34 kilometro inguruko ibilbidea eta Olazeko aldapa malkartsu eta laburraren zailtasun bakarrekoa.
Erne ibili jende anitzekin topatzerik bai da ez bada goizean goiz egiten.
Ibilbidearen xehetasunak wikilocen
Powered by Wikiloc
Ibilbideko bideoa:
Ibilbidea eta altimetria.
Ikastolako atean gelditu gara, bertatik ibilbidea hasteko.
Pio XII. etorbidean bidegorria hartu izan dugu Donibanerako norantza jarraituz.
Barañain etorbidea zeharkatu.
Donibanera iritsi eta
Aldapan behera
Biurdana parkera iristeko.
Monasterioen plazatik Plazaolako bidea jarraitu
Arga gaineko zubira iritsi eta
hau gainditu bezain pronto eskuinerako norantza jarraitu, ibaiaren korrontearen kontrakoa, Kosterapeko bidetik.
San Pedro zubia zeharkatu
eta bertze ertzean, ezkerreko pasealekutik jarraitu.
Aranzadiko errepidera irten eta eskuinetik ibaiaren meandrora gerturatuko gara.
Ibaiarekin berriz topo egitean, eskuinetik ertzetik jarraituko dugu
Labrit aldapan errepidea zeharkatu.
Eta Magdalenako zubitik ibaiaren bertze ertzera igaro.
Pasalekuetara iritsi eta ibai ertzetik jarraituko dugu Burlatara iritsi arte.
Behe Nafarroako etorbidearen azpitik igaro eta Argaren ertzetik jarraitu
Burlatako zubi zaharrera iritsi arte.Aurrerago eta San Andreseko errotara iristeko, zurezko zubi bat igaro beharra dago.
San Andres errotara iritsi eta
hau igarota, bidegurutze bat izango dugu. Bertan erabakiko dugu Uharte aldera joatea eta ez Atarrabiara. Beraz eskuineko bidetik jarraituko dugu.
Geroago errepidearen azpitik pasako gara eta bertze bidegurutze bat izango dugu. Oraingoan ezkerreko aldetik errepidera aldera joko dugu.
Errepidearen aldameneko espaloitik metro batzuk egin, errotonda batetara iritsi arte. Bertan eskuinetik ibaira bideratuko gara.
Zurezko bertze zubi bat gaindituko dugu bidegorritik Uharte aldera gerturatzeko.
Uharte herriaren inguruan bidegurutze bat izango dugu. Ezkerretik ibaiaren bertze aldera igaro eta ertzetik jarraituko dugu
Arga ibai ertzetik Uharte herri zahargunera iritsiko gara eta bertan errepidea azpitik igarotzeko tuneltxo batera bideratu ere.
Bere ondoren Zubiondoko presara iritsiko gara.
Presaren ondotik bertze zurezko zubi bat igaro eta eskuinetik jarraituko dugu.
Olloki inguruan gurutze bat ikusgai dugu.
Bidegurutzea izango dugu eskuinetik errepide azpiko tunelerantz.
Azkenik Irotz herrirako zubiraino iritsiko gara. Gaurko helmuga.
Zubira gerturatu argazki batzuk egiteko eta hamaiketakoa hartzera askaltokira hurbilduko gara.
Taldeko argazkia egiteko unea.
Baita haurrek jolasteko momentua.
Hamaiketakoaren ostean berriz txirrindulekin Uhartera itzuliko gara.
Zabaldikako askaltokian taldeko kideak berriz elkartu.
Eta Uharte herrira hurbilduko gara.
Uharteko zatian, bidegurutze batean ezkerretara joko dugu, ibaia zurezko zubi batetik zeharkatuz eta Olaz herrira iristeko.
Zurezko zubia eta Arga ibaia.
Olaz herria ibaiaren terraza batean dagoenez, baratzetatik gerturatuko gara.
Eta azkenik ibilbidearen zatirik gogorrena. Aldapa laburra baina arras malkartsua.
Olaz herriko elizara iritsi eta atsedena eta taldea elkartzeko unea da hau.
Olazetik errepidera irten eta espaloitik ekohirirantz zuzenduko gara.
Handik Mendillorrira
Erripagainako parke honetara.
Eta azkenik Tximiniaren parkera.
Geroago Lezkairutik segi.
Eta handik Unibertsitatera eta Iturrama auzora.
Ibilbide erraza eta polita.
https://mendikosterak.blogspot.com/2019/05/irunerria-bizikletaz-amaiur-mendi.html
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina