2017(e)ko abenduaren 8(a), ostirala

Adi - Gorostabizkar - Iturrunburu - Beodegi - Sorolepo Sorogainetik

Sorogainera gerturatu naiz ibilbide zirkular eder bat burutzeko asmoarekin. Azken elurteak mendiak zuritu egin ditu eta aukera ezin hobea dut antizikloiari esker egun dotorea igarotzeko. Goizean goiz Sorogaineko aterperaino joan naiz eta bertan kotxea utzirik zenbait gailur bisitatu nahi ditut. Ibilbide luzea dut aurretik, kontutan izanda elur-hautsa nagusi dela.

Ibilbidearen luzera: 15,5 km eta guztia burutzeko 7 ordu eta 46 minutu eman ditut. Eguna haizetsua eta hotza egon arren, eguzkia lagun izan dut eta honek argazki ederrak egiteko beta eskaini dit.
 Ibilbidea.
Txangoaren profila.

Wikilocen ibilbidearen xehetasun gehiago

Powered by Wikiloc

Ibilbidean zehar egindako bideomuntaia

Ibilbidearen bideotxoa

Sorogaineko aterpetik goizeko 9etan atera eta errepidetik apur bat jarraitu behar izan dut Odiako errekarekin topatu arte.

Eguneko aurren izpiak basoaren zuhaitzei disdira berezia ematen diote.

Errepide utzi eta ezkerretatik zutoin bat dagoen puntura iritsiko naiz. Bertatik Odiako errekaren trokan barneratzeko.

Azken ilargi betea super-ilargia deritzana izan denez, oraindik argi anitzekin ageri da zeruan, mementu bereziak argazkien bidez jasotzeko aukera eskainiz.

Odiako errekatxoaren tronkan barna, hotza nabaria da.
 Odiako errekatxoa eta Adi gibelean.



 Errekatxoa bertatik zeharkatu behar da.
Aurrerago hesi batekin topo egingo dut eta hortik aurrera troka estutu egiten da.
Ondoren errekatxoa zeharkatzeko zubi bat izango dugu eta maldak handitzen hasiko dira.

Oraindik errekatxoa gertu izango dugu zati batez eta berriz zeharkatu beharko dugu baina oraingoan aunitz estuagoa delarik.



Hortik aurrera mendi magaletan barneratuko gara Agatungo mendi-lepora iristeko.


Mendi-lepora iritsi aurretik hesi bat gainditu behar dut eta bertze aldean elur-hauts askorekin topatuko naiz.

Zutoin batek norantza eta hekmuga ezberdinak adierazten ditu baina nire kasuan Adi mendiko malda edo mendi-ertza oso nabarmena da. Gerora puntu honetara itzuliko naiz.
Hortaz raketak paratu eta Adiren mendi-ertzera zuzenduko naiz denborarik galdu gabe haizeak gogor jotzen bai du.


Igoeraren hasieran, mendi-lepotik gertu, bertze magalean bezala, P lerroko bunker bat dago. Gune erabat estrategikoan noski.
Igoeran Pirinioetako ikuspegiak ederrak izango ditut, egun argitsu eta garbia da gaurkoan eta.

Hesia gainditu gabe, gorat egiten dudan bitartean, haizeak eta elurren poderioz, egitura bitxiak sortu egin dituzte hainbat tokietan.





Urepel aldeko isurialdea ere ederra ikusten da bertatik.



 Pirinioak argazkien bidez biltzen jarraituko dut tontorrera iritsi aurretik.

Panoramika batzuren bitartez ikuspegi berezi hau hobeki ikusterik dago.

Adi mendiko gailurrak altuera nahikokoa izanda eta inguruan bertze mendi altuagorik ezean, ikuspegi pribilegiatukoa da argazkietan islatu egiten den moduan.
 Elomendi eta Izaga aldera.
 Ezkarai aldera
 Maioak
 Buzoia eta Maioak gibelean
 Iturrunburu, Beotegi aurreneko zatian eta gibelean Pirineoak.
 Urepel aldetik Pirinioetara
 Berriz Iruñerri aldera eta Eugi aldera
 Urepel eta Kintoa

Tontorrari agur erran eta bertze maldatik jaisten hasiko naiz.
Igoeran bezala, hesietan egitura bereziak topatuko ditut.


Irostiko mendi-lepora gerturatzean bertze bunkerra ikusgai dut.



Gaurkoan mendi-lepotik gertu dagoen Gorostibizkar tontorrera iristea erabaki dudanez haraino jaitsiko naiz.
 Gorostibizkar.
 Mendi-lepoko zutoina.


Adi mendi-ertza dotore ikusten da bertatik.
Buelta eman eta bunkerrera iritsi aurretik Iparraldeko magal zeharkatzea erabaki dudanez, harat noa.
Bertatik niork ez da pasa eta elur-hautsa geruza lodia da, baina bere xarma du bertatik ibiltzea, kontutan izanda tontorretik haizeak elurra etengabe maldan behera dakarrela. Mementu bereziak naiz eta hotza nabarmena izan.








Adiko ipar magalaren beheko aldetik pasatzean gogora datorkit behin bertatik zuzenean igotzeko aukera izan nuela. Gutxitan topatzen da magala guztiz hormaturik kranpoiekin korridore bateta bai geunden. BERTAN ikusgai duzue.
Agatungo lepora zuzentzen naizelarik Iturrunburu mendia ikusgai dut.

Mendi-lepora iritsi

eta ezkerretik basoan ikusten den tontor horretara joango naiz.

 Tontortxoa
 Adi
 Iturrunburu
Izenik gabeko tontorra da. Jaitsiera txikia eta hesia gainditu gabe Iturrunburu mendiaren aldamenean dagoen bertze tontorrera zuzenduko naiz.


 Pirinioak berriz ere, baina eguna aurrera joan hala bertze argi batekin.



Tontortxora iritsi, argazki batzuk egin eta hesia gaindituko dut bertan. Hala ere edozein aldetik dago igotzerik Iturrunbururara.





Iturrunburuko gailurrera agudo iritsiko naiz. Bertan argazki batzuk eta agudo beherat egingo dut haizeak gogor jotzen duelako.






Aldapa gogorren ostean Aztakarriko mendi-lepora iritsiko naiz. Bertatik Urepelera jaisten den errepidea igarotzen da.




Errepidea zeharkatu eta mendi-ertzetik Beodegira zuzenduko naiz. Nekea nabari da eta haizeak indarrez jotzen duenez poliki igoko naiz mendira. Trikuharri asko dago inguru honetan baina elurrak gehienak estaliak ditu.
Xantxoten harria trikuharria.
Atsaldeko argiak elurran islatzean mendien egiturei disdira berezia ematen diote.
 Iturrunburu.

Azkenean Beodegiko gailurrera iritsiko naiz.




Jaitsiera txiki baten ondoren Sorolepora igoko naiz, gaurko azken gailurra.







Hesiaren aldamenetik ezkerretara jaitsiko naiz Beraskoain mendi-leporaino. Berriz ere jaitsiera malkartsua baina raketekin agudo egiten dena.


Beraskoinen hesia gainditu eta eskuinetik pistara pasako naiz. Eremu honetan ere hainbat trikuharri diren arren, elurrak estaliak ditu.
Pistatik jaitsiera lasaia egingo dut, berriz ere tronkan dagoen basoan barneratu arte.



Azken argazki honek ongi adierazten du egun hauetako tenperatura zein izan den.
Aurrerago iturritxo bat dago eta pista zuzen jarraituz Sorogaineko errepidera lasaitasunez iritsiko naiz. Oraindik mendien azken eguzki izpien argiak behatzerik izango dudalarik.


Bukaera Sorogaineko aterpean izango dut. Neke iritsi arren, txango ederra eta liraina izan dudalakoaren sentsazioekin gelditu izan naiz. Egia da elur-hautsarekin egiteko akaso apur bat luzea suertatu dela, apika haizeak eta tenperatura baxuek ere eraginda.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina