2017(e)ko abenduaren 2(a), larunbata

Ezkaba gotorlekuari itzulia emanik.

Egun librea eta eguraldiaren iragarpenak tartetxo bat eman dutelarik, gehiegi pentsatu gabe Ezkaba mendira igotzea erabaki egiten dut. Oraingoan bertze itzuli bat egitearren. Txantrearaino hurbiltzea pentsatu dut, bertatik mendi-ertzetik tontorrera eta gotorlekuari itzulia emateko asmoekin.
Wikilocen ibilbidearen xehetasunak

Powered by Wikiloc


Txangoko bideotxoa:


Hiria zeharkatu beharra daukat eta kanpotar baten ikuspegitik, maiz oharkabean ibiltzen ditugun eremuetan erreparatzeko aukera ematen dit.
Alde zaharreko San Nikolas elizaren arkupeak eta dorrea, Gaztelu Plaza, Diputazioaren eraikin zaharra eta alde zaharretik irtetean gure Ziudadelako gune berezia, San Bartolomeko fortina.
Iruñako udalak web bat prestatu du informazio orokorrarekin. BERTAN ikusgai duzuena.



Aldapa beherat Caparrosoko Errota izandakoarekin topatuko gara.

Eta Arga ibaia zeharkatzeko pasarelak. 2000. urtean honako hauek paratu zituzten baina askok oraindik  gogoratzen dugu ibaia zeharkatzeko zer nolako komeriak egin behar ziren .

Iruñeko ibai parkea jarraituz Magdalenaren zubira iritsiko gara.
Geroago Txantrea auzoa zeharkatu egiten dut Munduko parkera iristeko eta haren bukaeran dagoen Iruñeko ingurubidearen gaineko zubia zeharkatzeko.

Bertan hasiko naiz Ezkaba mendiko magaletatik gorat.
Aurrenetik Uraren partzuergoak duen ura biltokira iritsi.
Eta zuzen jarraituz bolboratokira. Garai batean goiko gotorlekuaren bolbora bertan gordetzen omen zen, arrisku ezberdinetaz babesteko, leherketak eta halakoak hain zuzen ere.


Eraikin honen gibeletik jarraitu beharra dago. Zutoin batek bidegurutzea argi adierazten du.
Hemendik aurrera Ezkaba mendiko ertzetik jarraitzerik dago. Bidegurutze batzuk topatuko ditugu baina ongi adieraziak daudenez ez dago arazo gehiegirik. Kontutan izan duela bi urte inguru, Ezkabako mendian aisialdirako parkearen proiektua martxan dela eta horri esker hamaika bide markatu dituzte.


Hiru bidegurutze zutoindun ondoren, erne egon, pistatik eskuinetik desbideratzen bai da ertzeko bidea. Eta maiz lokatza topatzen da pasarte batzuk tentuz egitera behartuz..
Gaurkoan horma nagusi da eta beraz eragozpen gutxirekin gainditzen ditut.

Errepidera jaitsi ordez, azken zatia ere ertzetik egitea erabakitzen dut antenekin topatu arte.
Zero azpiko tenperaturak dira goizean goiz eta apurtxo bat babesteko Botilen hilerria bisitatzea erabakiko dut. Jakina den moduan, presondegiko hilen kopurua handia zenez, Ezkaba mendiko aldameneko herrien hilerriak bete zituztenez, udalen kexen ondoren, bertan hilerri berri bat eraikitzea erabaki zuten. Zenbait urtez hilerri honen inguruko informazioak galdu egin ziren eta azkenean kokapena eta indusketak burutu ziren 2006-7 urtetik aurrera. 




Iñaki Alforjak zuzenduriko labur metrai honetan informazio gehiago aurkituko duzue.


Indusketekin hasi ziren garaiko argazki batzuk

Gerora Gotorlekuari itzulia egitea erabakitzen dut. Hasieran buzoia dagoen lekutik.




Gotorlekuaren barruko erikinen tankera ezagutzeko argazki batzuk.


















Presondegian paraturiko testua arretaz irakurri. Zer pentsatzekorik ematen du ez da?







Beno jada ideia bat egiteko nahikoak direlakoan nago.

Gotorlekuari itzulia eman eta gero Artikara doan bidea hartuko dut. Elurra hasi du eta etxera bazkaria egitera jaitsi beharra dut.
Artikara iritsi eta ondoren Cuatro Vientos eta handik Biurdanatik Donibane auzora.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina