2017(e)ko azaroaren 20(a), astelehena

Joar Codesko santutegitik

Gaurkoan Kodesko santutegira gerturatu gara Joar mendira igotzeko. Ibilbide zirkularra prestatu dugu oraingoa. Penitente haitzei buelta emanik igo gara Joar mendira, gero bide nagusitik santutegira bueltatzeko.

Ibilbidearen xehetasunak Wikilocen:

Powered by Wikiloc


IBILBIDEAREN BIDEOTXOA


Santutegiaren goiko aldean dagoen aparkalekuan utzi ditugu kotxeak, bertatik gure ibilbidea hasteko.
Hasierako zatia harrizko pista batetatik burutu dugularik.

Joar mendia gibelean







Bidea basoan murgildu egiten da eta penitente haitzen oinarrira eramaten gaitu.






 Sai bar hormaren erdian.


Haitz haue buelta ematen hasten garenean bertze haitz eder batzuk ere ikusgai izango ditugu.


Pista nagusia eskuinetik utziko dugu troka batean barneratzeko. Hasierako zatian pista argi baten bitartez eta apur bat geroago bidexka edo bidexidor batetatik igoera nagusiari ekiteko.


Hemendik aurrera errenkadan eta haurrak gertu izanik ekingo diogu aldapei.

















Trokatik ateratzeko oraindik harri handiz osaturiko pare bat zatitxo izango ditugu zailtasun pittin batekoak. Haurrak banan banan eta eskutik harturik arazorik gabe gaindituko ditugunak.











Bertze magalera iritsita, atsedenalditxoa eta taldea berriz elkartzeko tartea izango dugu.



Ondorengo zatia bidexka baten bitartez burutuko dugu, baina malda honetan sasiak izango ditugu lagun.











Gorago topatuko dugun lepo batean berriz atsedena hartu eta indarrak berrituko ditugu jakin batzurekin.




Bertze mendi-ertza batetara iritsiko gara aldapa baten ostean.







Hortik gailurrera ezer gutxi geldituko da.









Paisai eta eguraldi eder honekin bazkaria egingo dugu bertan, eta nola ez ba, talde argazkiak









Jaitsiera bide normaletik egitea erabakita genuen eta horretarako antenaren azpiko aldera bideratu eta bertatik basoan sartzen den bideari ekingo diogu.




Aurreneko zatia basotik.




Geroago zelai batzuetara iritsi eta handik mendatera iritsiko gara.






Hortik aurrera Los Cencerros haitzaren azpitik berriz beheko basora iristeko.










Basoaren hasieran azken tartea talde osoa elkartzeko.

Eta Santutegirako bidera zuzendu.







Azkenean kotxeetara iritsi arte.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina