Ibilbidea 10 kilometro eta erdi baino apur bat luzeago eta 800 metroko desnibelekoa. Ez du zailtasun berezirik erakusten, bakarrik Txurregira igotzeko aldapa eta jaitsieran bereziki kontuz ibili beharko da.
Ibilbidearen xehetasunak wikilocen.
Powered by Wikiloc
Txangoko bideoa:
Ibilbidea eta altimetria.
Olloko herria aukeratu dugu gaurko txangoaren hasiera puntua, bertan kotxeak uzteko leku gehiago dagoelako. Goiko iturriaren aldamenean kotxeak utzi eta Ollo ibarreko ibilbidetik hasiko gara.
Herritik aterako gara pista batetatik. Hasieran zutoin batek norantza adieraziko digu.
Portlandezko pista apur bat geroago utzi beharko dugu, eskuinerantz doan pistatik. Bertan bertze zutoin bat izango dugu.
Metro gutxi barru, metalezko atea gainditu beharko dugu eta aldapatxoari eutsi ere.
Aurrerago bihurgune bat topatuko dugu. Igoera eskuinetik jarraituko dugu, aurrenik Gaztelu mendira igotzea erabaki dugulako.
Basoan murgilduko gara eta noizean behin Olloko diapiroa ikusgai izango dugu.
Hesi bat topatuko dugu apur bat geroago, eta hau gainditurik
pista batetara aterako gara. Bertan ezkerretik igotzen jarraitu beharko dugularik.
Pista jarraituz, metalezko ate batekin topo egingo dugu. Hau gainditu eta zuzen jarraitu.
Puntu honetan pista utzi eta ezkerretik mendi leporat abiatzen den bidera pasatu beharko gara.
Bidetik Txurregi eta Gaztelu mendien arteko lepora iritsiko gara. Hori bai, Gaztelu mendirantz abiatzeko, apur bat aurretik eta eskuinetik ateratzen den bidea segitu beharko dugu.
Bidetik igoera erraza batean urmael artifizial eta aska batetara iritsiko gara.
Hortik aurrera azken aldapei aurre egin eta Gaztelu mendiko tontorrera iritsiko gara. Bertan gotorlekuaren eraikineko aurriak ikusgai dira. Dorrearenak bereziki nabarmentzen dira.
Oiarregiko gazteluaren inguruko datuak aurreko sarrera batean. http://mendikosterak.blogspot.com/2018/12/gaztelu-eta-txurregi-ilzarbetik.html
"Gaztelu izeneko mendiaren tontorrean dira aztarnak, itsas mailatik 1.001 metro gora. Mendi ikusgarria da. Iltzarbe, Atondo (Olloibar), Errotz eta Urritzola (Arakil) herrietako sailak batzen dira mendi horretan. Gaztelua Olloibar udalerrian sartu izan dute batzuek.
Tontorraren bertze magaletik jaitsiko gara metro batzutan zehar. Harrobiaren aldamenetik igaro eta mendi ertzetik aurreneko zuhaitzetara zuzendu. Horietara iritsi baino metro batzuk aurrerago, eskuinetik zeharkatzen duen bidera igaro eta bertatik tontorra inguratuz, Txurregi eta Gaztelu mendien arteko lepora iritsiko gara.
Orarregi izenez ezagutu izan zuten Berant Erdi Aroan, baina horrek ez du esan nahi orduan eraiki zutenik. Gazteluaren aztarnak diren lekutik gertu igarotzen zen erromatarren Astorga-Bordele galtzada. Sakanan barrena etorri, eta Oskia mendi-zintzurrean Iruñea aldera hartzen zuen galtzadak. "
Tontorraren bertze magaletik jaitsiko gara metro batzutan zehar. Harrobiaren aldamenetik igaro eta mendi ertzetik aurreneko zuhaitzetara zuzendu. Horietara iritsi baino metro batzuk aurrerago, eskuinetik zeharkatzen duen bidera igaro eta bertatik tontorra inguratuz, Txurregi eta Gaztelu mendien arteko lepora iritsiko gara.
Mendi lepoan atsedenalditxoa, aurretik dugun aldapa luzea eta goiko partean erabat malkartsua bai da.
Txurregi mendiko magale honetako aldapa.
Mendi-lepora iristerakoan.
Guztiok elkartu eta Txurregi mendiko buzoira hurbilduko gara, bertan hamabitakoa hartzeko.
Talde argazkia egiteko unea.
Jaitsiera oso malkartsua da eta bidea ez da soberan agerikoa, hortaz kontuz ibili behar da.
Azkenean basora iritsiko gara.
Etra basotik irtetean, eskuinerako norantza jarraitu beharko dugu.
Larre hauetatik borda baten aurrien ingurutik igaro eta beherago dagoen borda batetara iritsiko gara.
Bordaren ezkerretik jaitsiko gara eta zuhaitzak inguratuz pista batetara iritsiko gara.
Urmael artifiziala eta iturri bat izango dugu.
Hara iritsi eta ezkerretik hasiko den bide zahar zabalagotik jaisten jarraitu.
Bide zahar honek bertze basotxo batera gerturatuko gaitu, eta bertatik irtetean ezkerretik metro gutxi batzuk egingo ditugu, pista zabalago batekin gurutzatu arte.
Pista ezkerretik jarraituz, igoeran zuzen jarraitu dugun bihurgunera iritsiko gara.
Bideko azken zatia, goizeko ibilbide bera burutuz, Ollo herriraino eramango gaitu.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina