25 kilometro pasa burutu ditugu baina inolako zailtasunik gabekoak.
Ibilbidearen xehetasunak wikilocen
Powered by Wikiloc
Ibilbideko bideo laburra:
Ibilbidea
Ibilbidearen irteera, Labenne Oceanen dagoen kanping batetik izango da.
Bidegorrira atera eta hondartzara joateko ezkerreko norantza jarraitu behar da.
Errepidera iritsi eta eskuinetik, zubia gaindituz, zuzenean hondartzara iritsiko gara.
Landetako gaionontzeko hondartzak bezala, luze luzea eta are garbikoa dugu Labennekoa. Dunara igo eta bertan txirrindulak utzi ondoren, hondartzara gerturatuko gara argazki batzuk egitera.
Bertako hondartza asko bezala, alemandarrek Bigarren Mundu gerran eraikitzea agindutako blockhause edo bunker aunitz ikusgai ditugu.
Hondartzatik irten eta berriz ere txirrindulak hartu eta bide beretik itzuliko gara kanpinera.
Ubideren aldamenetik jarraituko dugu errepide batekin topo egin arte.
Errepidean, eskuinetik segitu beharko da. Kontuz metro batzutan zehar kotxeak ere ibiltzen direla.
Apur bat aurrerago errepidea gurutzatu behar da eta ezkerreko errepidetik segi. Oraindik metro batzutan zehar kotxeekin ere topatzerik dugu.
Segituan bidegorrian berriz bilakatuko delarik.
Le Boudigau errekatxoa gainditzeko zurezko zubi batetara iritsiko gara.
Errepide aldameneko eskuineko bidetik jarraitu eta aurrerago errepidea zeharkatu beharko dugu.
Bidegurutzea inguratu eta errepidearen bertze ertzetik jarraituko dugu. Apur bat aurrerago, errepidea zeharkatu gabe, ezkerretik jarraituko dugu Capbretonera gerturatzeko. Itzuleran bidegurutze honetara iritsiko gara.
Bidegorritik segi, karrika ezberdinetatik eta Avenie Du Merechal de Lattrera iristean, ezkerreko norantza hartuko beharko dugu.
Eta handik zuzenean hondartzara iritsiko gara.
Etorbidetik zuzen jarraitu eta ibaiaren bokalera iritsiko gara.
Bisitatxo bat egin ondoren bidegorritik portua aldera bideratuko gara, bokalaren bertze ertza ezagutzeko.
Portura iritsi eta bidetik jarraitu.
Bukaeran, Le Boudigau zeharkatzeko zubi bat topatuko dugu. Bertatik bertze aldera igaro eta portua inguratzen jarraituko dugu.
Le Bouret errekatxora iritsi eta bertan bertze zubi bat izango dugu.
Zubiaren ostean ibaiaren ertzetik berriz portura iritsiko gara.
Azkenik Pase du Bocauretera iritsi eta bueltatxo bat eman ondoren Pont Du Notre-Damera igo eta
Zubiaren bertze aldera berriz ere ibaira jaitsi eta bertatik bokalera iritsiko gara.
Bukaeran itsaz argia ikusgai dugu eta Capbretoneko hondartzak ere.
Apur bat atzera jo eta hondartzara gerturatuko gara hamaiketakoa hartzera.
Itzulera bide beretik burutuko dugu porturaino. Bertan Pont du Bonamourren, errepidea zeharkatu eta ibaiaren ertzetik Capbreton herriko erdigunera zuzenduko gara.
Le Boudegauko ertzetik udaletzeraino iritsi
eta bertan topatuko dugun zubia zeharkatu ordez, eskuinetik bidegorrira irteteko bidea hartuko dugu.
Handik gutxira ibilbide zirkularra amaituz. Goizean igarotako bidegurutzera iritsi eta handik Labenne Oceanerako bidegorria jarraituz.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina