|
Altietria, desnibel urrikoa da |
Liencres eta Boo herriak elkartzen dituen errepidetik gerturatuko gara Liencresen dunen parke naturaleko sarrerara iristeko. Han kotxea askaltokian utzi eta pinaditik ibiltzen hasiko gara.s
|
Liencreseko natura parkeko askaltokia |
Bide aunitz ikusgai izango dira dunen artean baina guk zabalenetik iturria eta etxolaren gibeletik beherantz doanetik jarraituko dugu.
|
Ibilbidearen hasieran |
Hasierako eremu honetan dunak aurreko mendearen erdi aldean ereinduriko pinadiarengatik eremuan finkatzea lortu zituzten. Beraz bideak gora behera ezberdinak izango ditu, dunen egitura eta altuerari egokituak.
|
Dunak pinadiak finkaturik |
Parke Natural hau kosta-lerroan dago, Punta del Águilatik mendebaldera, Miengon, Hozeko kanaleraino, ekialdean, Santa Cruz de Bezana eta Santander udalerrien arteko mugan, itsasertzeko tarte horretako uhartetxo guztiak barne. Gainera, barnealdean, Parkeak Pas ibaiaren estuario osoa eta La Picota edo Tolío mendiaren zati handi bat hartzen ditu.
Pas ibaiaren (Mogroren itsasadarra) bokalean dago, Pielagos udalerrian, Kantabriako itsasertzaren erdialdean, eta 1986an Parke Natural izendatu zuten.
|
Pinadian
|
Tarte honetan itzaletik joko dugu, bide arras erosoa bihurtuz. Gainera lurra trinkotuta dagoenez ibilbidea errazten du.
|
Itsasoaren eraginez sorturiko landaredi oparoa |
Itsasora gerturatu ahala, nahiz eta lurra area edo dunaz osaturik izan, landaredi oparoa ikusgai izango dugu.
Hala ere tarte batzuetan, behatoki batetara gerturatzean errate baterako, area nabarmenduko zaigu bidean.
|
Duna batetatik gora |
Itsasora gerturatzean zurez osaturiko behatoki batetara gerturatuko gara.
Liencresko Dunen Parke Naturalak 195 hektarea ditu, eta edertasun handiko kala eta bi hondartzaz osatuta dago, Valdearenas eta Canallave itsas pinuzko baso handi batez eta duna-sistemaz.
Hondartzaren atzean dunak daude, Espainiako iparraldeko garrantzitsuenetakoak, interes geomorfologikoagatik, eta ezaugarri ekologiko eta paisajista bereziak dituzte.
|
Behatokia |
|
Behatokia |
Behatokia bisitatu ostean itsasorantz joko dugu, pinadia gure gibelean utziz.
|
Itsasorako bidean |
Errepide batetara aterako gara eta bertatik, ezkerreko norantza jarraituz, hondartzen aldera joko dugu.
|
Errepidetik ezkerreko alderantz |
|
Kostalde hautsia edo Costa Quebrada
|
Errepideak hondartza aldera eramango gaitu, poliki poliki altuera galduz.
|
Hondartzetara |
Aurrenik Canellaveko hondartzara iritsiko gara.
|
Canellaveko hondartza |
|
Dunetako loreak |
Haizearen eraginez sortuak, itsasertzeko korronteen hondarrak eta Pas ibaikoak biltzen dituena, bi duna-eremu bereiz ditzakegu: duna mugikorren bat, hondartzaren ondoan dagoena, haizearen eraginez barnealderantz aurrera egin duena, eta 1949. urtean finkatu zirenak, paisaia berri bati mesede egin zion itsas pinuzko baso-masa bat landatuz, eta haren hedapena geldiaraztea lortu zuena; beste duna-motak finkatzea lortu du zenbait landare-espezieren laguntzari esker, hala nola hareazko ihia edo itsas kardua.
Liencresko Dunen Parke Naturalean muga batzuk daude duna-sistema zaintzeko, baina ez dute inolako eragozpenik parkeaz gozatzeko.
|
Dunetako lorea
a |
Canellaveko hondartzara jaitsi gabe, ezkerretik dunen bitartez Valdearenaseko hondartzara gerturatuko gara.
|
Canellaveko hondartza |
|
Canellaveko hondartza |
Bertan dunak mugikorrak dira eta hondartzarako bidea polita eta berezia izango dugu.
|
Dunetan |
|
Hondartzarako bidea |
|
Dunen goiko parteko bidetik ibiltzen |
|
Karduak |
Dunak bere landaredi propioa dute eta berezia da.
|
Dunetako landaredia |
Azkenean Valdearenaseko hondartzara iritsiko gara. Bertan aparkaleku handiak daudenez, jende samalda egongo da arratsalde eguzkitsu honetan.
|
Valdearenas hondartza |
Bidea hondartza beretik jarraituko dugunez, itsasoaren ertzetik hain zuzen ere, zapatak kendu eta ortutzik jarraitzea erabakiko dugu.
|
Hondartzatik aurrera segi |
|
Kantauri itsasoa |
Hondartzatik duna mugikorren eremua ikusterik dugu. Oraingoan itsasoa eta padura edo ibaiaren bokalaren artean ibiliko gara.
|
Duna mugikorrak |
|
Hondartzaren bukaerako partean |
|
Bokaletik gertu dunetara igo |
Hondartzaren bukaerara iristean, dunak igoko ditugu itsaz adarrera edo padurara jotzeko.
|
Dunak |
|
Mogroko padura |
Mogroko paduratik gora, Miendo ibaiatik gora joko dugu. Marea gora ez denez eremu zabal eta lauak topatuko ditugu gure bidean.
|
Miengo ibaiko padura |
Paduratik dunen egitura erraz nabarmentzen da, harresi naturala sortuz, ibaiari meandroak osatzen behartuz.
|
Miengoko paduratik dunak |
|
Miengoko padura |
Azkenean La Cavadillaren parean haitz batzuk topatuko ditugu eta hortik dunetan berriz barneratuko gara altuera irabaziz.
|
Paduran haitzak |
|
Azken hondartzatik gora |
Azken hondartzatxo honetatik gorantz doan bidexkatik jarraitu beharko dugu pinadian barneratuz.
|
Padura pinaditik |
Bide ezberdinek pistatxo batetara eramango gaituzte eta horretaik errepideraino joko dugu.
|
Errepidea |
|
Errepidera atera eta eskuinetik segi |
Errepidera iritsi eta eskuinetik jarraitu beharko dugu aparkalekuraino
|
Arratsaldeko hodeiak |
Ibilbide laburra baina polita oso.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina