2026(e)ko ekainaren 22(a), astelehena

Concarneu

Corcarneu hiriaren alde zaharrerako bisita.

Ibilbideko xehetasunak Wikilocen:

Powered by Wikiloc

Ibilbideko bideoa:

Ibilbidea:

Concarneuko ibilbidea

Concarneu goiko partean aparkatu beharko dugu zenbait itzulia eman eta gero eta aparkaleku guztiak betetak topatu bai ditugu.

Aparkalekuko karrikatik irteten
Aparkatutako karrikatik kale nagusira atera eta beherantz jarraituz portura eta turismo bulegora iritsiko gara.
Turismo bulegoa
Turismo bulegoa
Concarneau Cornualleseko kostaldean dagoen hiria da, La Forêt badian. Hiria Erdi Aroan sortu zen, Mairuen estuarioan kokatutako hiri harresitutik abiatuta. Aterpe natural horri esker, lehorreratutako tonajeari eta ontziola garrantzitsuei dagokienez, Frantziako zazpigarren arrantza-portu handiena garatu ahal izan zen.
Aldamenean azoka dago eta hara gerturatuko gara. Gainera gaur feria eguna da eta hainbat postu metatzen dira azokaren inguruan.
Azoka
Portura gerturatuko gara bertatik Baie de Fôret ikusteko. Hiri harresituan sartu ordez malekoiera abiatzea erabakiko dugu, ordu honetan jende samalda dagoelako. Itxoingo dugu beraien bazkal ordua izatera.
Portua
Hiria antzinako uharte gotortuan sortu zen, "Ville Close" izenekoan, eta zubi gotortu batek lotzen zuen kontinentera. Mairuen estuarioaren erdian dago, portua egin zen lekuan, batez ere eskuinaldean, baina badira hiri-eremuak ezkerraldean: Le Passage-Lanriec, Le Cabellou. Itsas pasealekua mendebalderago dago Ozeano Atlantikoan zehar, eta hainbat hondartza hartzen ditu: Plage des Dames, Plage des Sables Blancs, etab. Kostaldeko errepide osoan zabaltzen den bainuetxea da, funtsean.

Panoramika portutik
Portuan
Bertze panoramika

Baditik ville Close
Baditik ville Close
Azoka eguna da eta portuaren inguruan dauden postuak ere behatuko ditugu,

Azoka
Azoka
Azokatik irten eta malekoira eta Mairuen estuarioa ikustera gerturatuko gara.
Irla
Ville Closen sartzeko zubia
Edonondik ikuspegi ederrak eskaintzen dira alde zaharreko irlarantz.
Ville Close
Malekoira iritsi eta bertatik Baie Fôret eta Mairuen estuario ikusgai izango dira.
Malekoia

La Forêt badia

Mairuen estuarioa

La Forêt badia


La Forêt badia

La Forêt badia
Barkuak ateratzen eta sartzen ratu batez ikusten egon ostean kostaldetik jarraituko dugu hondartzen inguruak ezagutzeko.
Eraikin handia Concarneauko Itsas Estazioa izango da.
Badie du Fôret

Concarneauko Itsas Estazioa
Concarneauko Itsas Estazioak 1859an ireki zituen ateak. Oraindik martxan dagoen munduko itsas biologiako laborategirik zaharrena da.
Concarneauko Itsas Estazioa

Concarneauko Itsas Estazioa

Concarneauko Itsas Estazioa
Concarneauko Itsas Estazioa ikusi eta gero pasealekutik apurtxo bat jarraituko dugu.
Notre Dame de Bon Secours
Notre Dame de Bon Secours kapera bisitatuko dugu Page de la Croixetik jarraitu aurretik.
Notre Dame de Bon Secours
Hondartzaren pasealekuan itsaz argi bat dago eta etxe bizitza ederrak ere ikusterik dago.
Hondartzaren bertze aldean dagoen malekoira joko dugu.
Page de la Croix

Page de la Croix

Plage Rodel
Granitozko irlatxo txiki bitzi bat ikusgai da malekoitik.


Malekoitik akuarioa
Berriz hirirat gerturatu eta oraingoan udaletxe berritik igaroko gara Ville Closera joan aurretik.
Udaletxea
Ville Closera sartzeko zubi eta harresiko aterantz bideratuko gara.
Zubia
Beste iturri batzuen arabera, Concarneau Concarrek sortu zuen, Urbien seme eta Judiaël erregearen bilobak. Bertan zeuden piktoak kanporatu omen zituen eta Concarneauko harkaitz-uhartetxoan finkatu zen. 692an, Concarrek hiria Concar-Keroneos edo Conkerneos izendatu zuen, Urongoren seme Concar bezala itzultzen dena. Concar 725ean hil zen. Concarneau frankoek 799an harrapatu zuten, baina bretoiek 809an birkonkistatu zuten.
Harresiaren dorre batean erloju ikusgarri bat dago.
Ateko erlojua
Zubia
1997an egindako indusketetan, XIII. mendeko dorre baten oinarria eta XIV. mendeko harresi bat aurkitu ziren Ferraren dorretik gertu, Erdi Aroko esparru bat zegoela baieztatzen dutenak.
Uhartetxo gotortua (gaur egungo Ville Close) Bretainiako laugarren gotorleku gisa sailkatu zen orduan. Dukerriaren eta ondoren erresumaren defentsarako postu aurreratu gisa kokatutako bastioia, hiria ingelesen eta frantsesen arteko gudu eta lehia ugariren erdigune bihurtu zen.
Industria Iraultzarekin, hiria eraldatu egin zen. XIX. mendearen hasieran, kai berri bat eraiki zen portua hobeto babesteko, hiri harresituaren sarrerarekin lotzen zuen ontziraleku luzearekin batera. 1851tik aurrera, lehenengo kontserba-fabrikak agertu ziren, sardina-frijigailuak eta prentsak pixkanaka ordezkatuz. Sardinak eta atuna lataratzen espezializatu ziren.

Erlojua
Concarneau hiri harresitua 380 m neurtzen du punturik luzeenean eta 100 m erdiko zabaleran.
Harresiak. Granito lodiz eginda daude eta dorreak dituzte alboetan. 1541 eta 1577 artean eraiki ziren, eta Vaubanek aldatu zituen.
Atea gainditu eta harresien goiko partera igoko gara bertatik Ville Closeri itzulia emateko. Ate nagusitik ferria dagoen ateraino harresitik pasealeku eroso eta polit batetatik egiterik dago.
Le Befroire dorrera
Erlojuaren dorrearen atera igo eta rondako pasealekutik dorrez dorre joango gara.
Le Befroire dorrea
Le Befroire dorrea

Ville Closerako sarrera
Aurreneko dorrea Tour Major izango da.
Tour Major 
Tour Major 
Tour Major 
Bigarrena Tour Neuve.
Tour Neuve
Harresiaren goiko partetik irlari itzulia ematen jarraituko dugu.
Tour Neuvetik
Barku zaharra
Bigarren Mundu Gerran, Bretainia, eta, beraz, Concarneau, 1940ko ekainaren 22ko armistiziotik 1944ko abuztura arte okupatutako eremuaren parte izan zen. Kommandanturra hiribildu batean zegoen, Boulevard Bougainvillen, eta eranskina Hôtel de la Merren.
Concarneauko portutik ateratzen ziren arrantza-ontziek Glénan uharteen aurrean erresistentziako borrokalariak itsaspeko ingelesetara aldatzea ziurtatzen zuten. 1943an, hainbat erresistentzia sare sortu ziren Concarneaun.
Kernaourlango segadan (Nizonen, 1944ko abuztuaren 7an) Mendekua erresistentzia sareko hogeita hamar bat kidek konboi alemaniar bati egindako erasoak (berrogei hildako alemaniar inguru izan ziren) eta Yves Berth erresistentziako borrokalaria hil izanak alemaniarren erreakzio bortitza eragin zuen. Ondoren, erresistentziako bi borrokalari (Joseph Pézennec eta Joseph Limbourg) bahitu zituzten, hil aurretik giza ezkutu gisa erabiltzeko.
Brown koronelak zuzendutako 15 tankeko destakamendu estatubatuar bat 1944ko abuztuaren 16an iritsi zen; Colguengo zelaietan posizioak hartu zituzten eta euren lehen salbak jaurti zituzten goarnizio alemaniarraren aurka. Abuztuaren 17an, alemaniarrek beren ontzidiko bi itsasontzi hondoratu zituzten barruko portuan, eta, AEBetako tankeek egindako bonbardaketen ondorioz hiria suntsitu ez zezaten, erresistentziako borrokalariak borrokan hasi ziren kaleetan, egun hartako 2: 00ak inguruan, hiria askatzeko.

Tour Neuve
Aurrerago Tour Porte du Vins.
Tour Porte du Vins
Tour Porte du Vins
Arrantza izan da denbora luzez Concarneauren jarduera ekonomiko nagusia, 1.600 metroko kaiei eta 14.000 m2-ko arrain-merkatuari esker. 1950eko eta 1960ko hamarkadetan gora egin ondoren (1962an, Concarneauko arrantza-portua Frantziako hirugarren arrantza-porturik handiena zen, Boulogne-sur-Mer eta Lorient portuen ondoren, harrapaketa-bolumenagatik).
Rempans
Rempansetik jarraitu eta Mairuen estuariora iritsiko gara.
Concarneu
Oraingoan rempansetik jaitsi beharko dugu eta ferritxoaren geltokira, estuariora joko dugu.
Ferria
Ferry txiki batek urte osoan jarduten du Pasaiako barrutiaren eta hiri harresituaren artean, eta "munduko gurutzadurarik txikiena" bezala ezagutzen dena eskaintzen du. Distantzia hamarnaka metrokoa baino ez da, baina Mairuen estuarioaren gurutzagunea 300 metro ingurukoa da, bi ontziralekuak ez baitaude zuzenean bata bestearen aurrean.

Harresiaren atea
Harresian bertze ate bat dago, estuariora jaisteko eta nahi izanik harresien azpitik paseatzeko Tour du Chinetik berriz hirian barneratzeko eta rempansetik jarraitzeko.
Estuario
Harresi eta estuarioa
Ferria
Estuarioa
Harresien kanpo aldetik.
Harresiak
Castell Wall edo Tour du Chienetik berriz pasealekura igoko gara.
Tour Fer A Chevalera iritsiko gara eta bertatik itzulia ematen jarraituko dugu.
Tour Fer A Cheval
Irlaren bertze aldea ikusgai da hemendik.
Tour Fer A Cheval
Tour Du Maurera iritsi eta bertatik herrira jaitsiko gara eta karrika nagusira joko dugu.
Plaza

Mariaren Bihotz Sakratuaren eliza
Hirutasunaren Kapera-Ospitalea, hiri harresituan dagoena, sute batek suntsitu zuen 1917an, baina estatubatuar aberats batek, Katerine Wyliek, 1924an berreraikitzea finantzatu zuen, ospitale-dispentsario gisa; eraikina, ondoren, amatasun-ospitale bihurtu zen, 1970eko hamarkadaren hasieran Porzouko amatasun-ospitalea eraiki zen arte.

Mariaren Bihotz Sakratuaren eliza
Tour Du Vins azpiko aldera jo eta harresiaren bertze aldera ere aterako gara apurtxo batez. Eliza alderako itzuli txikia eta azkenik harresiko zubirantz bideratuko gara bisita amaitzeko.
Porte aux Vins
Ardoaren Atea, horrela deitua Bordeleko itsasontziek ardoa eta beste merkantzia batzuk deskargatzen zituztelako.

Granitozko etxeak Vauban kalean. Harrizko horma piko bat dute, beheko solairu bat denda baterako fatxadarekin, alboko tximinia bat eta teilatupean txapitula-formako leiho bat, arrantza-sareak aireztatzeko.
Etxeak
Denda

Porte aux Vins
Concarneau hiri harresitua aldizka urez betetzen da marea bizietan. Testuinguru horretan, hiriko ardoaren ateak uholdeen aurkako hesi bat du, hiria ez dadin urperatu, baina haize zakarretan hautsi daiteke.
Badie du Fôret
Ville Clousetik atera aurretik Trinity Ospitaleko kapera ikusiko dugu eta apurtxo bat aurrerago itsaz museoa.
Trinity Ospitaleko kapera
XV. mendeko Trinity Ospitaleko kapera zaharra.
Bisita ederra Concarneuk eskaini diguna.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina