2018(e)ko irailaren 21(a), ostirala

Etxegarate Intsusburu Urdiaingo igerilekuak

GR 121 margotze laneko ibilbidea dakar gaurko sarreran. Etxegarateko mendatean hasi eta Intsusburu mendira doana, hots Nafarroako aurren etaparen lehenego zatia. Ondoren Urdiaingo igerilekuetarako jaitsiera egingo dugu.
Bigarren urtez margolanetan aritzean, mantenu lana bertzerik ez dugu bete behar izan.
Aurreko ibilbide batean informazio ere eskegi izan nuen. BERTAN ikusgai duzuena.
11 km luzerako ibilbidea da, arras polita, gehien bat basoaren baitan. Kontutan izan norantza bakarrekoa dela, beraz bi ibilgailuekin egin beharra dagoela, edo bertzela Intsusburutik berriz Etxegaratera bueltatzea gomendagarria da.
Wikilocen ibilbidearen xehetasunak:
Powered by Wikiloc

Ibilbideko bideoa:


Ibilbidea eta altimetria.


Hasiera Etxegaraten izandako Mikeleteen koartelaren gibelean da. Han aparkaleku bat topatuko dugu eta ibilbidearen informazio ohola ere.
Hesia eta eskala gainditu eta zuzenean aldapan gora hasi beharko dugu. Ibilbidearen hasieran izango bai dugu aldapa nabarmenena eta.




Aldapan gehien hauek eguzki aldean ditugu beraz gomendagarria da goizean burutzea, bertzelakoan beroak ahalegin gehiago eskatuko digu. Basora iristean eskuin aldera joko dugu eta hesi batetara iritsi arte aldapak badiren arren, ez dira horren malkartsuak izango.

Hesiaren ostean, ezkerretara bideratu beharko gara, segituan pista zabalago batetara pasaz. Hala ere aurtengo udaberri euritsuak bidea sasiz bete egin du eta landaredia pista irensten hasia da.

Gurutzea mendate ingurura iritsiko gara. Bertan pista zeharkatu eta zuzenean Nafarroa eta Gipuzkoa bereizten dituen hesitik gertu jarraitu beharko dugu.
 Leire margotze lanetan

Altsasu aldera doan pista. Bertze aldetik ordea Ataun aldera joaterik dago.
Segituan ehiztarien etxola bat topatuko dugu eta GRaren ondorengo zatia, ustez, ehiztariek euren usatokiak jendez baztertzeko, margoak ezabatuak dizkiguten eremuan sartuko gara. Tarte honetan denak berriz margotu behar izan ditugularik, nahiz eta iaz denak markaturik utzitak izan.


 Nabari den moduan, margo grisarekin GRaren markak estaliak utzi izan dituzte, hortaz ez dakigu zenbat iraunduko duten aurten marguta berri ditugunak.
Mendietatik aurrera segi eta aldapa bat jaitsi ondoren baso oskarbi batetara iritsiko gara, bertan, landarediak ia era bat ezkutaturik zutoin batek, eskuinera joan behar dugula adierazten digu, berriz ere basoan murgilduz eta hesi bat gaindituz.





Basoan sartu eta ezkerretik jarraitu beharko dugu.


 Bertze hesi bat gainditu eta bideak eskuinerako norantzan jarraitu



 Larreluze ingurutik pasa, bertan trikuharri bate ere topatuko dugu.


Igartza mendi aldera segi, han ere trikuharri bat ezkutaturik dago. Pista segi. Ez dago galtzerik zati honetan.


Igartzako tumulua ikusgai dugu eta bidearen aldamenean dago.
Aurrera jarraitu eta eskala bat topatzean, zeharkatu Beotegiko Murkoa trikuharria, hau bai Nafarroan kokatzen dela, bisitatzea merezi du.


Berriz hesia gainditu eta Intsusburu tontorrerako azken aldapak gainditu beharko ditugu.
Intsusburuko tontorretik, orain arte izan ez ditugun ikuspegi zabaletaz goxatzeko berta izango dugu.


 Intsusburuko gailurrean bertze trikuharri ikusgarria dugu.





Bertan bukatu egiten dira gure margo lanak. Denbora luze eman behar izan dugu honaino iristeko, baina bukatu egin dugu. Beraz bazkaldu eta aldapan behera egiteko prest gaude.
Hesia gainditu eta Nafarroan berriz ere sartu. GRa bertan utzi eta zuzenean Urdiaingo igerilekuetara bideratuko gara.
Bidea nahiko nabaria da, pista antzekoa dela ere erran dezakegu. Aldapan behera tumulu erraldoi bat topatuko dugu.

 Eta beheragot, Bernoko Galtzadarekin topatuko gara.
Duela hiru urte edo garbitutako bide zaharra da, tamainagatik badirudi erdi arokoa izango dela baina herritar batzuk diote erromatar galtzada dela. Ez dut uste erdi arokoa denik baina egia da bere xarma baduela. Mandazaien bidea da eta Ataun arte doa. Baina historia aurretik erabilitako bidea dela erran daiteke, gorako bide honetan ikusgai ditugun aztarnategiak ikusita. Apika Erromatar garaian ere erabili izan zitekeen Pasaia Donibanera iristeko. Dokumentaturik dago XIII. mendetik eta badirudi erabilera nagusia XVII eta XVIII. mendeetan zehar izan zuela, mandazainek komertzio bide garrantzitsu bezala erabiltzen bai zuten. Bere izena BERNOA galtzada da.

Galtzada gure eskuinetik eta aldapan behera jarraitu beharko dugu.





Azkenik beheko aldean errekatxora gerturatzean, pista batetara aterako gara, eta bertatik jarriatu beharko dugu.

Sarabeko haitzek arroila estua bat sortu egiten dute, paisai miresgarria sortuz.

Arroila zeharkatu eta Urdiaingo igerikuak topatuko dugu, eta horiekin batera gure ibilbidearen bukaera ere.

2018(e)ko irailaren 3(a), astelehena

Argazki rally Iruña 2018

Iruñako udalak antolaturiko argazki rallyaren ibilbidea aurkeztuko dut gaurko sarrera honetan.
Errotxapeako aretotik irten eta bertara bueltatu beharra zegoen. Irteera goizeko bederatziak pasatxo eta argazkiak ordu bi terdiak baino lehenago bildu behar ziren. Hamabi probaz osaturiko argazki ibilbidea izan da. Proba guztien informazioa bildu eta gero, ibilbidea planifikatu eta eskaturiko tokietara gerturatu, norberak bere ikuspegitik argazki bat egitera.
Norberak bere ibilbidea antolatu egiten du. Gure kasuan planifikazioa egin ostean, eskaturiko toki ezberdinetara iristeko txirrindulez egitea erabakitzen dugu. Proben ordena, kokapenaren araberakoa izango da eta ez zenbakien arabera antolatua.
Azkenean ibilbidea hogei kilometrotik gorakoa izanik, erabaki ona hartu izan dugula argi dugu.
Bertan gure familiak bilduriko argazkiak ikusgai izango ditugu.

Ibilbidearen xehetasuna wikilocen

Powered by Wikiloc

Ibilbidearen bideoa


Ibilbidea eta altimetria.

Jularrotxa aretoan rallyaren inguruko informazioa bildu eta gero, kanpora irtengo gara proba ezberdinen inguruko informazioa biltzera.
hamabi testu ditugu eta agudo asmatuko dugu zein tokien inguruko argazkiak eskatu egiten diren. Eraikin asko eta plazaren bat ere bada. Arazo bat izango dugu proba batekin, gaizki erredaktaturik dagoelako eta gaizki ulertura eramango gaituena.
Errotxapean talde argazkia eginda rallyari abia emango diogu.
Aurreneko bi probak, Juslarotxan bertan egiterik izango ditugu, beraz irteera apur bat beranduago egingo dugu.

- Bigarren proba Casa Sancenaren ingurukoa izango da.  1848. urtean sorturiko fabrika. Egoitza Errotxapea berean izan zuena eta beran 2014. urte arte izan zena. Kaparrosoko errotaren inguruan fundizio fabrika bat sortu zuen,gerora  kale Nagusira joan egin zen eta gerra zibila garaian Errotxapeara jaitsi. Proban eskatu egiten zena. Sancena etxeko erregistro tapaki bat agertzea zen.


Hala ere argazki hau Iruñako karrika anitzetan egiterik dago. Halakoa izango da ondorengoa
- 10. proba. 80. hamarkadara arte Gomariz enpresa edo industria bertan izan zen, baina 1987. urtetik aurrera toki honetan Zentro edo gune kulturala irekiko da, Juslarotxa izena duna.



Txirrindulak hartu eta ondorengo tokira hurbilduko gara. Cuatro vientosera iritsi eta handik bide gorritik
- 9. proba: Recinto Ferial de Navarra. Garai batean Imenasa enpresen garabien egoitza zen, eta 2010. urtetik aurrera erabilpen berriko hiru nabeetako eraikina estreinatu zen.




Bidegorria hartu eta berriz Cuatro Vientosera itzuliko gara, handik Errotxapeako erakin industrial zaharrerata gerturatzeko.
- 7. proba. 1945. urtetik aurrera eta bortz fase ezberdinetan eraikitako industria-konplexua. Ehunen makinak egiten zituen enpresarena izan zen, MATESA. 1945. urtean hiru nabe eraikin ziren, horiekin batera erlojuaren eraikina. 1953. urtean bertze bi nabe proiektatu ziren eta gainontzekoak 1963 eta 1967. urteetan.




Argazkiak egin ega gero, Marzelo Zelaieta etorbidetik Txantreara hurbilduko gara bertan dagoen parke batean ondorengo probari aurre egiteko.
- 11. proba. Orube honetan, 1958. urtetik aurrera Iruña galgak edo frenos Iruña enpresa izan zen. 60 eta 70. hamarkadetako grebetan parte hartu zuen empresa izan zelarik. Egun plaza edo ingurune berdean bilakatua.



Berriz txirrinduletan San Pedroraino eta Alemanesetatik Arga ibaiko ertzetik ondorengo probaren tokira.
- 1. proba. 1848. urtetik errota honetan galdaketa fabrika edo ola bat paratu zen, bertan nekazaritzarako tresneria sortzeko. Hala ere XI. mendetik bertan zereala errotxeko errota izan zen. Eraikin garrantzitsu eta ospetsua izan zen hirirako eta historian zehar izen ezberdinekin ezagutu izan da, batan etxea edo pilategia (ehunak prestatzekoa), Mikel deunaren errota eta abar. 1286. urtean San Miguel ospitalaren jabegoa bilakatu zen  baina XV. mendean zehar Pedro Caparrosok eraikina handitu eta zaharberritu zuen. Garai horretatik aurrear errota eta pilategia funtsioak bete zituen XIX. mendea arte. Geroago fundizioa eta XX. mendean zehara elektrizitatea sortzeko erabili izan zen.



Eremu honetan argazkiak egin eta gero, Labriteko aldapari aurre egin, batzuk igogailua erabiliz eta gutxi batzuk txirrindulaz, eta gosaria antolatuta zegoen eremura joango gara. Takonerako parkera.
Bertan gosaria hartu eta bigarren zabalgunean ditugun bertze proben argazkiak bideratuko gara.
- 4. proba. 1926. urtetik aurrera bertan López oinetakoen fabrika izan zen. 1944. urtean fabrika zabaldu zuen, bertze egoitza bat hiriko bertze auzo batera eramanik. 1951. urtean fabrika honetan maitzako greba zela eta. Greba hau merkatuko emakumeek hasi zuten eta segituan fabrika honetan arrakasta izan zuen, azkenean liskar bortitza eta errepresio gogorrarekin zapaldu izan zen. 1954 eta 1956. urteetan ere lan eskaerak zirela eta bertze bi greba garrantzitsu eman ziren fabrikan ere. 1962. urtetik aurrera enpresak larrialdiak izan zituen eta orubea saldu egin zuten.1967. urtean fabrika eraitsi eta etxe bizitzen erakin berria altxatu zen.





- 5. proba. 1922/1927 urteetan zehar bertan Lanbide Heziketarako ikastetxe bat eraiki izan zen. 1927. urtean eskolak hasi ziren. 2018. urtetik Sarriguren auzora eraman izan da ikastetxea.



Bertatik Mendillorri auzora hurbildu beharko gara.
- 3. proba. 1941 urtetik eta 70. hamarkadaren erdira arte orube honetan Teileri Mekaniko Berria izan zen. Egun parke baten barruan eta babes beresiari esker tximinia mantendu izan da.


Bidegorrietatik Lezkairura eta bertatik Arrosadiaraino joango gara ondorengo probari aurre egiteko.
- 12. proba. Teorikoko hiltegiaz aritzen ziren proban, eta argi genuen Miluze ingurukoa izan zitekeela, baina azalpenaren pasarte batean Arrosadia-Lezkairu partzelen berrantolaketa aipatu egiten da eta ondorioz, garai bateko Pamplonika enpresak izan zuen hilegia izan zenaren parke berrira gerturatu gara.


Ondoren Sadar ibaiaren ertzetik joango gara Elortz ibaiarekin topo egin arte eta horren inguruan hurrengo proba burutzera.
- 6. proba. 1941. urtetik ingurune industria eraikitzen da. INQUINASA. Abiadura handiko trenaren geltoki berria eraikitzen bada, ingurune industrial osoa desagertuko da.


Denboraz nahiko justu gabiltzanez. Etxabakoizera hurbilduko gara bertan igogailuaren bitartez Barañainera igotzeko. Eta bertatik Donibanera eta handik azken proba betetzera, Juslarrotxara iritsi aurretik.
- 8. proba. Bertan trenaren parke berriaren proiektua burutzen ari dira. 40 eta 50. hamarkadatik bertan industri eta biltegi ezberdinak izan ziren baina egun erabilpen berria eman zaio orube honi.Trenen eta bide berdeen interpretazio zentroa eraikitzeko akordioa sinatu egin dute.


Eta agudo Jularrotxara taldeko kide guztiek argazkian ematera. Osta osta baina denboraren barruan proba guztiak betetzea lortu dugu, eta argazki rallyaren aitxakiarekin gure hiriko historiaren hurbilketa eta bisita turistikoa egiteko parada ederra izan dugu.
http://mendikosterak.blogspot.com/2018/09/argazki-rally-iruna-2018.html