Ibilbidea erraza eta bereziki natura gunean animali ezberdinak behatzeko aukera eskaintzen duena.
Ibilbidearen xehetasunak wikilocen.
Powered by Wikiloc
Ibilbideko bideotxoa:
Ibilbidea
Kanpinetik irten eta bidegorrira iristerakoan, ezkerreko norantza hartu beharko dugu.
Agudo Labennera doan errepidera iritsiko gara eta oraingoan, ezkerretik ere herrira zuzenduko gara.
Momentu batean bertze aldera igaro beharko dugu, bidegorria bertatik doa eta.
Errepidetxo bat gurutzatu
eta aldapa txiki baten ostean, institutuaren aldamenetik igaro eta aurrerago errotonda batean Labenneko sarreran izango gara.
Aurreneko errotondan, ezkerreko norantza hartuko dugu trafiko gutxiago topatzeko eta herria inguratuz errepide nagusira irteteko.
Errepidetxo bat zeharkatu eta etxetxoen aldameneko bidegorritik jarraitu
Azkenik errepide nagusira irtengo gara, hipermerkatuaren ingurura.
Errepidearen bertze aldera pasa eta aparkalekutik jarraitu, ezkerreko norantzan eta errepidearen espaloitik.
Bidegurutzean ezkerretik jarraitu beharko dugu errepidetik Marismes D´Orxerako norantzan.
Apur bat aurrerago trenbideak gainditu beharko ditugu.
Eta bertze bidegurutze batera iristerakoan, ezkerreko bidegorritik segi.
Autopistaren gaineko zubitik igarotzeko.
Metro gutxi batzuren ondoren bidegorria amaitu egiten da eta errepidera atera beharko dugu.
Errepideak aldapatxo txiki baten ostean Marismes D´Orx-eko harrera gunera iritsiko gara. Horretarako bidegurutze bat izango dugu, etxe nagusira iristeko.
Aukera ona izan daiteke bertan bizikletak utzi eta oinez paduraren zati txikiari buelta emanten dion bidea egitea.
Gaurkoan denbora gehiegi ez dudanez, errepidera aterako naiz eta txirrindularekin ibilbidearen erdia egingo dut.
Errepideak, padura zuzenean zeharkatu egiten du.
Paduraren bertze aldean, behatokitxo eta bertze paduraren zati txiki batera iritsiko gara.
Geroago ezkerreko errepidetik jarraituko dugu.
Baina lehenago argazki batzuk egitera eta animaliak Hego Marismen behatzeko momentua dugu.
Ceintureko ubideak padura bitan banatu egiten du
Hego Marisme.
Errepidea momentu batean pista bilakatu (errepidea, Saint Marie de Seignanera doa eta) eta zuzenean paduraren amaierara iritsiko gara.
Bertan behatoki eder bat dago dorre batean. Han ere topatuko dugu zentrale hidroelektriko zahar bat.
Le Boudaigie kanala.
Oinezkoentzako bideak, padurari buelta ematen dio, baina debekatua dago txirrindulekin aritzea bertatik.
Behatokiaren dorretik padura.
Beraz bide beretik itzuliko gara errepidera iritsi arte. Apur bat aurrerago, eskuinetik ubidea zeharkatzen duen zurezko zubitxo bat topatuko dugu.
Bertatik zuzen abiatzen den pistatik jarraitzerik dago.
Gaurkoan zati batean barneratu nazi hego paduran, animaliak ikusteko asmoz.
Berriz aurreko bidegurutzera itzuli eta ubidearen bertze aldetik doan bidetik jarraituko dugu.
Errepidera atera eta bueltan, padura zeharkatzen duen errepidetik harreta gunera hurbilduko gara.
Atsedenalditxo baten ostean, Labenne herrira bueltatuko gara.
Posta etxera irten eta handik
udaletxera eta elizaren plazara zuzenduz.
Polikiroldegia ere bisitatu ondoren
Labenne Oceanera doan errepidera irtengo gara, eta bertan eskuineko norantza jarraituz bidegorrira iritsi.
Bidegorritik Labenne Oceanerako bidea aurretik egindako bera izango da.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina