2019(e)ko maiatzaren 1(a), asteazkena

Arraratsetik zirkularra Ozpegaña, Begañe, Launtze, Iriber eta Ernaitzu mendietatik

Gaurko ibilbide zirkularra eremu eder bat ezagutzeko aukera eskaintzeaz gain, bortz mendi gailur bisitatzen ditu. Arrarats herri politatik abiatuta Ozpegaña eta Begaña mendiko tontorrak bisitatu ostean, Otzolako haran ederrera eramango gaitu. Bigarren zatian Launtze, Ireber eta Ernaitzuko tontorrak eta bere ikuspegi zabal eta ederretara eramanik. Basoa, historia aurreko megalitoak, natura eta abar izango ditugu osagai interesgarriak.
16 kilometro luzerako ibilbide zirkularra eta ia mila metrotako igoera eta jaitsiera ditu.

Ibilbidearen xehetasunak wikilocen

Powered by Wikiloc

Ibilbideko bideoa:


Ibilbidea eta altimetria.

Basaburua Nagusiko Arrarats herriko plazan izango da ibilbidearen hasiera. Frontoiaren aldameneko aparkalekuan kotxea utzi, mendiko gauzak prestatu eta eguraldi ederrarekin ibiltzen hasiko naiz.


San Pedro karrika gora hasi bezain pronto, iturri eder bat dago
Karrikatik gorago, elizara iritsiko naiz; bitartean etxe erraldoien adibideak ikusgai izango ditudalarik.



Herritik irteten den pistatik igotzen jarraituz, belai eta basoa ikusgai izango da.


Metalezko ate zahar bat gainditu eta aurreneko bidegurutzera iritsiko naiz. Gaurko igoera Otsolara zuzenean egingo ez dudanez, eskuineko pistara igaroko naiz.



Zaule borda aldera bideratuko naiz, aldapatxoari aurre eginik.

 Mendatetxora iritsi eta pista nagusitik jarraitu beharko da.
 Apur bat aurrerago bertze bidegurutze bat izango da, oraingoan eskuineko pistatik ere jarraitu beharko delarik.
Pista hau borda eta belai batean amaitu egiten da, baina apur bat lehentxeago, ezkerreko pista batetatik igotzen jarraitu beharko da.


Begañeko magalak inguratuz jarraitu beharko da. Aurrerago bertze pisten bidegurutze bat izango da, baina oraingoan zuzenean magaletik altuera gehiegi irabazi gabe segitu beharko da.

 Elur metatua, oraindik da ikusgai.
 Berriz ere bertze bidegurutze bat izango dugu, baina magala inguratzen jarraituz, zuzen beheko pistatik jarraituko beharko da.

Aurrerago eta trokatxo batetara iritsita, igotzen jarraitu. Oraingoan bihurgune batzuetatik, mendi lepo batetara iritsiz.

 Mendi lepoan zutoin bat ikusgai da. GRarekin bat egingo da.
 Ibilbideak, Otsola, hots, ezker aldeko pistatik da.
Pista honetatik Begañe eta Ozpegaine mendien arteko lepora iritsiko naiz. Zuzenean haranera jaitsi ordez, bi tontorrak bisitatzeko asmoz etorri naizenez, eskuin aldean dudan Ozpegainekoratz bideratuko naiz aurrenez.


Basotik aldapatxo baten ostean Ozpegañako tontorrera iritsiko naiz. Basoaren barneko tontorra denez ez du ikuspegirik eta gainera harri multzo batek buzoiaren ikurtzat bertzerik ez dago.

Berriz ere mendi lepora jaitsi eta zuzen Begañe mendiko magaletik gora jarraituko dut. Hasieran bide edo pista batzuk somatu egiten dira eta maldak jarraituz tontorrerantz bideratzea ez da zaila izango.

Begañeko tontorra, Ozpegañekoa bezala basoaren erdian dago. Gaurkoan oraindik inguruko mendien profila sumatu daitezke, baina udaberri edo udan ez du ikuspegi handirik eskaintzen. Bertzalde, eta aurrekoa ez bezala, buzoi batek tontorra adierazteko balio du.



Tontorretik eta Ipar Mendebaldeko norantza jarraituz, basotik Otzola aldera bideratuko naiz. zura ateratzeko pistaren bat zeharkatu eta maldan behera egitean bidetxo eta gero pista batetara iritsiko naiz, basoaren bukaera aldera ailegatzeko.

 Otzolako haranera gerturatzean, basotik irtengo naiz.
 Pista batetara atera eta hesi bat gainditu beharko da Otzolako haranera jaisteko.


 Otzolan zutoin bat, norantza ezberdinak adierazten ditu. Gaurkoan iturrira joateko asmoz, zuzen eta errekatxoa zeharkatu gabe jarraituko dut.


 Otzola errekatxoaren ertzetik segi, iturrira iristeko.


 Iturri eder honek urte osoan zehar ura ematen duenez, toki aproposa da atsedenaldia egiteko.

Iturritik eskuin aldetik jarraituz, metro gutxi batzutara pista batekin topo egingo dut, eta ezkerretik haranaren hondorantz joko dut. Metalezko atea gainditu eta pista bidetxo batean bihurtuko da, igotzen hasteko.

Igoerako bidea, berriz ere basotik burutuko dut.


 Hesi batetara iritsi eta gainditu beharko da, mendi magaletik gora segitzeko.
Hesiaren bertze aldean aska eta urmaeltxo txiki bat topatuko ditut.
 Aska eta sakogunean urmaela.

 Ikuspegi panoramikoa.

 Basoaren goitik ikuspegi zabalak irekitzen dira Bortziri aldera.
 Oraindik azken elurtearen arrastoak ikusgai dira.
 Launtze mendiko tontorraren azpian iturri eta aska bat topatuko dut.
 Launtze menditik ateratako panoramikak.
 Ireber Launtze menditik ikusita.

 Bortziri aldera
 Maioen xehetasuna

Tontorretik mendi-leporantz bideratu eta bertan Bi Ahizpen sepulture trikuharria bisitatzeko aukera izango da.



Bertatik aterpetxora hurbilduko naiz. Aterpe hau oso ongi eta zaindua dagoenez, eguraldi aldaketaren bat izatekotan, kontutan izateko moduko tokia da.


Gibeleko basoa zeharkatu eta Ireber mendi aldera zuzenduko naiz.

 Basotik irten eta Ireber mendiko tontorra ikusgai da.
 Ireber mendiak ikuspegi eder eta zabalak eskaintzen ditu, inguruko garaiena dela kontutan izanda.


 Bertze magaletik eta mendi ertzetik gertu, jaitsiko naiz pista batetara atera arte. Puntu honetan ezkerretik mendi-leporantz iristeko.


 Mendi lepoan zutoina izango da. Bertan GRa utziko dut, Ernaitzu mendira igotzeko.
 Ernaitzu mendiko azken igoera belarditik egiten da, oso eroso eta ikuspegi zabalak eskaintzen dituelarik.

Ernaitzuko mendiko tontorrean erpin-geodesiko eta buzoia topatuko ditut.


Tontorretik jaisteko zuzen jarraitu metro batzuk, eta segituan pista batekin topo egingo dut. Pista eskuin aldetik jarraituko dut jaisteko.


 Zelai honetara irtetean, tentuz ibili, bi aukera direlako, zuzen jarraitzekotan aska batetara iristen delako eta hortik aurrera pista hartu beharko da. Gaurko kasuan, eskuin aldera jo egin dut, hesi batetara ateratzeko eta hau gaindituz basotik pistarekin bat egin arte jaisteko.

 Hesira iritsi eta ataka gainditu.
Hesiaren ondoren apur bat ezker aldera desbideratu naiz pistara ateratzeko. Berez zuzen jarraitzekotan bidea apur bat laburtu daiteke. Pistara iritsita eskuin aldera joan beharra dago.
 Hesitik zuzen jaistekotan, bide honetatik pistara iristerik dago.

 Pistatik jaistean kontuz izan, mendi lepotxo edo lautadatxo batetara iristean, zuzenean abiatzen den pista edo bide estuago batetatik desbideratu beharra dagoelako. Erne ibili hemen, bertzela konturatu gabe pista zabaletik segitzekotan Arraratsetik urruntzen joango gara eta.
 Zuzeneko pista basoan murgiltzen da eta aurreneko tartea, zenbait dolina eta paisai karstiko ikusgarritik doa.

Beherago ur biltegirako eraikin edo etxola batekin topo egingo dut.


Eraikinaren ondoren, maldarik malkartsuenak izango dira. Pistatik altuera nahiko galduko da, mila metrotik 840 metro inguru arte.
Bideak pista zabalago batetara aterako nau. Beruetetik Arraratserako pistara hain zuzen ere.

 Berueta eta Arrarats elkartzen dituen pistara iristean
 Pistara atera eta ezkerretik jaisten jarraitu, Arrarats herrira iristeko



 Beheko aldean bidegurutze bat izango da. Oraingoan ezkerretik Izabal errekatxorantz bideratuko naiz.
 Izabal errekatxoa zeharkatzeko zubitxo bat dago.

 Izabal errekatxoa.

 Aldapa gora eta Arrarats herrira iritsiko naiz.
Txango zirkular ederraren amaiera frontoiko aparkalekuan.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina