2023(e)ko otsailaren 4(a), larunbata

Mieza. Arribes del Duero

Mieza herritik abiatuta ibilbide zirkular bat aurkeztuko dut sarrera honetan. Arribes del Dueron kokaturiko herri honetatik, Duero ibaiak sorturiko arroila eta bere paisai bereziak ezagutzeko balioko zaiguna. Ibilbidearen aurreneko eta bukaerako zatia pistetatik izango da, baina arroilako partea bidexketatik burutu beharko da eta eremu hau despopulatua egoteaz gain, ez da oso ibilia beraz erne ibili behar da batzutan bidea landarean era bat estaltzen dute eta. Eremu antropizatua izandakoa, egun naturak berreskuratzen hasia da baina garai batetako bizi modu gogorraren lekuko dugu, hots, terrazetan, eremu isolatu eta emankortasun gutxikoak erabiltzearen beharra zegoenean, bizi modu tradizional horien krudelkeriaren isla dira. Guzti honi, muga eremua dela gehitu behar zaio.

Ibilbidea Arribes del Duero Parke Naturala. 1990. urtean Hegaztientzako Babes Bereziko Eremu (HBBE) gisa katalogatu zenetik burutuko dugu, eta horrek bere berezko edertasunaren ideia ematen digu. 

Ibilbidearen xehetasunak Wikilocen:

Powered by Wikiloc

Ibilbideko bideoa:

Ibilbidea eta altimetria.
Ibilbidea Miezatik abiatuta
Ibilbidea 3 D Formatuan ikusgai

Altimetrian Duero ibairaren jaitsiera nabaria da

Miezan autokarabanentzako area bat dago eta bertan gaua eman ondoren goizean goiz ibilbide bat burutzeko asmoz aterako gara. Toki zabal eta lasai honetan kotxeak ere aparkatu daitezke.
Autokarabanak eta kotxeentzako aparkalekua
Udako egun beroak pairatzen ari garenez, goiz altxatu eta martxan jarriko gara. Hasieran herriko erdi aldera gerturatuz.
Aldapan beherantz topatuko dugun aurreneko monumentua hauxe izango da:
Santutxoko Kristoren baseliza: Harrizko ermita da, granitoz egindako gurutzadura du, kanpandorrez egindako kanpai-horma.
Santutxoko Kristoren baseliza
Mieza Salamancako udalerri eta herri espainiarra da, Gaztela eta Leongo autonomia-erkidegoan kokatua. Vitigudino eskualdean eta Erribera azpieskualdean (Arribes) dago. Vitigudinoren barruti judizialekoa da.
Udal-mugartea biztanle-gune bakar batek osatzen du, 34,82 km²-ko azalera hartzen du guztira, eta EINek 2017an egindako udal-erroldan jasotako datu demografikoen arabera, 222 biztanle ditu.
Dueroko Arribeak ikusita, Arribes del Duero parke naturalaren barruko herri bereziki turistikoa da.
Santutxoko Kristoren baseliza
Apur bat beherago eta herriko plazan kokatuta eliza izango dugu. Hauxe ere granitozko harlandu ederrez osaturik dago.

San Sebastian eliza parrokiala
San Sebastian eliza parrokiala: XII. mendeko eliza parrokiala, harriz egina, kanpaiak dituzten hiru arkuko kanpai-horma nabarmentzen da.
San Sebastian eliza parrokiala

San Sebastian eliza parrokiala
Plazara iritsi eta Ezkerreko karrikatik, Vilvestre izenekotik, gorantz abiatuko gara herritik ateratzeko.
Ezkerretik Vilvestre karrikatik

Miezako eraikin mota
Herriko azken etxeetara iritsi eta bidegurutze bat izango dugu. Guk zuzenean jarraituko dugu.
Zuzen jarraitu

Zuzen doan pistatik segi
Horma batean informazio ohola izango dugu. Dueroko ibilbidearen informazioa topatu daiteke bertan.
Informazio ohola
Ibilbidearen aurreneko zatian nekazaritzako bide zabaletatik, alboetan lur-zatia mugatzen duten harrizko hormak dituena izango dugu. Gereziondoak, almendrondoak, olibondoak, udareondoak, irasagarrondoak eta itxura airosoa duten beste fruta-arboladi batzuk larreekin txandakatzen dira eremu honetan.
Apur bat aurrerago bertze bidegurutze batetara iritsiko gara eta oraingoan eskuineko pista hartu beharko dugu.
Bidegurutzean eskuineko pistatik segi

Pistatik
Metro gutxi batzu aurrerago bertze bidegurutze batetara iritsiko gara eta oraingoan ere eskuineko norantza jarraitu beharko dugu.
Bidegurutze honetan eskuinetik jo
Harrizko horma apartez hesitutako belardiak dira ibilbide honen hasierako ardatza, penillanura zati bat zeharkatuz, biodibertsitate handiko naturgune baliotsua, non granitozko berrukoek paisaia menderatzen duten, bertze zatian aldiz, arribesetan murgilduko gara bertze landaredi eta paisaia ezagutuz.
Pista inguratzen duten harri lehorreko hormak
Balcoiso-ko trokatxora iritsiko gara eta egun pista berrian eraikitako zubitik igaroko garen arren, aldamenean ikusgai dago aintzineko granitozko zubi zaharra. Arkitektura eredu ederra dugu ikusgai bertan.
Balcaiso trokaren zubi zaharra
Pista edo bide zaharretik aurrera jarraituko dugu eta aurrerago topatuko dugun bidegurutzean zuzen jarraitu beharko dugu. Egia da behatokira iristeko badel pista zuzenagoa, baina eremu honetatik ibiltzea eta bide zahar hauek eskainiko dizkiguten landaredia, eraikin zaharrak eta paisaiak ederrak oso direla, beraz gomendagarria da bertatik bidea osatzea.
Zuzeneko bide zaharretik jarraitu
Tarte honetan harrizko hormen artean, bide zaharretik ibiliko gara. Las Escarbajas eremua du izena eremu honek.
Apurtxo bat aurrerago bertze bidegurutze batetara iritsiko gara eta oraingoan eskuinetik bide nagusia utziko dugu.
Eskuineko bidetik jo beharko dugu
Agerikoa da eremu honetan gero eta jende gutxiago ibiltzen dela eta horregatik belarrek, bide zaharrak bere gain hartu dituzte.
Bidea naturaren menpe gelditu da


Etxola eredu bat
Bide polita zati honetan, belarrek inguratuko gaituzte.


Eremu harritsua dela argi dugu, noizen behinka, landa eremuetan granitozko boloak nabarmentzen direlako.
Granitozko bolo edo harriak

Azkenean bide zahar honetatik pista berri batetara aterako gara. Bertan, eskuinetik metro gutxi batzuk osatu beharko ditugu bidegurutze batetara iritsi arte.
Pistara atera eta eskuinetik
Bidegururtzean, ezkerreko norantza jarraitu beharko da. Oraingoan behatokirako kotxez joateko bidea hartuko dugu.
Bidegurutzean ezkerretara

Bidegurutzean
Pista honetatik El Aguila behatokirantz hurbilduko gara. Hara iritsi aurretik eskuinetik askaltoki batetara iritsiko gara, eta bertara joateko pista utzi eta eskuinetik bideratuko gara.
Eskuinera askaltokirantz

Askaltokia
Askaltokian, mahaiaz gain, zenbait harlandu ageri dira. Garai batean aziendari edatekoa emateko erabiliko zirenak. Edan edo eta gatzarako.
Askaltokia

Askaltokia atzean utzi eta pistatik zuzen jarraitu beharko dugu.
Pistatik zuzen jarraitu
Apurtxo bat aurrerago Arribeetara hurbilduko gara eta Duero ibaiak sorturiko arribe edo arroila ezagutzeko aukera izango dugu.
Arribeak
Azkenik El Aguila behatokira iritsiko gara. Bertan egitura bat sortu dute eta informazio oholez gain, Duero ibaiaren arribea bere edertasuneak ikusteko aukera izango dugu.
Arranoaren behatokian

Dueroren arribea

Duero eta bere arroila

Arribearen xehetasuna

Xehetasuna

Arribea

Arranoaren behatokian

Informazio ohola

Panoramika

Behatokia

Arribe Douro

Duero
Behatokian ikuspegietaz gozatu eta gero, ibilbidearen bigarren zatiari abia emango diogu. Hemendik aurrerako bidea ez da oso ibilia eta gainera, arribean barneratzen denez aldapak eta landarediaren presentzia nabariagoa izango da. Zenbait tokietan bidea estua izango da eta batzutan naturak bere gain hartua duenez, zailtasun batzuk izan ditzazkegu ere aurrera egiteko. Hala ere zati ederra eta xarmaz beterikoa izango da.
Metro batzuk pistatik atsera egin eta ezkerretik bidetxo bat hartuko dugu arribean barneratzeko.
Pista ezkerreko bidetik utziko dugu

Bidearen hasiera
Arribean barneratzean, granitozko egiturak nagusituko dira. Bertan boloen eredu politak ikusgai izango ditugularik.
Granitozko boloak

Parke naturalaren mugetatik
Tontortxo batzuen ingurutik ibiliko gara Peña del Aguilako trokaren gaineko aldetik. 
Duero en Arribe parke naturala

Granitozko tontorrak
Tarte honetatik Duero ibiaren ikuspegi pribilegiatuak izango dira. 
Arribeen hormen xehetasuna
Mieza herria beti egon da landare-erresumarekin oso lotuta. Izan ere, Miezak Zuhaitzaren Ama Birjinari eskainitako ermita bat du, eta Europako almezalerik handiena dago bertan, berrehun hektarea baino gehiagoko basoa, non almez (Celtis australis), orjaranzo edo lodón espezie nagusia den. Gainera, Miezako kaleek oso egoera onean gordetzen dute herri-arkitektura interesgarria, eta bertako eraikin nabarmenenak Santutxoko Ermita, San Pedroko Muinoko hilerria edo antzinako garbitegiak dira.
Arribes del Duero Parke Naturalaren muga orografikoek nekazaritza eta abeltzaintza jarduera tradizionalen hedapena geldiarazi dute, eta, horri esker, interes ekologiko handiko landare-komunitateak kontserbatu ahal izan dira. Bere artean, Duero arroila eta bere ibaiadarretan zehar hegalak zipriztintzen dituzten almezen zuhaiztiak nabarmentzen dira. Bereziki, Miezako almezalea nabarmentzen da, Europako almeze-basorik zabalena baita.
Duero ibaiaren eta haren ibaiadarren sartze sakonak Arribes del Dueroko Parke Naturalaren barruan bi unitate geografiko bereizten ditu: penillanura eta arribea. Bi unitateen artean gertatzen diren desberdintasun klimatologikoen erantzulea ere bada, unitate horien altuerak 500 metrorainokoak izan baitaitezke zenbait eremutan. Arribeen konfigurazio geomorfologiko berezi horrek izaera termofiloa eta endemismo ugari dituen landaredi mediterraneoa egotea ahalbidetzen du.
Almez zuhaitz hostoerorkorra da, hosto sinpleak ditu eta ertz horzdunak eta oinarri asimetrikoak ditu. Udan drupa beltz jangarri bat ekoizten du. Espezie mediterraneoa da, batez ere ibaiertzeko inguruneei eta ur-ibilguei lotua, baina, Arribes del Duero Parke Naturalean, errekaraino jaisten diren mendi-hegal harritsuak eta amildegiak menderatzeko gai da, eta pitzadurak eta arrokak ere hartzen ditu, klima beroaren eta ingurumen-hezetasun handiaren ondorioz.
Arribes del Dueroko almezurrak 10-12 metroko altuera duten zuhaitzak dira, enbor zuzena eta azal ia leuna dutenak, eta egurrerako eta abereentzako erramu gisa erabiltzen dira. Zur zuri gogor eta elastikoa oso preziatua izan da tradizioz nekazaritzako upelak eta lanabesak egiteko. Fruituak, gozoak eta C bitaminan aberatsak, konfiturak eta marmeladak egiteko erabili dira.

Boloen artetik Duero beti nagusi

Saientzako toki pribilegiatua

Bideko tontortxoak granitozkoak dira
Bidea ez da oso erabilia eta argazkietan ikusi daitekeenez belarra eta batzutan sasiek desagerraraziko dute.
Bidea irekitzen belarra artean

Arribeseko parke naturalean Duero beti nagusi

Etxola
Peña del Aguila trokaren bukaeran etxola tradizional bat topatuko dugu. Harri lehorrez osatua eta goiko aldean harriaz gain tepesa.
Etxola
Balcoso troka gainditu eta metro batzuk pista zahar batetatik egingo ditugu. Baina segituan ezkerretik, bidexka batetatik berriz ere Arribesetan beherat egingo dugu.
Ezkerreko bidexkatik jarraitu beharko dugu

Pista hemen utziko dugu
Bidegurutzetik gutxira ataka bat topatuko dugu. Hobe erranda horma baten erdian metalezko atetxoa.
Ataka
Balkoiso trokatik gertu, bide eztu eta antzinako landa eremu terrazadunen artetik beherantz joko dugu. Eremu hau egun natura parkearen barruan dago eta pistetatik urrun beraz ez da ereintzen. Noizean behinka fruitu arbol eremuak aurkituko ditugu eta bertzeetan terrazak ereindu gabe. Paisai honek garai batetako nekazari eta laborarien bizi modu gogorraren inguruko ideia egiteko baliogarria izango da.
 Bidetik jaisten

Duero

Arribesen xehetasuna
Bidea beherantz doa eta noizean behin almezak ikusgai izango ditugu. Oraindik landa eremuak banatzen zituzten hormak tente diraute.
Bidetik behera

Pareta hauek saien bizilekua dira

Bidean
Buracako pesquera aldera gerturatuko gara, Duerotik gertu. Baina ez gara ibairaino jaitsiko bideak galdu direlako naturak irentsita.
Buracaseko peskera inguruan

Duero

Buracako pesquera
Bertatik berriz ere gorantz abiatuko gara bide estuetatik eta zenbaitetan naturak bereganatutako tokietatik ere.
Pesqueratik gora

Poliki poliki altuera irabaziz goaz eta bidea apurtxo bat argitzen doa.
Arribes Duero
Baina puntu honetan bide zabalagoa utzi eta ezkerretik apur bat beherantz jarraituko dugu.
Bidegurutzean

Ezkerreko bidetik
Aurrerago topatuko dugun tartea, nahiko itxita egongo da eta aurrera egitea nahiko kostatuko zaigu. Ezkerrak praka luzeekin etorri garela.
Bidearen erdiko atsedena
Poliki poliki Cachón trokara gerturatuz goaz. Eta buelta ematerakoan Cachón behatokia edo haitza ere ikusteko aukera izango dugu.
Cachón behatokia
Azkenean Cachón trokara iritsiko gara eta gureak izango ditugu gainditzeko. Ez ura asko dakarrelako, sasi oparotasunarengatik baizik.
Cachón troka

Cachón troka

Cachón troka
Cachón troka gainditu eta atsedena hartu ondoren, bide zabalago batetatik aldapan gora hasiko gara. Igoera gogorra metro asko irabazten bai dira tarte txikian, baina ikuspegi ederrak eskaintzen dizkiguna.
Azkenik pista batetara aterako gara El Castillo inguruan. Cachón behatokira igotzen ahaleginduko gara baina bidea galdu egiten denez pistara itzuli beharko dugu. Zati hau traketik ezabatua dago.
Pistara atera eta eskuinetik
Azken atsedena zuhaitzen itzalean, eguerdira iritsi eta tenperatura igo egin delako eta azken tartea eguzkitan izango dugulako.
Pistan atsedena hartzen
Pistatik herrira itzuliko gara.
Mieza

Informazio ohola

Harraska

Herriko iturria
Eta egarriz eta era izerditan patza herriko ostatura iritsiko gara. Bertan garagardo freskoak hartu beharko ditugu, aurrenekoa trago batez, intsolazio puntu batekin iritsi bai gara.
Herriko ostatua

Atsedena garagardoekin
Bide polita baina zenbait tokietan landarediak aurrera egiten saieztu egiten du.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina