Eguraldiak ez du bat ere lagundu, batetik aurreko eguneko euriak eta gaurkoak ere ibilbidea lohiztuta utzia zutelako baina txango laburra izanik burutzea erabaki dugu.
Ibilbidea eta altimetria
Wikilocen ibilbide laburtxoaren xehetasunak:
Powered by Wikiloc
Txangoko bideotxoa.
Abiapuntua Lakidain herriko goiko aldera doan pistaren hasierako aparkaleku txikitik egin dugu. Bertatik pista jarraitu eta herriko goiko aldera iritsiko gara.
Gaurkoan pista zuzen jarraitu dugu aurreneko bidegurutzea gibelean utzita.
Gorago eskuinetik abiatzen den lurrezko pistara pasatu gara. Bertatik igotzen dira ibilgailuekin Irulegira.
kate bat gainditu eta aldapei aurre egin
Gorago bertze bidegurutze bat utzita, Ilundain aldera doana ondorengo bide gurutze arta jarraitu dugu. Bertatik bide zuzenagoa doa Irulegira baina loihaz beterik izango delakoan pistatik segitzea erabaki dugu.
Gazteluaren azpian dagoen zelaira iritsi gara.
Azken aldapa euripean egingo dugu eta Ekialdeko sarrerara zuzenduko gara handik gazteluaren bisita egiteko.Induzketak bukatutzat eman dituzte eta honekin parke arkeologiko ederra bisitagai osatu egin dute. Karteldegi berriarekin, gazteluko gune garrantzitsuen informazioa eskuragai dugularik. Induzketa eredugarria izan da Irulegikoa. Aranzadik bat egin izan du herriko jendea eta Arangureneko udalarekin eta honela gaur ikusgai dugu Iruña eta Nafarroako erreinuaren gaztelu honen aurriak.
Gazteluaren aurrien argazki batzuk, hori bai kontutan izan harresien aurren harrienak bertzerik ez direla. Gaztelu hau 1494. urtean dorremoztea izan zuen. Hala ere imaginatu beharra dago harrizko harresiaz gain hainbat egoitza eta goiko aldea zurezkoa izango zela.
Sarbide nagusia Iparmendebaldean
Omenezko dorrea
Omenezko dorretik panoramikak
Sarbide nagusitik aterako gara kanpoko aldeko harresiak ikusteko.
IRULEGI GAZTELUKO 3D ANIMAZIOA
Lepotik ezkerretara jaitsiko gara herrira eramango gaituen pistarekin bat egiteko.
Herriko goiko aldean hilerria dago eta bertan hilerri zahar batzuk dituzte.
Eta goiza ongi bukatzeko txistorrada frontoi batean.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina