aud
Aurrerago Ponte Du Perchora iritsiko naiz, zubi natural bat dago labarretan.
Ponte Du Percho
Beg En Aud
Alde honetan labar ederrak ikusgai izango dira.
Labarrak
Zatiren bat pistatik eta bertze batzuk errepidetik izango dira eremu honetan
Panoramika
Quimberonera gerturatzen naizenez, oinezko gehiago izango ditut bidean, baina gehienak txirrindulariak.
Quimberon aldera
Beg Er Goalanec
Beg Er Goalanec
Beg Er Goalanec
Beg Er Goalanec
Eta errepidetik aurrera jarraituko dut Quimberonera iristeko.
Quimberon
Quimberon
Quimberonera iritsi eta ikusgai izango dudan aurrenekoa portua izango da.
Quimberon
Pasealekutik Quimberon zeharkatuko dut, bertz penintsularen aldera iristeko.
Plage du Conguel
Plage du Conguelen bizikleta utzi eta penintsulara oinez gerturatuko naiz.
Plage du Conguel
Berriz bizikleta hartu eta Plage du Congueletik aurrera jarratuko dut.
Plage du Conguel
Plage du Conguel
Port Haliguenera iritsiko naiz.
Port Haliguen
Erromatarren presentziaren ebidentzia aurkikuntzan aurki daiteke, 1951ko martxoaren 19an, zilarrezko edo brontzezko 450 txanpon dituen altxorra, gehienak Augustoren erregealdikoak.
1840an portu zaharreko kaia eraiki zen, eta horren gainean, 16 urte geroago, 1856an, Port-Haliguen itsasargia eraiki zen. Dorreak 12 metroko altuera du eta portuko itsasargi txiki askoren ereduaren arabera eraiki zen.
Port Haliguen
Port Haliguen
Port Haliguen
Port Haliguen
Kostaldetik jarrituko dut, zenbait hondartzetara gerturatuz eta berriz errepidera ateraz. Azkenik Saint-Pierre Quimberoneko lerrokadurara iritsiz.
Saint-Pierre Quimberoneko lerrokadura
Saint-Pierre Quimberoneko lerrokadura
Saint-Pierre Quimberoneko lerrokadura
Kerbourgnec (Kerbougnec) izeneko lerrokadurak, Mill-eko lerrokadurak edo Saint-Pierreko lerrokadurak bezala ere ezagutzen direnak, hainbat lerrokaduraz eta harrespilez osatutako konplexu megalitiko bat dira, Frantziako Morbihan departamenduko Saint-Pierre-Quiberon herrian kokatua. Zati batean urperatuta dagoen konplexu megalitiko horrek, ziurrenik, Carnacen lerrokadurak baino tamaina eta garrantzi handiagoa izan zuen jatorrian, edo are ikusgarriagoak.
G. de Closmadeuc-ek, 1882an, eta Lavenot abadeak, 1888an, esplizituki deskribatu zuten itsasoraino hedatzen zen menhirren talde bat:
Penintsulako ekialdeko kostaldean, Saint-Pierre-Quibéron hiritik hegoaldera, landa baten erdian, harrespil zabal baten erdiurba eta lerrokaduren hondarrak ikus daitezke, eta horietako batzuk oraindik zutik daude. Lerrokatutako menhires horiek, orientazio orokor bati jarraituz, mendebaldetik ekialdera zabaltzen dira kostalderaino. Eroritako menhirreetako bi landetako lubetetan sartuta daude eta hondartzaren gainetik irteten dira. Laster eroriko dira ur ertzean. Menhirren zati ugariak ekialderantz zabaltzen dira, itsasoan barneratuz, kostaldetik 300 metro baino gehiagora. Bloke horietatik urrutien dagoena ez dago inoiz erabat esposizioan, eta uretatik irteten da, arrezife bat osatuz.
Saint-Pierre Quimberoneko lerrokadura
Gaur egun ikus daitekeen konplexu megalitikoa hiru sektoretan banatuta dago: 300 metro inguruk bereizten dituzte iparraldeko lerrokadurak eta ekialdeko hedadura kostaldean; harrespila, berriz, lerrokaduretatik 150 m hego-mendebaldera baino gutxiagora ikus daiteke.
Lerrokadurak ekialdera/hego-ekialdera begira dauden bost lerrokoak dira, hogeita hiru menhirrez osatuak, eta gutxi gorabehera 60 metro eta hamar bat menhire hedatzen dira hainbat propietate pribatutan sakabanatuta. Gaur egun ikus daitezkeen lerrokadurak F. Gaillardek egindako zaharberritzearen emaitza dira; esku hartu aurretik, Lukisen planoak bi harri lerrokatu baino ez ditu erakusten, eta lekuak, berriz, "altuera desberdineko bi sektore erakusten ditu. Lehenengoak 1,10 m eta 1,50 m arteko altuera duten monolitoak ditu, eta bigarrenak 1,50 m eta 2,00 m arteko altuera duten monolitoak eta 2,00 m-tik gorako lauza batzuk. Lubeta txiki bat argi ikus daiteke oraindik konplexuaren ipar-mendebaldean, alboko blokeak baititu.
Saint-Pierre Quimberoneko lerrokadura
Aztarnategiaren ekialdeko muturra itsasbeherak bakarrik ikusten du. 2006 eta 2009 artean egindako bost prospekzio ozeanografikok 150 monolito zeudela erakutsi zuten. Monolito horiek lerro paraleloetan jarrita zeuden olatuen eraginetik hobekien babestuta zeuden eremuetan, eta orain alboetan daude. Monolito horiek, K.a. V. milurtekoaren erdialdean eraikiak, "Moulin aztarnategian (Saint-Pierre-Quiberon) 600 m mendebaldera dagoen egitura neolitikoaren itsaspeko hedadura irudikatzen dute, eta horrek itsasorantz -5 m NGF arte hedatzen diren aztarna arkeologiko monumentalak daudela berresten du". Hilarri-multzo txiki bat zena, hiri-sare baten barruan hogeita hamar metro ingurura sartua, hogei hilarri-ilara baino gehiagoko multzo handi bat da, 108 ° N-ko norabidean azaleratze-puntuetan orientatuak, eta 900 m inguruko garapena du guztira, eta haren muturra urpean egoten da etengabe.
Saint-Pierre Quimberoneko lerrokadura
Bisitaren ondoren Saint-Pierreko eliza bisitatuko dut
Saint-Pierreko eliza
Saint-Pierreko eliza
Saint-Pierreko eliza
Sain-Pierrera jaitsi eta karrika ezberdinetatik errepide nagusira aterako naiz.
Saint-Pierre Quimberon
Saint-Pierre Quimberon
Saint-Pierre Quimberon
Errepidera atera eta oraingoan zuzen jarraituko dut ibilbidea amaitzeko.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina