Aldeadavilatik gertu dagoen behatoki eder batetarako ibilbide laburra aurkeztuko da sarrera honetan. Picón Felipe izena duen Dueroren arribeseko behatoki ikusgarrienetarikora. Ibilbide oso laburra da baina ez da gomendagarria bertigoa dutenentzako. Bidea ongi dagoen arren, granitozko harrien artetik ibiliko gara eta amildegi ederren gainetik.
Ibilbidea eta altimetria.
|
Altimetria |
Aldeadavila de la Ribera herritik Merendero del Llano de la Bodega delakora gerturatu beharra dago, Aldeadavilatik bost bat kilometrora dagoena, udalerria eta presa lotzen dituen errepidetik eskuinera ateraz.
Aparkalekura gerturatuko gara eta bertan autokarabana utzita ibilbide laburrarekin hasiko gara.
|
Aparkalekua |
Askaltokia, Llano de la Bodega deritzana, zabala da, bertan mahaiaz gain iturri eta arkitektura tradizionaleko etxola baten eredua ere izango dugu.
|
Askaltokia |
|
Etxola |
|
Etxola bertze aldetik |
Aldeadávila de la Ribera inguruko informazioa irakurgai dago
herriko Webean.
|
Bertze aparkalekuaren gainean |
Askaltokiaren bukaerara iritsi eta beherago, pista baten bukaera eta aparkalekua topatuko dugu. Hara jaitsi eta handik abiatuko da bide estua Picón Felipe behatokietara gerturatzeko.
|
Behatokien ingurua aparkalekutik |
Arribes del Dueroko Parke Naturaleko begiratoki ikusgarrienetako bat. Balkoi natural horretatik, Aldeadavilako presaren eta Duero ibaiak inguru horretan zehar granitozko Haizpitarte edo zintzurraren babesean egiten duen haitzarte indartsuaren ikuspegiak ikus daitezke.
|
Zintzurrean dauden paretak |
Hasieratik Arribes del Dueron irekitzen den zintzurraren handitasuna ikusgai da, baina ez da aurrerago arte, bere benetako tankera eta hormen handitasunaz jabetzeko aukera izango dugun.
|
Arrribes |
Bidetik aurrerago jarraitu eta aurreneko metalezko atetxo bat topatuko dugu. Hau gainditu eta jaisten jarraitu beharko dugu.
|
Aurreneko metalezko atea |
Aurrera egin ahala, zintzurraren paretak ikusteko aukera izango dugu. Inguru osoa granitozko haitzez osatua da eta forma bereziak aurkituko ditugu.
|
Zintzurraren horma batzuk |
Aurrerago bigarren ate bat izango da. Oraingoan ezkerretik hormatik ere aurrera egiterik izango dugularik. Landa eremu txiki batzuk lantzen zituzten eremu honetan.
|
Bigarren atea |
|
Duero |
Apur bat aurrera egin eta estreinekoz Duero ibaia ikusiko dugu. Zintzurraren goiko aldera eta amildegira gerturatzen garen einean ikuspegi ederragoak izango ditugu.
|
Dueroko zintzurra |
Aurrerago jarraituz, granitozko boloen arteko bidetik jarraituko dugu. Harri handi hauek ingurutu beharko ditugu.
|
Boloak |
Bideak toki batean apurtxo bat gehiago zabalduko da eta bertan informazio ohol bat topatuko dugu. Hemendik aurrera bidea estuagoa da eta zailtasunik ez baduen arren, harri handien artetik doa eta amildegiaren goiko partetik izango denez, kontuz bertigo duen jendearekin.
|
Duero eta informazio panela |
|
Arribes |
Picón Feliperen kondairaren inguruan:
Picón de Feliperen kondaira XVIII. mendekoa edo XIX. mendeko lehen hamarkadakoa da, eta Aldeadávila de la Riberako artzain bat, Felipe, ahuntzekin parajera joaten zela kontatzen digu. Portugalgo Bruçó herriko neska batez maiteminduta zegoen, eta ezin zuen ikusi, zeren erdian aita Dueroren hutsune ikaragarria baitzegoen, Portugalgo neskaren atsekabean etsita, eskuekin, tresna txikiekin, ahal zuenarekin, zubi bat edo lotura bat egiten aritzen zen, ibaia zeharkatu eta bere maitearekin elkartzeko aukera emango ziona.
|
Panoramika behatokietara iritsi aurretik |
Behatokietara iristeko apurtxo bat gehiago jaitsi beharko da. Argazkietan ikusgai denez bidea bere xarma du, ez bakarrik agertuko diren ikuspegietatik baizik eta harri eta landarediaren artetik ibiliko garelako.
|
Boloen artetik aurrera egin beharko da |
Tarteka, boloen artetik Duero ibiaren ikuspegi zabalak izango dira, Picon Feliperen bi aldeetara, hots, Duero gora eta beherantz, presa dagoen tokirantz.
|
Duero |
|
Presa |
Wikipediak informazio hau eskaintzen digu presa erraldoi honen inguruan:
La presa de Aldeadávila, también conocida como salto de Aldeadávila, es una obra de ingeniería hidroeléctrica construida en el curso medio del río Duero, a 7 km de la localidad salmantina de Aldeadávila de la Ribera, en plena frontera entre España y Portugal.
Constituye la obra de ingeniería hidroeléctrica más importante de España a nivel de producción de electricidad. El tramo en el que se sitúa se conoce como «arribes del Duero», una profunda depresión geográfica que establece la frontera entre España y Portugal. Al lado de la presa se localiza el poblado del Salto de Aldeadávila, levantado en su día para dar cobijo a las familias de los obreros que la construían. Forma parte del sistema Saltos del Duero junto con las infraestructuras instaladas en Almendra, Castro, Ricobayo, Saucelle y Villalcampo.
|
Presaren xehetasuna Picón Felipetik |
La presa posee una altura de 139,50 m, es de tipo arco gravedad y está construida a base de hormigón.1 Dispone de un aliviadero de superficie con ocho compuertas de segmento de 14 m por 8,30 m. Además, posee un túnel aliviadero con dos compuertas tipo segmento de 12,50 m x 9,70 m.
|
Presa eta Duero |
Aurrerago jarraitu eta bertze alderako ikuspegiak izango ditugu, honek bidea entretenigarriagoa egiten du, etengabe paisai ezberdinak ikusgai izango ditugulako.
|
Duero bolo batetatik ikusita |
|
Presa aldera |
Eremu honetako geologiari buruzko datu batzuk: Informazio gehiago.
Herriko webean.
Aldeadávila de La Ribera Salamancako probintziaren mendebaldeko muturrean dago, Salamanca-Zamoranako penilautadan. Eremu zabal nahiko laua da, 750 metroko batez besteko altitudearekin, eta Arribes del Duero aldera ibai-sarearen ahokadura handia du, puntu batzuetan 130 metroko altuerara iritsiz. Geologikoki, Iberiar Erdialdeko Eremuaren iparraldean dago, Europako Kate Herzinikoaren zati den Iberiar edo Hesperiar Mendigunean, funtsean Paleozoiko Aroko materialez osatua (350 m.a.).
Batez ere material igneoak eta metamorfikoak azaleratzen dira eremu horretan, baita estaldura tertziario eta kuaternario txikiak ere. Ortogneis preherzinikoak Duero ibaiaren ahokadurari esker azaleratzen dira.
|
Boloak amildegiaren goiko partean |
Presaren inguruko informazio gehiago:
El conjunto de los trabajos realizados para llevar a cabo esta infraestructura tuvieron lugar entre 1956 y 1963,1 justo tras el período de autarquía de la dictadura franquista, en el comienzo de la apertura hacia el exterior. Las primeras tareas de desviación del río se emprenden en 1956, solapándose con la finalización de las obras de la presa de Saucelle.
La introducción de nuevos métodos aceleró los trabajos de construcción con respecto a los de otras presas anteriores.1 Las obras afrontaron con éxito varias crecidas del río. La más importante tuvo lugar los días 2 y 3 de enero de 1961, la presa tuvo que hacer frente, a medio construir, a una avenida de caudal récord: 9500 m³/s. El de Aldeadávila fue un proyecto innovador y de récord para la época, la primera central hidroeléctrica que se construía bajo el suelo, horadada en la roca, en un espacio en el que cabría la catedral de León. Según los registros históricos, estas crecidas se suelen producir con un periodo de alrededor de 100 años. La anterior de similares dimensiones ocurrió en 1860.
El 17 de noviembre de 1962 se pone en marcha y comienza a producir energía la primera de las seis turbinas Francis instaladas. El 30 de diciembre de 1963 comienzan a funcionar todas. Constituyen lo que se conoce como Aldeadávila I, la primera de las dos centrales existentes hoy. En su día fue la mayor de su tipo en Europa Occidental y su puesta en marcha supuso doblar la producción total de Iberduero.
El acto de inauguración protocolario se realizó el 17 de octubre de 1964. En la explanada de acceso a Aldeadávila I se dieron cita Francisco Franco (jefe del estado español), António de Oliveira Salazar (jefe de gobierno portugués), Jorge Vigón Suero-Díaz (ministro de obras públicas), Pedro de Careaga y Baseabe (presidente de Iberduero) y los gobernadores civiles de las provincias de Salamanca y Zamora entre otros.
|
https://www.iberdrola.com/tik hartuta |
|
Granitozko boloen xehetasuna |
Bidetik aurrera segi aurreneko behatokira iristeko. Ibilbidea laburra izan arren lasaitasunez egiten dugu, edonora begiratuta paisai eder eta bereziak izango ditugulako eta argazkiak egiteko parada ederra ere.
|
Boloen artea |
|
Bertze granitozko bolo bat |
Noizean behinka toki lauagoak dira eta paisaiz gozatzeko aukera izango dugu.
|
Duero |
Apur bat aurrerago bertze bolo multzoa topatuko dugu eta bere gibelean aurreneko behatokira iritsiko gara.
|
Bolo gehiago |
|
Egitura bereziez gain, higadurak metaketa bereziak eskaintzen dizkigu |
|
aurreneko behatokitik presa |
|
Aurreneko behatokia |
|
Zintzurraren bertze aldeko hormen gainean saiak |
Aurrerago jarraitzerik bada, berriz ere bide estu eta granitozko harrien artetik.
|
Bolo gehiago |
|
Duero granitozko harrien artean |
Bertze behatoki batetara iritsiko gara. Honetan amildegiaren gainean behatoki estu bat dago.
|
Behatokia |
Bertze behatokia goiko aldean dago eta bertze aldera emango du.
|
Behatokia |
|
Boloaren gaineko behatoki estua |
|
Behatokitik |
Inguru honetako animali edo faunaren inguruko informazioa:
Eremu horretan dagoen flora eta fauna aberatsa dela eta, Europako Naturagune Garrantzitsuenen artean dago, HBBE (Hegaztientzako Babes Bereziko Eremua) eta BIL (Batasunaren Intereseko Lekua) izendatuta, baita Parke Naturala ere.
Europako gainerako herrialdeetan jada desagertuta dagoen biodibertsitatea kontserbatzen da. 2015ean Biosferaren Erreserba izendatu dute. Galtzeko arriskuan dauden espezie asko, bereziki hegaztiak.
Landaredi-barietateak eta garaiera desberdinek fauna-aberastasun paregabea sendotu dute, intsektuetatik ugaztunetara, baina ornodunek eta, batez ere, hegazti handiek eman diote nazioarteko aintzatespena eremuari, batez ere zikoina beltzak (inguruko espezierik enblematikoena) eta arrano aztoratzaile galkorrak, eta horiei gehitu behar zaizkie inguruan habia egin ohi duten baino 200 bat hegazti-espezie gehiago.
Sai arrea, sai zuria (eremu honetan Europako populaziorik onenetakoa osatzen duena), arrano beltza eta, hegazti handi horiekin batera, tamaina txikiagoko beste batzuk ere bizi dira, baina ez dira garrantzi gutxiagokoak, hala nola harkaitz-zozo bakartia, belatxinga mokogorria, harkaitz-hegazkina eta errege-sorburua.
|
Zintzurraren hormak |
|
Panoramikak behatokitik |
|
Panoramikak behatokitik |
|
Behatokia |
Azken behatokira iritsiko gara.
|
Behatokitik |
Azken argazkiak egin eta ibilitako bide beretik itzuli beharko dugu.
Azken argazkiak behatoki estuan.
Eta poliki poliki aparkalekurantz bideratuko gara
|
Informazio gunea |
Aparkalekura iristerakoan, eskuinetik joko dugu, antzinako eraikinen gunea bisitatzeko.
|
Eraikinen aurriak |
Bertatik produzkio hidroelektrikoaren transformazio gunean eta elektrizitate dorreak ikusiko dira.
Askaltokira itzuli eta iturritik autokarabanara itzuliko gara.
|
Iturria |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina