2017(e)ko abuztuaren 28(a), astelehena

Torrebajako lubakietatik ibilbidea

Oraingoan Valentziako iparraldean dagoen Torrebaja herritik gertu diren Gerra Zibileko lubaki batzuetarako bisitaldia ezagutuko dugu.

Wikilocen profila

Powered by Wikiloc


Herriaren azpiko aldean, Ebron ibaiaren ertzean eta Turia ibaitik arras gertu, kirol instalazioak dituzte eta bertan autokarabanentzako eremua ere.
Eremua ezaguna nuen bertan izanak ginelako duela urte batzuk baina lo egiteko eremu aproposa izanik errepikatzeko gunea genuen.
Ibilbidea burutu eta gero informazio gehiagoren bila esteka hau topatu nuen. Bertan lubakien informazioa ematen da eta Torrebajan izandako bonbardaketen inguruko informazioa ere.

Lubakien bideotxo bat

Ibilbidea autokarabanentzako aparkalekutik hasiko da. Kirol pistaren aldamenean dagoen pista jarraituz. Pista hau segituan bukatuko da eta arto zelai baten ertzetik, ureztapenerako ubide baten gainetik ezkerretara joan beharko dut, errepide batekin topo egin arte.
Menditxo alderako ikuspegiak. Pinadien gibeletik daude lubakiak eta aterpeak.

Behin errepidean, apur bat ezkerretara joan eta segituan maldetara zuzentzen den bidea ikusiko dugu eta handik gutxira eskuinera doan ibilbide botanikoaren bidexkarekin topo.

 Torrebaja menditik ikusita.
 Bidea jarraituz, segituan lubaki batzuen aztarnak ikusgai izango ditugu, baina maldaren azpiko aldekoak izanik ez dira oso argiak. Seguruenik goiko aldekoetara igotzeko bideak izango ziren.

Zigi zaga gorat abiatzen diren hauek seguruenik goiko aldera iristeko erabiliko zirenak izango ziren.

Aurrerago ibilbidearen hasierako puntu batera iritsiko gara, errepide bat ikusten den puntura arte hain zuzen ere. Gure kasuan ezkerretik gora doan bidea jarraituko dugu eta aurreneko metrailadora gune batekin topo egingo dugu.
 Bidegurutzea.

 Metrallagunerako sarrera eta tunelak.





Gune honen gaiko aldetik herria ikusgai.
Handik gailurrean dagoen etxola batetara gerturatuko naiz. Gero bertze aldetik jaitsi eta pista batekin topo. Magalaren ertzetik abiatuz. Hantxe ikusgai izango ditugu behatokiak eta lubaki eta aterpe ikusgarrienak.


Ertzetik abiatuz, gune batean harriekin osaturiko bidexka bat ikusgai dago. Bertan maldara gerturatu eta apur bat jaistean ikusiko dira lubakiak.



 Metrailadoraren abia.



 Babes lekuak edo aterpeak.



Berriz ere gailurrera igo eta handik gutxira Ebron ibaiko behatokiarekin topo egingo dugu. Ikuspegi galantak eskaintzen dizkiguna.


Azpitik ikuspegia
Aurrerago segi eta Turia ibaiko behatokiarekin topo egingo dugu.


Bidexkatik jaitsi eta lubakien bertze aztarnekin eta aterpeekin topo egingo dugu.


Jaitsieraren bukaeran San José Errotarekin topo egingo dugu.
Gure ezkerretik ibilbide labur honen abiapuntura iritsiko gara.
Eta arratsaldeak halako zerua eskaintzen dit.

Ibilbide laburra baina historiaz eta naturaz aberatsa.

2017(e)ko abuztuaren 6(a), igandea

Hiritik kanpo aldeko ibilbidea ZIZUR

Gaurkoan hiritik abiaturik hiritik kanpoko ibilbidetxoa egitea erabaki dugu.
Abustuko igandea izateko tenperaturak estiak dira eta aukera ona ematen dute ibilbidetxo bat burutzeko.

Wikilocen profila eta zehetasunak.

Powered by Wikiloc


Auzotik irten eta Barañain aldera bideratzea erabakitzen dugu. Ermitagañara iritsi eta Donibane kirol elkarteko gibeletik abiatuz.

Ermitagainan Liburutegi orokorretik eta Kontserbatorioen aurretik pasa.


Barañaieneko lakua bisitatuko dugu eta bertatik ezker aldetik Leurzako jauntxerrira bideratu.

Leurzako jauntxerrira iritsi eta ezkerretara joko dugu, bertatik abiatzen den pistatik Elorz ibaia zeharkatu arte.

Bidegurutzean eskuinera jarraituz autobidearaino, bertan tunel baten bitartez bertze aldera iritsiz eta ezkerretik abiatzen den bidea eta aldapatik Zizur Nagusiko herrira iritsi arte.

Errepidera irten eta ezker aldetik herriaren hasierara bideratu beharko dugu, bertan autobidearen gainetik zeharkatzen duen zubia zeharkatuz.
Ezker aldetik eta pinadiaren aldamenean dagoen bideak Zizur Txikiraino eramango gaitu. Bertan San Emeterio eta Caledonio eliza erromanikoa, XII. mendekoa bisitatuko dugu. Ate nagusiak hiru arkiboltaz osaturik dago, hauek landare eta bolez osaturiko ginbelen gainetik. .


 Elizaren gibeletik ikuspegi ederrak ditugu.
Errepidera jaitsi eta San Juan de Jerusalemeko edo sanjuanista eliza bisitatzea erabakitzen dugu. Erromaniko berantiarreko eraikina dugu hau. Esfera laurdeneko gangaz estalitako burualdeko absidea du, barruko ginbelak landare eskematizatuez osatuak dira. Hego aldeko ataria hiru arkiboltaz osaturik dago, goiko aldean teilatu txiki bat duelarik. Bertze aldera bada ate bat ere, garai batean klaustro batera eramango zuena, gaur egun desagertua. Elizari buelta emanik, elizaren oinen aldean defentsa militarrerako dorre bat dago.
Eliza hau, 1200 urte inguruan Maltako orden militarrak zuen erromesen ospitalen baten zatia izango zen. Egun oraindik orden honen sinboloak nonahi ikusgai ditugu.








Donajakue bidetik Iruñara bueltatu, Elorz ibaia ertaroko zubitik zeharkatu eta ondoren Sadar ibaiara iritsi eta burniko iturriko maldatik Iturramara igo eta handik etxera.